Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baroja gizon herabea zen, lotsakorra, literatur naturalismoaren gordintasun deskriptiboa hastio zuena. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 14. orr.
Ilunbe eztia, amodio herabearen bihotz-berotzailea. Baina gero irribarre herabe bat eskaini zidan. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 68. orr.
Kafetegiko agurreko muxu herabe hura. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 31. orr.
Begiratu herabeak egiten zizkioten elkarri. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 128. orr.
Hatz luzeez gainetik kendu zizkidan hondar ale ikusezinak, bular herabeak setiatuz. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 55. orr.
Leireren esku epelak bere esku herabeak ferekatzen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 163. orr.
Esku herabe batez atea haztatuko balu bezala. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 118. orr.
Neure harridura herabeaz jabetzean jabaldu zen neska. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 204. orr.
Gure aitarentzat, manera baldar, trakets eta herabeak zituzten pertsonak ziren "beltzak". Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 10. orr.
Lore berrien usain bat, usain herabea oraindik ere, aldizkakoa, arina, zebilen airean. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 255. orr.
Enez Eussa lur mutur herabe honen antzera. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 72. orr.
Keinu herabe-uste delizios batekin. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 120. orr.
Begi urdin--ilunen soa, berriz, gozo-herabea... Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 190. orr.
Gazela bat bezain herabea. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 241. orr.
Polita ez izateaz gain, herabea zen: ez zuen deus erraten. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 221. orr.
Une hartan, amoros bainintzen eta herabe. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 177. orr.
Neska ez da jateko herabe. Euskaldunen alde mintzatzeko herabe izan ez baziren ere. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 23. orr.
Horiek ez ziren ausarkerietarako herabe izaten, buruzagia urrun uste bazuten. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 75. orr.
Alderdi mugagaitz eta itzaltsu horretan sartzeko herabe gara. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 54. orr.
Geroaren uzkur eta herabe. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 59. orr.
· Parean zuen dantzaria, larrugorritan eta herabe. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 91. orr.
Zer gertatzen zitzaion aitortu zion, guztiz herabe. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 302. orr.
Baina "ama" hitza aipatzeko herabe. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 146. orr.
Isilune baten ondoren, esan zidan herabe: [...]. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 46. orr.
-Ondo, jauna -erantzun nion, herabe. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 121. orr.
Zabaltzen dio atea bere maiteari eta hantxe ikusten du mutila atari ezinago beltzean, herabe eta eder. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 143. orr.
-Ez nagon horren gaizki, ezta? -erdi harro, erdi herabe. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 63. orr.
Baietz nik, herabe. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 202. orr.
Nondik datorkigun beraz euskaldunei, politikaren aldera hain aspaldian erakusten dugun uzkurreria edo herabea. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 30. orr.
Herabearen traba gaindituta. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 91. orr.
Hastapeneko herabearengatik asko zabaldu zituen gero, zilegi ziren finantza operazioen mugak. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 38. orr.
Orain ez dago ahora etorritako dena muturrera esaterik, euskal-lagun-hurkoa sobera minberatzeko edo lotsagarri uzteko herabez. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 82. orr.
Hasieran, herabez, ni izaten nintzen esperoan, eta Ramona niregana etortzen, gogoak ematen ziolarik.Beraz gazteak ez egon herabez! Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 223. orr.