Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aienatu, aiena, aienatzen 1 da ad ihes eginez urrundu; ezkutatu, desagertu.

Irudi hori aienatu egiten da eskua harengana luzatzen dudan bakoitzean, edo hizketan hasten natzaion bakoitzean.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 58. orr.

Gure hegazkinaren itzala morrena eta glaziarren gainean: behin eta berriro barneratzen da sakanetan, eta halako bakoitzean beti uste duzu galdu eta aienatu egin dela, baina berriro hantxe azaltzen zaizu hurrengo harkaitz-labarrari itsatsia.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 296. orr.

Zaita orduantxe aienatu zen eta baita Husnia ere, senarra aurretik zuela.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 137. orr.

Bere lagunen ahots lausoak bat-batean sartu ziren pasabidean; gero, kalean behera aienatu ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 49. orr.

Oihuak, urrats-hotsak eta apatxak hirian barrena aienatu ziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 44. orr.

Estreinako aldia nuen halako elurte baten erdian hegaldatzen nintzena: hegazkinaren gurpilek pista zuria ukitzeari utzi orduko aienatu ziren begien bistatik zoru gaineko argi horiak, haien kliskada-arrastorik ez, eta geroxeago Manhattanen arrastorik ere ez, hainbesteko elurra ari zuen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 8. orr.

Ilunpea aienatzen ari zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 135. orr.

Esperantza aienatu egiten duk.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 282. orr.

Eulia eguzki-argian aienatu zen, une batez diz-diz egin eta gero.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 331. orr.

Poztasuna, baina, berehala aienatu zitzaion, izan ere nahi gabe bere eskuari begiraturik, ohartu egin baitzen bere esku lakarraren eta gizonaren esku finaren arteko aldeaz.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 248. orr.

Amikuzetik aienatua, Guisetarren soldatapean ibilia omen zen Etxeto, Frantziako erresuman.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 115. orr.

· Amets aienatu berria etorri zitzaidan akordura.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 378. orr.

Haien adiskidantza ederra aienatzen ari zen; hitz bat nahikoa izan zen irribarrearen azpian hortz zorrotzak erakusteko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 117. orr.

2 (adizlagunekin)

Poztasuna, baina, berehala aienatu zitzaion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 248. orr.

Ez ziren, beraz, haiengandik arras aienatuak izanen horienganako herra eta gorrotoa.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 33. orr.

Ximurraren ondora itzultzean, nahasmendua ez zitzaidan arruntik aienatua, ezta nire gogoeten joan-etorria azkartu ere.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 10. orr.

Ordurako detektibeak aienatuak ziren, ziplo aienatu ere.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 462. orr.

Tupustean aienatu zen, lasterka sartu zen urdaitegian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 386. orr.

Begi aitzinean lainoa bat-batean aienatzeak istant bateko xoradura eragin zidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 282. orr.

3 du ad ihes eragin, desagerrarazi, uxatu.

Burutapen gaiztoa berehalako batean aienatu zuen geroago eta hazitzenago zihoakidan grinak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 171. orr.

Goizeko haizeak azoka esnatu berrien hats bortitzak eta ustel usainak aienatzen zituen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 252. orr.

Ez zenuen ahantziko haur hori zure eskariz hartu nuela neure gomendio, eta ez dut zure baimena baizik igurikitzen hura aienatzeko.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 425. orr.

Jakintsu batek errana du ezen beldurrak aienatzeko aski izaten dela ia beti beldur horien kausa sakontzea.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 181. orr.

Izenburuak aienatu zidan irribarrea: "Autopsiaren behin betiko emaitzek are korapilotsuago bihurtu dute ugaldeko emakumearen kasua".  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 88. orr.

Gazteek ez dute jakiten zurikeria kilikagarriei uko egiten: baina bere maitearen ele bat bakarra aski dute, ikusten duzunez, lilura hori aienatzeko; beraz arras zoriontsua izateko ez zaizu haren maitea izatea baizik falta.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 497. orr.

Segurtamenak zalantzak aienatu zituen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 334. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Nire oraingo nahiz lehengo bizitegietako korridoreetan bildutako sudurrekoen ondorio aienatu gabeei orban berria berretuta, ene bisaia Quasimodoren edertasuna bereganatzen ari zela egin nuen neure baitan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 208. orr.

5 aienatuxe aienatu samarra.

Ordainean, aienatuxea zitzaidan, bigarrenez gau berean, Charlyrekin bildutako karga orotarikoaren laino-hondar pisua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 318. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus