Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Obarioak eta umetokia sabelaren barruan daude. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 47. orr.
Umetokia kanpoaldearekin lotzen duen tutu bat da bagina. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 44. orr.
Bagina eta umetokia malguak eta sendoak dira. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 48. orr.
Klonatutako enbrioi bat emakume baten umetokian ezarri duela dio Zavosek. Berria - Gaiak 2004-01-18
Bolaluma baten tamainako gomazko tututxo bat sartzen da umetokian eta osatzen ari den zelula multzoa xurgatzen du. Berria - Euskal Herria 2004-08-31
Umeak umetokian ezin du zilbor-hesterik gabe bizi eta jaiotakoan, berriz, zilbor-hestea eten behar zaio itoko ez bada. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 170. orr.
Gorputz-barrunbeetako muki-mintzetan (nagusiki, sudurrean eta emakumeen baginan nahiz umetokian) sortu eta hazi ohi den tumorea. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 27. orr.
Umetokiko minbiziari aurre egiteko. Berria - Euskal Herria 2006-03-23
Umetokiko paretak odolez betetze hori hormonen ondorioz gertatzen da, batez ere estrogenoen ondorioz. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 45. orr.
Egun horietan umetokiko lepoa dilatatuago egoten da. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 99. orr.
Dagoeneko umea deitzen ari zaio, oraindik alabaren umetokian dagoen zomorrotxo bat baino ez delarik. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 256. orr.
Luluren egoera larria zen; umetokia atezurik gabe geratu zen eta ez zuen umekondoa kanpora botatzen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 306. orr.
Baziren beren umetokia alokatzen zutenak ere. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 70. orr.
Bada anaitasun moduko bat, estuago eta sendoagoa, umetoki beretik ateratako bizkiak lotzen dituena baino. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 19. orr.
Gaueko itzalak aienaturik, gorputza bere etxe txikiko iluntasun umetokikoaren gisako hartan bildurik, begiak berez irekitzen zitzaizkion arte egingo zuen lo. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 153. orr.
UBGaren fidagarritasunari buruz hitz egin nion orduan, Umetoki Barneko Gailuari buruz, alegia. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 101. orr.
Abdomeneko pareta eta umetoki-pareta ebakiz fetua amaren sabeletik kanporatzeko egiten den ebakuntza da zesarea. Berria - Gaiak 2004-05-30
Umetoki-lepoko minbiziaren aurrean gutxienez 4,5 urtez babesten duen txertoa asmatu du Ameriketako Estatu Batuetako zientzialari talde batek. Berria - Gaiak 2006-04-06
umetoki barneko (8); umetoki barneko gailua (5)
amaren umetokian (5); emakume baten umetokian (3); emakumearen umetokian (3); umetokian ezarri (3)
umetokiko lepoa (3); umetokiko minbizia izateko (3); umetokiko paretak (3); umetokiko paretetan (5)