Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

uxatu, uxa, uxatzen 1 du ad (norbaiti edo zerbaiti) ihes eragin, hurbiltzen ez utzi. ik haizatu; aienatu. (pertsonak eta animaliak)

Jostetak bazuen aldi berean erakarri eta uxatu egiten ninduen zer izendaezin bat.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 33. orr.

Bere adineko adiskiderik ezin zuen izan, neska mindulinak basakeriak esanez uxatzea gustatzen zitzaion eta.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 106. orr.

Handik gutxira utzi zion Baby Suggsi mutilak uxatzen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 136. orr.

Umeak uxatu eta etxea desegin.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 45. orr.

Zenbat eta txakur gehiago, orduan eta errazago uxatzen dituzu etsaiak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 80. orr.

Biltegiko eta bulegoko katua da, salgaien biltegietatik arratoiak uxatzen dituena.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 99. orr.

Comalako karrika bakartiak ibili zituen, zaborretan usnaka zebiltzan txakurrak uxatuz bere urratsekin.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 97. orr.

Izutu eta uxatu ez ezik, gizonak mututu ere egin ditu txoriak, jaun Martinen belarri-jakintza miragarriak piztu dizkigun hots horiek denak txio bakarrera bilduaz.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 78. orr.

Aldamenetik begira dute gizona, mirestekoa da ahalegina, pentsatzen du, txorimaloa bele beltzak uxatu nahian.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 168. orr.

Gari-sailetik uxatutako galeperrak bezala sakabanatu ziren turistak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 467. orr.

Bertako nagusi ugazabak etxeari hiru itzuli-jira ematen zizkion inguruko pizti eta suge-ziraunak uxatzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 254. orr.

Mahatsondoetan euliak uxatzen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 324. orr.

· Baina uxatutakoak ez ditugu gehiago eskuratuko: haiek galdu dira hor nonbait.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 152. orr.

2 (bestelakoak)

Burua astinduz, fantasmak uxatu eta inguruan daukana ikusten du: artalde bat, [...].  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 55. orr.

Samuelek bi eskuak baliatu zituen kea uxatzeko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 108. orr.

Begiradak bereganatu beharrean uxatu nahi zituela esan zitekeen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 119. orr.

Argi berri bat jaitsi zela zerutik lurrera, lurralde hura guztia estaltzen zuten ilunpe beltzak uxatzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 205. orr.

Eguzkia erdi ezkutatu denean eta haize hotza epeltasuna uxatzen hasi baino lehen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 153. orr.

Buruari eragin nion, izu-laborria uxatu nahiz.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 161. orr.

Aberastasunaren kezkak logura uxatzen du, eta azkenean osasuna hondatzen.  Elizen arteko biblia   Si 31,1

Zorura begira gelditu zen Alkorta, buruari geldiro eraginez, zalantzak uxatu nahi eta ezin.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 192. orr.

Orduan ez dio axola ez justiziak ez esker txarrak; ezin uxatu dira sentimenduak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 164. orr.

Honezkero uxatuko ahal zenuen etsipen goibela.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 181. orr.

Gauza hoberik ez eguneko lan serioa hasteko, iragana uxatzea, joka.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 110. orr.

Asperdura uxatze aldera piramideetan gora eta behera ibili ondoren [...].  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 60. orr.

Etxearen giro lasaian bazen senarraren fede sakonak ere ezin uxa zezakeen tristeziazko eta malenkoniazko halako aire bat.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 122. orr.

3 (-tik atzizkiarekin)

Hotz sarkorrak uxatu egiten zituen oinezkoak karriketatik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 146. orr.

Ahalegin handiak egin behar izan nituen plateretik uxatzeko.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 106. orr.

Zuzendariek kalma zuria nahi dute, istripuek uxatu egiten dituzte bezeroak ostatuetatik.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 64. orr.

Habiatik uxaturiko txorikumeak dirudite Moabeko bizilagunek, Arnon errekaren pasabideetan.  Elizen arteko biblia   Is 16,2

Hemen nago-eta ni, txakur guztiak zure ondotik uxatzeko -esan nion.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 84. orr.

Bota heure bihotzetik kezkak, uxa heure gorputzetik gaitza, gaztetasuna eta gaztaroa agudo joaten baitituk.  Elizen arteko biblia   Koh 11,10

Ezin uxatu burutik garrasi eta deitore haien oihartzuna.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 152. orr.

Hori dena nire gogotik uxatzen saiatzen ari nintzen, nekez ordea.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 152. orr.

Nonbait, espero zuen ni altxatu eta harrika hasiko nintzaiela jende haiei, ahuntz-talde bati bezala, guregandik uxatzearren.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 171. orr.

Reimseko Artzapezpikuak emakume baten baitatik uxatu zuen deabru batek kaleetan barrena ihes egin zuen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 209. orr.

Uxa ezazu, Jauna, nigandik zorakeria hau!  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 253. orr.

Haien barnean ezer arriskutsurik lekutu ez zedin eta zabarkeria oro haien bihotzetatik uxatzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 209. orr.

Delitu txikiagoen zigor publikoak, norberaren gogotik hurbilago geratzen denez, eragin egingo dio, eta delitu txikietatik uxatuko du eta, zer esanik ez, handietatik.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 86. orr.

4 (-ra atzizkiarekin)

CERN laborategia 1954. urtean sortu zuten Europako 20 estatuk, Bigarren Mundu Gerrak Ipar Ameriketara uxaturiko zientzialariak bueltan erakartzeko.  Berria - Gaiak   2004-09-30

Baina Jaunaren aingeruak, Azarias eta lagunengana labera jaitsirik, sugarrak kanpora uxatu zituen.  Elizen arteko biblia   DnGr 3,49

Weasley andrea patioan zehar zetorren, oiloak alde bietara uxatuz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 33. orr.

Jesus Nazaretekoak zerri talde batera uxatu zituen gizon bat hartua zuten deabruak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 298. orr.

Ingelesak bezala, "ez ginen konturatzen", hauteman gabeko edo bertan gezurtaturiko gauzen linbora uxatzen genituen mehatxu guztiak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 76. orr.

Gozarazi zeure burua, poztu bihotzondoa, uxatu urrutira tristura.  Elizen arteko biblia   Si 30,23

1521 hartako udazkenean, errege Henrikeren aldeko leialek, ezpata-ukaldika, Belatez eta Ibañetaz harata uxatu zuten berriz etsaia.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 48. orr.

5 (adizlagun eta kidekoekin)

Ukabilka uxatu nahi nituen adimenetik inguruan zebilzkidan zaborkeria haiek guztiak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 220. orr.

Ostikoka uxatu nuen, ardi-larruaren azpitik atera bidenabar hogei bat egun lehenagoko oparia.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 121. orr.

Eta hala bada harrika uxatuko dugu.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 51. orr.

Tiroka eta gezi-jaurtika uxatu zuten Lapiteagako etxalde batetik, ardi batzuk biltzeko asmotan hara hurbilduta.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 125. orr.

Zaldizainen egitekoa zen haiek garrasika uxatzea eta itsasora bidaltzea.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 191. orr.

Zertara zatozkidate, zeuen artetik bekaizkeriaz uxatu nauzuenok?  Elizen arteko biblia   Has 26,27

Aurpegian islatzen zaion tristezia ez da dantzan eginez uxa daitekeena.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 111. orr.

Bat-batean uxatu zitzaidan umore txarra eta erabaki nuen beste ordubete egon nintekeela bertan itxoiten.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 53. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus