Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Urruntxo dago. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 207. orr.
Hiria portutik urruntxo egonda ere, jendetza handia bildu zen kaira, zer berri zen jakin gurarik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 117. orr.
Etxea hemendik urruntxo da, baina berori ez da galduko baldin eta horrako ezkerreko bide hori hartu eta bidegurutze bakoitzean ezkerretara jotzen badu. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 74. orr.
Urruntxotik ikusita, Siberiako bide nagusian hogei versta harago dagoen menditik, esaterako, [...]. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 414. orr.
Hiriaren bazter urruntxo hartan zegoen Nijni Novgorodeko merkatu sonatua. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 88. orr.
Hori gertatzen bada, usainak gogait eraginik, urruntxoago esertzen naiz. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 55. orr.