Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Taldetik urrutiratu da, hiriko usain eta koloreak bere kasa ezagutzeko. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 171. orr.
Animalia eta landare gaiek, su bizitan errerik, izaten duten usain eta dasta. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 199. orr.
Usain bakoitza multzo horietako batean baino gehiagotan egon daiteke proportzio batean edo bestean. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 137. orr.
Usain hori berehala burmuineko plazeraren guneetara iristen da. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 180. orr.
Zorionez, laster ohitzen zara usain horietara. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 11. orr.
Haurtxo baten usaina darizu. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 36. orr.
Esne minduaren usaina zerion. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 201. orr.
Belar ustelduaren usaina zegoen airean geldia. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 50. orr.
Eta kresalezko lurrunaren usaina oso sarkor hedatzen. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 33. orr.
Eguerdiko kanpai-hotsekin batera kaleak gulasch saltsaren usainez betetzen ziren. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 66. orr.
Inolako beldurrik gabe sartzen zena itxituretan barrena, atepetik usaina hartzera joateko. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 123. orr.
Arrain frijituak eta gasak isuritako usaina nagusi zen bertan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 215. orr.
Jerez beroaren, kremaren eta otarrainaren usaina hedatu zen jantokian zehar. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 52. orr.
Une hartan, marolles gaztaren usaina zen nagusi. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 326. orr.
Ondoko sotoetatik mota guztietako usainak iristen zitzaizkien oholetatik zehar. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 251. orr.
Paper zaharren usaina aditzen nuen, eta halako ikara airean. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 67. orr.
Ametsetan hartu nituen edertasun-gai haiek, nire usainaren gozoa adituz eta nire larruazalaren labaindura sentituz. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 9. orr.
Hildakoak pizteko moduko usaina du. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 15. orr.
Usain bat, begirada bat, inolako garrantzirik gabe botatako hitz bat: lehendabiziko inpresio hori suaz markatuta baino irmoago geratzen zaigu pertsona bati buruzko iritzia mamitzeko orduan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 44. orr.
Erakusmahaiaren usaina nardagarria zen, baxera koipetsuari eta harraska gaizki garbituari dariena bezalakoa. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 334. orr.
Bikiak zarete, baina zure usaina askoz ederragoa eta sarkorragoa da Anarena baino. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 110. orr.
Oso sentibera da usainetarako. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 210. orr.
Usaina detektatzen dutenean, nerbio-seinalea garunera, usaimen-erreboiloko eremu jakin batera, bidaltzen dute, nerbio bulkada baten bidez. Berria - Gaiak 2004-10-05
Usain gozoko belar eta lore ederreko landareak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 598. orr.
Okelaren usain gezak, barrukien usain garratzak odola irakitan jarri zioten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 56. orr.
Usain atsegina niretzat, Putzu kaleko usain bera. Txillardegi «Putzu», 1999 - 102. orr.
-Hemen usain txarra dago! Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 95. orr.
Usain txarrak beti izan dira San Markosen. Berria - Euskal Herria 2006-03-18
Sasi errezko usain garratz bat. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 124. orr.
Usain minak: amoniakoa eta nikotina, esate baterako. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 143. orr.
Usain sarkorra zerion, sunda gazi-gozo halako bat. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 212. orr.
Usain etereoak: alkohola eta kloroformoa, esate baterako. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 143. orr.
Oso usain berezia zerion nire azalari. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 44. orr.
Hezeak zeuden, eta itsas belarren usain freskoa zerien. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 43. orr.
Gregory zaharraren ostatuan, smoked-meataren usain beroa. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 127. orr.
Usain itzela dago gelan: gizon izerdituaren usaina. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 174. orr.
Ez zion erreparatzen jendez gainezka zeuden etxebizitzen usain mindu eta gazi-gezari. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 29. orr.
Geltokian dagoen usain trinkoa saretu nahi duela ematen du. Berria - Kultura 2004-07-29
Elizako usain lodi sarkor hura. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 433. orr.
Usteltzen hasitako haragiaren usain mingotsa zuen aireak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 14. orr.
Aza zopa madarikatu horrek usain ikaragarria zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 47. orr.
Frantxuaren soa bezainbat Kastela eta Thierry eskaleen usain lakarra ekiditen saiatu zen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 167. orr.
Bizitasun arraro batez aditzen nuen usain higuingarri hura. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 64. orr.
Absentaren usain okaztagarriak Jimmyren edontzitik gora egiten zuen mago baten arrosa-sorta bailitzan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 248. orr.
Zaldi eta mando, zakur eta katu hildako eta kiskalitakoen usain gaiztoa. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 185. orr.
Pertsonen isiltasuna trenen zalapartak zaplaztatzen du; eta gauza guztiek usain zikina dute. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 57. orr.
Usteltzen hasitako haragiaren usain mingotsa zuen aireak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 14. orr.
Nola orainak urrutiko usainak bezala, urrutiko irudiak bezala ihes egiten zion. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 144. orr.
Baliteke zelula hartzaile espezializatuak egotea usaimen-mukosan; batzuek oinarrizko usain bat sentitzea, alegia, eta beste batzuek, berriz, beste bat. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 138. orr.
Oi haurreko usain, irudi, giro eta gauza bizigabeak. Herria 2003-03-17
Ezin ahantzizko usaina, gaur guti baizik senditzen dena. Herria 2003-03-17
Usain sexuala oso estimulu bizia da. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 180. orr.
Azaoka bilduriko usain-belarrak eta krabelinak ikonoen alboan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 96. orr.
Usain belarrez egindako zigarrotxoak erretzen zituen bata bestearen atzetik. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 283. orr.
Usain-sentipena izateko, usaimen-mukosara garraiatu behar da dagokion substantzia. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 135. orr.
Usain-seinaleak zuzenean igarotzen dira garunera. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 135. orr.
Neure barruan arrapizten ziren irudiak eta usain-aztarnak hobeki dastatzekotan, bi begiak hesten nituen, eta bi belarriak gortzen. Harryk lur hezearen eta ongarriaren usain-bafada bat hartu zuen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 38. orr.
Horietariko sistema baten arabera, badira lau usain mota: lurrintsua, azidoa, errea eta kaprilikoa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 137. orr.
Laztan, usain eta zapore nahasketak sentsualitatearen gorenera eramaten gaitu. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 179. orr.
Beste inon aurkitu ez dudan usain-egurats berezia hatsartu ohi zen gure sotoaren espaloian. Txillardegi «Putzu», 1999 - 47. orr.
Alferrikakoak liratekeen lodigarri, egonkortzaile, usain-emaile eta koloratzaile ugari gehitzen bide zaizkie janariei. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 45. orr.
Lekale beratuak, labore hozituak, usain-emaile natural eta sintetikoak. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 59. orr.
Arrain usainak kalte egiten dit, agi danean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 154. orr.
Mahats-lukuen gozoa dute niretzat zure bularrek, sagar-usain eztia zure arnasak. Elizen arteko biblia Kt 7,9
Garo-usain bete-betea. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 110. orr.
Aireak iodo usain bortitza hartzen duelarik. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 155. orr.
Ke eta kafe usainaren artean. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 51. orr.
-Absenta-usaina dago -esan zuen Ellenek-. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 407. orr.
-Egundoko katu usaina dago -diotsot. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 180. orr.
Bere ondoan etzan nintzenean, gorputz usain hura zela nire aberri bakarra jarri nintzen pentsatzen. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 160. orr.
Izerdi usain sukartsu bat etortzen zaiola maindireetatik sudurrera. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 153. orr.
Bularreko haur bati darion esne-usaina zen. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 32. orr.
Airea janari-usain koipetsuz blai zegoen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 408. orr.
Ontzi pintatu berriei itsatsitako kresal-usain hura sudur-mintzetan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 9. orr.
Bolbora usain handia zegoen inguruan. Berria - Euskal Herria 2004-12-23
Jakitoki-usain koipetsua zerion. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 120. orr.
Eskaileretan, perfume-usain heze sarkor batek egin zion ongietorria gizonaren sudurrari. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 129. orr.
Igaro zenean, kosmetiko usain sarkorra usaindu nion. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 18. orr.
Besazpi-usain ahul bat zerion. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 107. orr.
Handia zen zoko-usaina. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 206. orr.
Itxi-usainak edo usain itogarriak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 143. orr.
Garbi-usain zorabiagarri batek hartu zuen konpartimendua. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 176. orr.
Sudurra haren orrien artean sartuta arnasa hartzean halako mindu-usain bat hartzen zitzaion. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 18. orr.
Ganbara iluna, gauzaz betea, lizun usain nahasgarria. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 19. orr.
Lizun-usaineko harri hezeko gorapean, ehiza-zaina zegoen. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 7. orr.
Kafetegi korrienteak, salami, arrautza, kafe eta milatan erabilitako olio usainekoak. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 33. orr.
Mirra, aloe eta kanela usaizkoak zure jantziak, harpa-soinua marfilezko jauregietan zure alaigarri. Elizen arteko biblia Sal 45,9
Tindategi bat eta erre-usain misteriotsua zerion ikuztegi txinatar bat. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 126. orr.
-Katuaren pixa-usaina dago hemen! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 18. orr.
Garagardo eta arrain ustel usaina zerion ostatu itxi batean. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 277. orr.
Haragi ustel usaina zegoen barreiaturik, odol eta alkoholarenarekin batera. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 200. orr.
Odol berri usaina zerion oraindik hari. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 219. orr.
Ogi prefabrikatu usaina izerdiarekin nahasturik. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 109. orr.
Lur hiro usaina zebilkion andereari. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 93. orr.
Oilo salda usaina, baba eta ilar bihikatze soinua. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 217. orr.
Kastore-olio usaineko igogailu estu batean zeuden. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 146. orr.
Eta zaldi-gorotz usaina, nabarmen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 102. orr.
Mozzkortuta ala ezz, diruaren usaina... airean hartzen dut nik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 59. orr.
Euforia nagusi, arrakastaren usaina bazter orotatik. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 218. orr.
"Haiek" diskete batzuen ustezko desagerpena aipatzen ditek; hik horren usainik ez. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 217. orr.
Gauaren usaina zekarren haizeak. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 65. orr.
Neguaren indar lokartuaren usaina. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 120. orr.
Esaldi inozo hura, postdata alferrikako eta aitzakia merkearen usaina zeriona. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 188. orr.
Zinema beltzaren usaina duen filma da, Abel Ferrarak egin duen klasikoena. Berria - Harian 2005-09-15
Hark, ezaxolati izaki, bihotz-zabala guztiz, eta azpikeriaren usainik gabea, ez ditu miatuko armak. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 188. orr.
Zer usain hartzen diozu euskal gatazkaren konponbide aukerari? Berria - Euskal Herria 2004-05-08
Usain hori hartzen zaio kanpainari, eta batzuek dagoeneko usaina baino zertxobait gehiago sumatu dute. Berria - Euskal Herria 2004-06-05
Gero, berriz, irratietako eta telebistetako jardunak kiratsa bihurtu zuen usain hori. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 48. orr.
Partidari usaina ere ederki hartu zion. Berria - Kirola 2006-01-24
Jai horren usainera bildu den gizajo eskazale tripazai guziaren prototipoan gorpuztu baita. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 164. orr.
Juninho brasildarra golaren usainean egon zen sarri. Berria - Kirola 2004-02-26
Graciano Gomezen Todo a tus pies kubatar usaineko abesti alaia. Berria - Kultura 2004-11-02
Bakearen usain goxoa. Berria - Euskal Herria 2006-02-17
Lurraren izerdian usain beroak eta hotzak, hezeak eta idorrak dira nahasian. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 11. orr.
Heldutasuna eta erantzunkizuna eskatzen zuen egitekoa zen hura [...] eta usain ona zerion, idor eta garbia. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 61. orr.
Usain txarra hartzen diot nik, eta ez talibanen antzera ni ere sudur-luzea naizelako, ez behintzat horregatik bakarrik. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 82. orr.
-Ez zioat honi batere usain onik hartzen, ez zekiat. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 43. orr.
Usain txarreko istiluren bat badarabilte Quenutarren dendan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 395. orr.
Haren santutasunaren usain gozoak erakarrita. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 197. orr.
Beti sumatu izandu dut ijito usain ikaragarria, euskal erlijio eta sineskeria orotan ere. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 325. orr.
Bere semeen egintzen usain gozoaz blai, Frantzisko santua ez zen bere baitan kabitzen pozaren pozez. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 391. orr.
Behartua nago guztiak zerbitzatzera eta nire Jaunaren usain gozoko hitzak ematera. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 137. orr.
Laster, askoren santutasun usain eztia kirats bihurtuko da, kiratsa darien ahoak ixten ez badira. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 393. orr.
Fruituek, haien inguruan, udaberri usain freskoa zuten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 332. orr.
Istilu usaina dago, giro arraroa. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 157. orr.
Opor usainean dabil François frantziarra ere. Berria - Harian 2005-08-30
Briatorek beti izan du inguruan mafioso usain hori, eta horrek zer pentsa ematen du, baita Renaulti buruz ere. Berria - Kirola 2004-08-29
Mundu guztiak salatari-usaina hartzen dio mundu guztiari, etsaia ikusten da alde guztietan. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 52. orr.
Bestea utzi nahi zuen norberak, bere biktima usainarekin. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 125. orr.
Alferrik ibili nintzela seme deitzen eta horrelako tonto usainetan. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 95. orr.
Halako amatasun usaina edo sentitu behar duzu zeure gorputzean, eta nik, usainen aurrean horren sentibera nengoen hartan, deus ere ez nuen horrelakorik sentitzen neure larruan. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 19. orr.
Haren inguruan nabari zen loak isuritako halako zorion-usain bat, barnekoa, xuabea. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 465. orr.
Garaipen usaina nabari zen barruan. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 52. orr.
Errezeloz begiratzen dio apriorismoaren, dogmaren edo ideologiaren kezka-usain desatsegin hori duela iruditzen zaion guztiari. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 70. orr.
Galtzen direnentzat, heriotza ematen duen heriotza-usaina; salbatzen direnentzat, berriz, bizitza ematen duen bizi-usaina. Elizen arteko biblia 2 Ko 2,16
Mendeku usaina dario polizi operazioari. Berria - Ekonomia 2004-05-01
Final usaina nabari zen bazterretan. Berria - Kirola 2004-11-24
Gaitzespen-usain nabarmena zegoen airean. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 192. orr.
· Ellen alaiki eseri zen taxiaren larruzko jarleku hautsez betearen gainean, arnasa sakonki hartzen zuela goizeko aire ibai-usainekoa barneratuz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 236. orr.
Donejakuera daraman bide erromes-usainekoa harturik, Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 155. orr.
Azukrea erretzeko gogoa zuen, han sumatzen zuen argalkeria doilor usaina uxatzeko. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 271. orr.
Stephenek, usain egin, eta sudurra uzkurtu zuen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 210. orr.
Sasoi hartan, bada, liburuei usain egin eta hotzikarak izaten nituen. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 24. orr.
Ertza sudurrera eraman, eta usain egin zion. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 100. orr.
Berniz potea ireki, eta usain egin zion. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 45. orr.
Zakurkumea lau hankak luzatu eta zoruari usain egiten hasi zen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 105. orr.
Nik, batzuetan, usain egiten nien oinei eta onartu behar izaten nuen usain txarra zeriela. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 12. orr.
Gauzei usain egin eta usaina hartu beharrean gauzak ulertzera (eta izendatzera, bataiatzera... dena alfer samarrik) tematzen dena. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 21. orr.
Txakur batek beste txakur batekin topo egiten duenean, mezu hau bidaltzen dio: usain egidazu. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 151. orr.
Ahalik luzeen eusten zion usain egiteari, mofeta hilaren kiratsetik gordetzeko. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 63. orr.
Mutilak gonan usain egiten zion luzaro, jolas antzean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 243. orr.
belar usain (4); bere usain (4); beren usain (4); erre usain (11); esne usain (4); halako usain (7); izen onaren usain (6); izerdi usain (6); jaunaren usain gozoko (4); kolore eta usain (4); lurrin eta usain (8); oso usain gozoa (4)
usain arina (5); usain arraroa (7); usain bera (13); usain berezi (19); usain berezi bat (4); usain berezi hura (5); usain berezia (14); usain bizia (4); usain bortitza (5)
usain ederra (7); usain egin (26); usain egin zion (8); usain egiten (9); usain eta zapore (4); usain freskoa (4); usain garratz (4); usain gogorra (4); usain goxoa (18); usain gozo (28); usain gozoa (61); usain gozoak (7); usain gozoen (5); usain gozoko (24); usain gozoz (15); usain gozozko (5); usain guztiak (4); usain handia (7); usain handia zegoen (4); usain hartzen (4); usain heze (6); usain hezea (4); usain higuingarri (4)
usain jasanezina (5); usain mina (4); usain mindu (4); usain mota (4); usain nazkagarria (5)
usain on (10); usain ona (33); usain onak (6); usain oneko (4); usain onekoak (4); usain onik (8); usain onik hartzen (4); usain pixka (6); usain pixka bat (6); usain sarkor (15); usain sarkorra (21); usain sarkorra zerion (4); usain sarkorrak (11); usain sendo (4); usain sendoa (6); usain sexualak (5); usain txar (6); usain txarra (56); usain txarra hartzen (6); usain txarrak (12); usain txarreko (7); usain txarrik (5)
ustel usain (7)
alkohol usaina (4); ardo usaina (6); argizari usaina (4); arrain usaina (7); bainila usaina (4); belar usaina (5); bere usaina (14); berri usaina (4); bolbora usaina (7)
egin berriaren usaina (4); erre usaina (23); esne usaina (11); euri usaina (4); gorotz usaina (4); gorputzaren usaina (5); hezetasun usaina (4)
intsentsu usaina (8); intsentsuaren usaina (4); isuritako usaina (15); itsaso usaina (4); itsasoaren usaina (5); izerdi usaina (12); janari usaina (4); kanela usaina (4); ke usaina (6); kresal usaina (7); kresalaren usaina (4); lixiba usaina (8); lurrin usaina (5); naftalina usaina (5)
odol usaina (4); olio frijituaren usaina (4); olio usaina (7); olioaren usaina (4); petrolio usaina (5); pixa usaina (6); semearen usaina (5); sexu usaina (4); simaurraren usaina (4); tabako usaina (10); tren usaina (6)
usaina aditu (16); usaina aditu zuen (4); usaina aditzen (16); usaina aditzen zen (5); usaina baino (9); usaina botatzen (4); usaina da (11); usaina dago (18); usaina dario (10); usaina dariola (4); usaina darion (9); usaina dauka (9); usaina du (21); usaina duen (7)
usaina ekarri (4); usaina ekartzen (4); usaina ematen (4); usaina eta zaporea (6); usaina har (4); usaina hartu (17); usaina hartu dio (4); usaina hartuko (4); usaina hartzeko (6); usaina hartzen (17); usaina hedatu (5); usaina hedatu zen (5); usaina hedatzen (4); usaina heldu (4)
usaina iristen (4); usaina iritsi (4); usaina izango (7); usaina izaten (4); usaina nabari (6); usaina nabaria (9); usaina nabaria zen (7); usaina nabaritu (7); usaina nagusi (6); usaina nagusi zen (4)
usaina sartu (5); usaina sentitu (8); usaina sentitzen (4); usaina sumatu (4); usaina sumatzen (8)
usaina usnatu (4); usaina zegoen (21); usaina zen (10); usaina zen nagusi (5); usaina zerien (13); usaina zeriola (12); usaina zerion (46); usaina zeriona (4); usaina zetorren (7); usaina zeukan (6); usaina zeukaten (4); usaina zuen (23); usaina zuten (5)
ustel usaina (18); zerion usaina (6); zoko usaina (13)