Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nik uzkur baina abegikor ikusi nuen, bere onean edo tentuan nolanahi ere. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 13. orr.
Etorri bezala, iheskor, uzkur eta itzalgaizka ikusi nuen, bere poltsa beltz zimurra magalean estutuz. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 14. orr.
Topatu genuen hurrengoan uzkur sumatu genuen, artega, baina gurekin geratu zen poteoan. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 96. orr.
Mendekoa gobernuaren nahia betetzeko uzkur agertzen denean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 65. orr.
Badirudi sinatzaileen erabakitasunak orain arte uzkur jokatu duten hainbat estatuak mugitzera bultzatu dituela. Berria - Gaiak 2004-12-08
Ni neu hura guztia sinesteko uzkur nengoen. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 85. orr.
Norbaitek tapakia kendu eta agerian utzi zuenean esnatu zen beltza, bazter guztietara uzkur begira. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 153. orr.
'Jainko bihozbera eta errukiorra' zarela zu, 'haserrerako uzkur eta barkatzeko prestu'. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 166. orr.
-Inoren bila zabiltza? -galdetu zidaten uzkur. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 69. orr.
-Ez dakit ba nik -erantzun dit uzkur-. Txillardegi «Putzu», 1999 - 307. orr.
Josteko makinaren ondoan gelditu naiz, uzkur. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 174. orr.
Stanek, uzkur, egunkaria utzi zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 38. orr.
Berau, herabea berez eta nortasunez, jendetzaren erdian ibiltzeko uzkur. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 219. orr.
Lotsaturik banengo bezala portatu naiz, apal, uzkur, etsi plantako. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 187. orr.
Itzal bat ikusten duk asfaltoa alderik alde gurutzatzen, uzkur. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 153. orr.
Ni isil-isila nagokio begira, uzkur, goibel, lotsaturik. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 55. orr.
Gazteek ez diotela entzungo eta erantzungo beldurrez uzkur, izuti. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 128. orr.
Batzu bero, besteak uzkur. Herria 2002-11-07
Jarrera kili-kolo, arnasa goratua, gihar guztiak uzkur, besoak dardaraka. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 410. orr.
Neba-arrebak uzkur ziren hasierako garai haietako borroka handietan alabaordea erdeinatu ere egin zuen gizon batengana laguntza eske jotzeko. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 84. orr.
Badakit zonbaitzuk beldur-eta... uzkur direla horrekin. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 111. orr.
Garai hartako jendea ez zela batere uzkur harat eta hunat ibiltzeko. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 72. orr.
Ideietan ausarta eta ekintzetan uzkurra. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 101. orr.
Zeren beldur zarete, uzkurrok? Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 161. orr.
«Bakartia eta uzkur samarra» dela dio bere buruaz, baina goxoa da hizketan. Berria - Kultura 2004-09-05
Ez da gai, ez du gogorik ere, eta arrunt uzkur bilakatzen da, uzkur, herabe edo agresibo, bestea ezin suportatuz. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 119. orr.
Jendea uzkur da, biziki uzkur, lotsa bezala. Herria 2003-03-13
Alde diren asko biziki uzkur, kontra diren asko mila duda-mudetan. Herria 2003-06-26
Ezkerraldean, sozialixtak jarraikitzen zaizkio segur Jospin-i bainan komunixtak eta "berdeak" frango uzkur daude. Herria 2001-10-18
-Egun on -esan nien uzkur samar-. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 152. orr.
Piak ile leun luze-luzeetatik pasatu zuen esku bat, uzkur samar. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 180. orr.
-Aitak azalduko dizu -erantzun zidan uzkur antzean, hitz haiek esateaz lotsatuko balitz bezala-. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 102. orr.
Utziozu, lotsati eta uzkur-antzean, zure eskua hurbil dezan. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 35. orr.
Matraileko giharrak uzkur zituen, ezin artikulaturik. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 164. orr.
Florentek artistaren hizketa beroa entzuten zuen, sabela uzkur. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 45. orr.
Ehun lodiz egindako txapel beltz bat bekainen gainera beheratzen zitzaion uzkur. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 19. orr.
Erreformei buruz hainbat jarrera zuhur eta uzkur daude. Berria - Mundua 2006-03-11
Moskuren jarrera, aski uzkur. Berria - Mundua 2004-05-26
Barruan, batzuk besteen kontra estu-estu, hankak uzkur, usoek beren lumajearen pikardatze zuri-beltza hedatzen zuten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 383. orr.
Gazte uzkur eta izu bat zen, kazetariei elkarrizketarik ematen ez diena. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 73. orr.
Iruditzen zait amonak ahultzat zuela aita, iniziatibarik gabetzat, aita uzkurra baitzen [...] eta ez baitzuen erabakimenik erakusten. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 161. orr.
Agure uzkur hark, txopan eserita, keinuka agintzen zuen eta hamar ordutan hamar hitz baino gehiago ez zuen esaten. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 388. orr.
Baziren, hala ere, ikaskide uzkur eta aberatsak, ni komunista sutsu bat nintzela entzutean mespretxu hitzak esaten zizkidatenak. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 108. orr.
Barka iezaiozu, oso mutil uzkurra da. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 175. orr.
Normalean baino hiru segundo gehiago erabilita, begi uzkur bi sartu ziren gelan. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 16. orr.
Gorputz-atal ihar, uzkur eta hautsiei osasun betea eman zien, kartzelatuak askatu zituen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 905. orr.
Del Vallek marmar uzkur batez erantzun zion. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 207. orr.
Jainkoaren eginkizuna giro uzkur batean gauzatu ahal izateko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 135. orr.
Aitaren izaera uzkurra Hitlerren kontra agertzen zuen jarrerarekin lotzen nuen zuzenean. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 55. orr.
Neskaren aldartea dezente aldatu zen egun haietan, baina sekula ez bere ohiko irribarre uzkur hartatik harago. «Bizia lo», 2003 - 141. orr.
Ez dut izan, ezta ere, gizonak erakartzen dituen edertasun mota hori; errespetua sorrarazten nuen haiengan eta halako nagitasun uzkurra. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 17. orr.
Partida ederra zen, gaztea ere bere uzkurrean ez lotsakor, Larrecheak pilota batzu eskuinerat berexten eta Oçafrain iraunkor. Herria 2004-10-21
Haste hartan uzkur aire batean parioak 7taraino eta hor ados. Herria 2003-12-11
· Otso gose sabel-uzkur bat bainintzen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 479. orr.
Hankak ero, airea atzaparkatu du katuak bere herioan, uzkur-uzkur egin, gelditu, eta isildu egin da. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 106. orr.
Uzkur-uzkur eginda dago oheko beste muturrean, geldi-geldi. «Bizia lo», 2003 - 48. orr.
Gidaria eserita zegoen, uzkur-uzkur eginda, kapela begietaraino sarturik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 540. orr.
Gu, berriz, lasto artean lau hankan eta uzkur-uzkur eginda, zaldien apoetatik hurbilegi gure segurtasunerako, baina hartaz arduratzeko ere makalegi. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 114. orr.
aurrean uzkur (3); biziki uzkur (3); frango uzkur (3); hain uzkur (3); halako uzkur (3); hoin uzkur (4); jendea uzkur (5); lotsati eta uzkur (3)
uzkur ageri (10); uzkur ageri da (3); uzkur agertu (15); uzkur agertu zen (6); uzkur agertzen (4); uzkur aire (6); uzkur da (3); uzkur dago (3); uzkur daude (6); uzkur dira (6); uzkur eginda (4); uzkur eta herabe (3); uzkur jokatu (3); uzkur samar (4); uzkur samarra (4); uzkur uzkur eginda (4); zuhur eta uzkur (3)
baino uzkurrago (3)