Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Maiz begietsi zituzten lurra induskatzen zuten urde basatien bizkar marradunak. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 51. orr.
Pikotxa kontu handiz sarturik, induskatzeari lotu zitzaion, lurra hanka artean metatuz. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 290. orr.
Espainiarrek meategiak zulatu, mendiak induskatu, eta ura ateratzeko, mea hausteko eta bereizteko makinak asmatu zituzten. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 63. orr.
Koilara batez Ellen kontu handiz induskatzen ari zen aguakate erdia. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 494. orr.
Harri zuria belar erkinaren gainetik nabarmentzen zen, eskumenean, eta aski zen bizpahiru arra induskatzea harri beltza aurkitzeko. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 121. orr.
Diferentzia, gertaera jakin baten inguruan putzuak eta meazuloak induskatzen dituen pentsamendu eragilearen eta pentsamendu inorendu, bizigabearen artean dagoena da. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 119. orr.
Quixoteren Meditazioak Ortega gaztearen aurreneko liburua da, eta ikerlan franko badago, saiotxo multzo horretan Ortega-ren "sistema filosofikoaren" lehen formulazioa induskatu guran. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 152. orr.