Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Suak, berriz, brontzea likidotzen eta urrea urtzen du eta larrua eta okela, ostera, txikitzen eta uzkurtzen. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 447. orr.
Murrizten da, txikiagotzean uzkurtu egiten da, orain amaierak bat egiten du hasierarekin. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 79. orr.
Batzuetan, ordea, [...] errezeloren bat sortzen zitzaion, harra bezala luzatuz eta uzkurtuz ideia kontsolagarri haren bila mehatxari zetorrena. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 43. orr.
Tigre zauritu baten antzera uzkurtu nintzen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 192. orr.
Hotz handiarekin, berriz, arropaz estalitako gorputz-ataletako kapilarrak uzkurtu egiten dira. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 179. orr.
Kapela uzkurtu egin zen, esku ikusezin bat gogor estutzen ari balitzaio bezala. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 267. orr.
Ellie uzkurtuta zegoen, kokotsa belaunen kontra estututa. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 74. orr.
Ostera gure kanpadendara itzuli gara, eta nor bere tapakipean uzkurtu, eta Jainkoari eskerrak eman dizkiogu gu izan ez garelako. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 126. orr.
Hirurogeita hamar urte inguruko emakumezko bat ikusten zuen eserlekuan uzkurtuta, lehen hegaldiaren beldurra ezkutatu ezinik, errezoan, ahapeka. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 9. orr.
Nire kontra uzkurtu, eta "bost minutu gehiago, arren" esan zidan. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 187. orr.
Hantxe, zahartzaroak uzkurtuta ikusi zuenean, udareondo batean azpian negar egin zuen Ulisesek. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 181. orr.
Hotzak uzkurtuta, Llumek bere burua besarkatzen du. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 138. orr.
Urdaitegian sartzen zen, egun hotzetan, zimur-zimur egina, izozteak uzkurturik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 204. orr.
Espaloi-ertzean eserita, mutil gazte bat uzkurtuta zegoen farol baten ondoan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 34. orr.
Jansonek, bazter batean uzkurturik, [...] ez zuen ezer erantzun. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 100. orr.
Big Joe etzanda zegoen, karelaren babespean uzkurtuta. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 85. orr.
Bizkarrak uzkurtu genituen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 90. orr.
Haien paretik pasatzean, bizkarra pixka bat uzkurtu baitzuen, jendearen muturrean barrez lehertzeko gogoari eusten dionaren keinuan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 145. orr.
Lisak josteari ekin zion, sorbaldak uzkurturik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 131. orr.
Sorbaldak uzkurtu zituen; berdin zitzaion, nonbait, lehen ala bigarren otordua. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 103. orr.
Mutikoak bere bizkar tikiak uzkurtu zituen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 163. orr.
Hiru aldiz uzkurtu eta harrotu nuen eskuin eskuko eri zuzena. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 354. orr.
Haren ukabila amorru biziko keinu batean uzkurtu zen, hatz-kozkorrak zuri-zuri nabarmentzen zitzaizkiola. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 83. orr.
Mikel Strogoffen aurpegiera uzkurtu egin zen bat-batean, eta deiadar bat ihesi joan zitzaion. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 196. orr.
Kopeta uzkurturik zuen, gogoeta iduri. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 332. orr.
Zintzurra uzkurtu egin zitzaion. "Kale gorrira botako nau". Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 208. orr.
Jimmyren sabela uzkurtu egin zen, igogailua brau jaisteaz batera. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 175. orr.
Bekokia lurrerantz uzkurtuta lotu zitzaion Joselu hizketari. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 111. orr.
Gaur, mehe eta akitua dirudiela, liburuaren aurrean uzkurturik dago eserita. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 44. orr.
Biluzik zegoela uzkurturik eztul eginarazi zioten, ikusteko ea aluan zerbait gordeta zuen. Berria - Euskal Herria 2004-09-28
Ekintza mekaniko soil baten bidez egiten dute muskuluek beren lana: zuntzak uzkurtuz. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 50. orr.
Eskua beheratzerakoan, trizepsa uzkurtu egiten da (ukondoari luzatzea eraginez), eta bizepsa, erlaxatu egiten da. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 64. orr.
Egia da, bai, bihotz-muskuluak o ngi betetzen duela bere egitekoa: uzkurtu eta odola arterietara ateratzen duela eta erlaxatu eta berriro odolez betetzen dela. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 49. orr.
Giharrak uzkurtzen direnean, egitura horiek guztiak ere uzkurtzen dira aldi berean. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 185. orr.
Gihar horiek zein diren ohartzeko, eser edo etzan zaitez eta ipurdiko zuloa inguratzen duten giharrak indarrez uzkur itzazu. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 185. orr.
Horri erantzunez, maskuria uzkurtzeko agindua ematen du garunak, gernua isur dadin. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 194. orr.
Urteko hazkuntza ekonomikoa %2,7koa izan da, 2002. urtean ekonomia %0,4 uzkurtu ondoren. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 192. orr.
Barraskiloak bezala, uzkurtu egiten naiz gertakarien aurrean. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 189. orr.
Baina osaba ez zen kikildu ez uzkurtu; aitzitik, berri hark eman ziòn kolera eta errabia bere ideien alde jartzen zuela, ontzi bat arno eskuan, erran zuen: [...]. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 301. orr.
Ez naiz uzkurtzen, lotsagabe eskaintzen dizkizuet nireak. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 257. orr.
Zanpez eraso nauen haizeak eta ere eremu honek sortarazi goibeltasunak uzkurtu naute, kasik izitu. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 108. orr.
Munduko txapelketak ez ditu batere uzkurtzen, bereziki hemendik urrun iragaiten direlarik probak. Herria 2003-09-25
Uzkurturik zirudien, adinak oharkabean koldartuta. Nahiago astazakil likitsarengandik urrun, haren begiratu hutsak uzkurtzen baikintuen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 133. orr.
Bihotza uzkurtu zitzaidan, eskumuturretako zainetan arantza modukoak nabaritu nituen eta, egia, atzera egiterik ukan banu, nik, koldar halakoak, atzera egingo nukeen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 402. orr.
Bere kinka larrian ere, Idiakezek erraten zuena benetan gertatu ahal izateak bihotza uzkurtu zion Agerreri. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 151. orr.
-Zer erran nahi duzu, aita? -galdetu nion, arima susmo izugarri batek uzkurtuta. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 46. orr.
Eberen gorputz uzkurtua alferrik saiatzen da izarapean beroa topatzen. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 54. orr.
Kolperen bat saihesteko eta begi uzkurtuak begi ikaragarriaren begirada arakatzailetik babesteko bezala. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 263. orr.
Haurraren aurpegi uzkurtu dardartiari begiratu eta izutzen hasi zen Chandler Txiki. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 123. orr.
Begitartea inoiz baino ilunagoa zeukan, eta amorru ito batek osoki hartua zuela adierazten zuten haren hazpegi uzkurtuek. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 295. orr.
Esku batez nire potro uzkurtuak laztantzeko mesedea egin zidan. Aitor Arana «Onan», 2000 - 126. orr.
Neure hezur-gihar uzkurtuei nagiak atera beharrean nengoen eta banuen, horretarako, bizitasun ezohiko baten akuilua gogoan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 232. orr.
Bafada trinko geldietan zabaltzen zen kirats hura, zirimola uzkurtuetan, estoldek jariatzen duten hatsa iduri. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 529. orr.
Baina, halako uzkurtu bat zuen bekainen gaineko giharretan, eta behatzaile zorrotz batek hari erreparatu eta berehala igarriko zion barrengo harra ito nahian zebilela. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 92. orr.
bihotza uzkurtu (8); bihotza uzkurtu zitzaidan (3); bizkarrak uzkurtu (10); bizkarrak uzkurtu nituen (4); bizkarrak uzkurtu zituen (4); gorputz osoa uzkurtu (3); kontra uzkurtu (4); sorbalda uzkurtu (3); sorbaldak uzkurtu (13); sorbaldak uzkurtu zituen (9)
bihotza uzkurturik (6); uzkurturik zegoen (3)
bazter batean uzkurtuta (3); bihotza uzkurtuta (3); eserlekuan uzkurtuta (9); hegazkineko eserlekuan uzkurtuta (4); uzkurtuta zegoen (3)