Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

usadio (581 agerraldi, 89 liburu eta 53 artikulutan; orobat usario 118 agerraldi –horietatik 116 P. Perurenarenak-, 4 liburulutan) 1 iz ohitura. ik usaia.

Bertako ohitura, lege zaharra, usadioa, legeak eta ohiturak aipatzen dira agiriotan.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 202. orr.

Bere erresumaren mende zeuden bavariarren eta alemanen usadioak ere bildu zituen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 191. orr.

Germaniarren usadio eta ohituren baitan bilatu behar haien jatorria.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 294. orr.

Herri barbaroen legeak ez ziren usadioak, inola ere; aitzitik, lege horiek sartu zituzten usadioak, lege pertsonalak ziren aldetik.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 203. orr.

Usadio hori ezarrita ageri da Markulforen formuletan, barbaroen legeen kodeetan.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 194. orr.

Badakigu usadioa eskubideen iturri bat dela.  Berria - Gaiak   2004-05-15

Kultura eta usadioa erabiltzen dute genero indarkeria justifikatzeko.  Berria - Gaiak   2004-03-06

Usadio hori bizirik dago ala jendeak baztertua du dagoeneko?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 330. orr.

Lege salikoak, ez baitzuten onartzen usadio hori, alferriko bihurtu ziren nolabait, eta desagertu egin ziren.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 212. orr.

455 urteko usadioa hautsi zuelako.  Berria - Harian   2005-04-05

Horiek gangsterren usadioak dituk.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 17. orr.

Dolua dakartenen usadioaren arabera, solapa urratua zeukan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 189. orr.

Asanbladan bildu dira, nola ez, eta usadio duten bezala zoragarrizko ardailan hasi dira elkarren artean.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 65. orr.

Iritziaren oinarria arrazoitzen edota sinesten duenaren errorean edo egian datza; sentipena, aldiz, usadioan edo naturan oinarritzen da.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 159. orr.

Orduan oroitu ahal izan dugu kopenhagetar batzuek, etxetik lantokira alde egitean, lanpara pizturik uzteko usadioa dutela, hartara, kale ilun eta izoztuetan itzultzen direnean, etxeko leihoan argi epela ikusi, eta norbait haien zain dagoela imajina baitezakete.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 75. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Santa Krutzetako ohitura eta usadio zaharrak maiatzaren 3an kokatuak daude gehienak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 360. orr.

Aspaldiko usadio zaharra baita andere eta zaldun ibiltarien artean, ezkutari, neskatxa edo nano mandatariei bitxi finen bat albiste-sari pozgarritzat ematea.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 73. orr.

Aspaldiko usadioan, Erromako herritar batek baimena zuen bere emaztea beste bati maileguan emateko, seme-alaba hobeak izatekotan.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 66. orr.

Badakit izen horiek beste zerbait adierazten dutela ohiko usadioan.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 359. orr.

Jendearen jarduerek eragin zuzena daukate eguneroko usadioetan.  Berria - Euskal Herria   2004-04-20

Magistratuen lapurretak, tratularien kobraketa gaitzak eta egunero gertatzen ziren usadio txarrak ordaintzeko.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 94. orr.

Ez nuke nahi usadio gaiztorik har dezan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 170. orr.

Usadio onen zalea da ezer baino lehen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 161. orr.

Esadazu, benetan, ezkontza zer den: ahantzia dut, usadio zuzenak zer diren ahantzi dudan bezalaxe.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 330. orr.

Horrela sortu omen zen txotxetik edateko egungo usadioa.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 50. orr.

Tokian tokiko usadioak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 119. orr.

Mutil gaztea otzana da, adeitsua, jokamolde eta usadio atseginen zalea, liskarrak uxatzen ditu.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 116. orr.

Horietako bat da, edo zen, txakil-ardoa (hots, "zakil-ardoa") izeneko usadio beneragarria.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 94. orr.

Galiar menderakaitzen egunkarietan, tradizio laikoa nagusitu zaio usadio katolikoari.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 145. orr.

Nikolas leporaino lurperatua dago, tatariarren usadio basatiari jarraituz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 382. orr.

Egunen batean, Frantzian, oraingoak baino lege gizatiarragoen eraginez usadio ankerregi batzuk leuntzen badira, [...].  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Frantzian [...] idatzi gabeko ohiturek agintzen zuten, eta jaurerri bakoitzeko usadio partikularrek osatzen zuten zuzenbide zibila.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 247. orr.

Handik mende batzuetara berriz ere lege idatzietatik usadio idatzi gabeetara itzuli ziren.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 202. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Erromatar zuzenbidea, epaitegien sententziak eta berriro idatzitako usadio-gorputzak ezagutzeak, ikasketa eskatzen zuen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 245. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Aldaketa hori hiru alorretan da bereziki nabarmena: merkataritzaren alorrean, hasteko, Hegoaldearen konkurrentziak auzitan jarri baititu Iparraldean keynestar garaitik heredaturiko gizarte-usadioak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 179. orr.

Ez diegu utziko deuseztatzen gure bizitza eta gure sendia, ezta saltoki txikiak suntsitzen ere, edota gure gizarte eta kultura usadioak aldatzen.  Berria - Ekonomia   2004-12-19

Eta aginte zibilaren eta eliza-usadioen artean mugak zehaztu nahi direnean, nolako eztabaida azkengabeak!  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Kultu-usadio debekatuak.  Elizen arteko biblia   Dt 16,21 tit

Alemaniara bidalitako lehen anaien barne usadio eta bizitzaz inoiz gertaeraren bat kontatzen nuenean, entzuten zuten anaia gehienak onbidera erakarriak sentitzen ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1115. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus