Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kuzkurtu, kuzkur(tu), kuzkurtzen 1 da ad zerbait, bereziki gorputza, tolestu edo bildu.

Zuhaitz biluzi baten atzean kuzkurtuta eta hotzak nengoela, zakur bat inguratu eta usainka aritu zitzaidan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 198. orr.

Sarri askotan bere burua lurrera bota eta […] iraulka ibiltzen zen, lerdea zeriola; gorputz-atalak orain kuzkurtu, orain zabaldu, orain bildu eta okertu, orain zurrun jartzen zituen eta gogor.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 224. orr.

Gorputza berez kuzkurtzen denean bezala.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 133. orr.

Txikiagotu egin da Niccolo; amaren besoetan kuzkurtu da.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 273. orr.

Eta hantxe kuzkurturik, pilota baten gisan kiribildurik, herioan ixten ditut begiak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 175. orr.

Ezpain bueltako giharrak erabat kuzkurtuta zeuzkan, ez zen negarrez hasiko baina ezta barrez ere.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 100. orr.

Katua kaiolako txoko batean kuzkurtu da, koiotearen beldur bailitzan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 105. orr.

· Etxartea lasterregi ilundu zen, hormak elkarri hurbildu zitzaizkion, eta sabaiak kuzkurtu egin ziren.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 14. orr.

• 2 (du aditz gisa)

Eskertu beharrekoa da Amabirjina ez zela kakapirria izan, ez behintzat Afonso haurtxoaren hankak berriz kuzkurtzeko beste.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 34. orr.

Hotzak kuzkurturik zihoan Kernan jauna.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 225. orr.

Emakumeek sorbaldak erorixe zituzten, hotzagatik bainoago beldurragatik, giza gorputzak kuzkurtzen, txikitzen eta ahultzen dituen sentimendu horregatik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 12. orr.

Emazteak gehiago kuzkurtu ditu hankak edredoiaren azpian.     «Bizia lo», 2003 - 53. orr.

Patriziok sorbaldak kuzkurtu zituen eta hatz erakusleaz zerua erakutsi zuen, bere patua haizearen esku zegoela adierazi nahian.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 65. orr.

• 3 ad ad makurtu.

Kuzkurtu eta hartu zion pultsua.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 136. orr.

Adineko bi andre ikusi genituen gailurreko gurutze baten ondoan kuzkurtuta kandela bat pizten.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 19. orr.

Beste urrats batzuk egin ditu semearengana kuzkurturik, begiak begietan, aitatxo bat besterik ez.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 89. orr.

Hermione lurreraino kuzkurtu zen izututa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 159. orr.

Musulmanek kuzkurturik egiten dute pixa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 123. orr.

Bere aitaginarreba eta senarra hilak zirela aditu zuenean, kuzkurtu eta haurra izan zuen, erdiminak etorri baitzitzaizkion.  Elizen arteko biblia   1 Sm 4,19

4 (era burutua izenondo gisa)

Habiatik jausitako txori bat esku artean hartzen denean bezala, haren gorputz kuzkurtuan bihotzaren taupada lasterra eta begietako izua sentitzen nuelako, emakume hura beso artean gordetzeko desiraren aurka borrokatu behar izan nuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 457. orr.

Paisaia agor eta herrixka kuzkurtuetan, arrazaren jeinua ezkutatzen da orobat.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 181. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus