Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
uxartu, uxar, uxartzen du ad zerriak edo basurdeak, hazkurria-edo aurkitzeko, lurrean muturra sartuz aritu. ik induskatu.
Nemesio Irusta Loidi lanean ari da aitzurrarekin, tarteka makurtu eta ezker-eskuaz lurra uxartuz. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 150. orr.
Ezin zuen eta ez zuen geratu nahi, zeren geratzen zenean adarka ekiten baitzion antilope txikiak, eta erraiak uxartzen zizkion apatxekin. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 55. orr.