Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

usnatu (orobat usmatu g.er. eta usmetu g.er.) 1 du ad usain egin.

Haren menera heltzean, aberea gelditu zen eta jantziak usnatu zizkion, haren oinetan itzul-inguruka zebilela, beti zaunkaka.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 91. orr.

Makurtu egiten da, eta utzi egiten dio txakurrari bere aurpegia usna dezan, bere hatsa usna dezan.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 113. orr.

Zabaldu egin zituen sudur hegalak, harrapakina usnatzen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 277. orr.

Handik ehun bat metrora, labarren artean, Branek ezpata askatu eta itsasoko haizea usnatu zuen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 63. orr.

Usaina zabaltzean, demonioak usnatu eta ihes egingo du, eta ez da inoiz ere itzuliko.  Elizen arteko biblia   Tb 6,17

Sukaldea eta ezkaratza arakatu zituen, urrin latza ganberatik jazartzen usnatu zuen arte.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 189. orr.

Gorputza astindu eta abian jarri zen erbinudearen lorratzak usnatzen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 180. orr.

Tabako usaina, kolonia usaina, desinfektante usaina, behi usaina usna zitekeen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 371. orr.

Gaua jin zenerako ez zen krimaren aztarnarik nehon, Maddik usna zezakeen alderik alde barreiatu odolaren urrin freskoa salbu.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 180. orr.

Hari esker ditu gizakiak mugiarazten besteak eta mugitzen da bera ere, eta haren bitartez dute ezagutzen kanpoko bost sentsuek, hots, Ikusten, Entzuten, Usnatzen, Dastatzen, Hunkitzen, bai eta berdin jakiten barneko lau sentsuek, hots, Sentsu komunak, Gogamenak (batzutan Irudimena deituak), Jujamenduak, oroimenak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 76. orr.

-Usna, usna!  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 146. orr.

2 irud/hed ik sumatu.

Bitxikeria, nola usnatzen dugun, artetan, perzepzio egintza orokor eta bere baitarikako batean, denbora eta espazioaren arteko korapilo misteriozkoa.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 119. orr.

Usnatu egiten dute pentsatzen ari zaretena.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 108. orr.

Borta hunen gibelean den misterioa beharbada usnatzen nuen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 61. orr.

Graxi aldiz, hiltzea usnatuko zukeen kabala errabiatuaren maneran zebilen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 327. orr.

Zeren usnatzen hasia bainintzen ezen joko hartarik etor zitekeela ene salbazionea eta ene lagunena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 526. orr.

Arriskua usnatzeko garatua zuten sen bereziari esker konturatu zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 125. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

usaina usnatu (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus