Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oinarria emetasuna da, bagina, eta gero dator uteroa. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 364. orr.
Ugaztun emeek duela milioika urte ugaltzeko estrategia berri bat garatu zuten, arrautza enbroia-fetua uteroaren barruan gara zedin, eta ez arrautza baten barruan. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 45. orr.
Amaren umetokian, fetuaren bagina osatuz doazen ehunak ez doaz alutik uterora, alderantziz baizik. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 44. orr.
Tronpek bilo txiki batzuk dituzte, eta horiek bultzatzen dute obulu edo arrautza ernaldua uterorantz. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 92. orr.
Emakumearen uteroan txertatu aurretik, diagnostiko genetikoa egingo zaie enbrioiei. Berria - Gaiak 2004-11-02
Izan dira, adibidez, enbrioia sabelean hazi ezin, eta enbrioi hori beste emakume baten uteroan ezartzea erabaki duten emakumeak. Berria - Gaiak 2004-01-21
Gizonak, orgasmoa duenean, espermatozoideak kanporatzen ditu eta baginaren hondoan, uteroko lepoan geratzen dira. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 185. orr.
Uteroaren lepoa bilatzen nuen haztamuka eta mina ematen zidanean gelditu egiten nintzen. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 39. orr.
Uteroko minbiziaren kontra 4,5 urtez babesten duen txertoa sortu dute. Berria - Gaiak 2006-04-06
Utero-lepoan zunda bat sartzen zizun zabalgailu baten laguntzaz. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 45. orr.
Hamar emakumetik batek du utero-lepoko minbizia, adituen esanetan. Berria - Gaiak 2004-04-18
utero inguruko (5); utero inguruko orgasmoa (3)
uteroan txertatu (3)