Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lehengo baserritarrari kalea urrutitxo gelditzen bazitzaion, gaurkoari etxea gelditu zaio urruti, gero eta urrutiago. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 169. orr.
"Collège de France-n ondoan" esan nion; urrutitxo berarentzat, egia esateko. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 263. orr.
Urrutitxo joan naiz, ordea, bai denboran bai trenbidean, eta natorren atzera berriz orduko nire Gipuzkoa estuan gora Legazpira. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 19. orr.
Eskumenetik urrutitxo geratu zaio folioa mutilari. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 183. orr.
Ez ote dira urrutitxo joan? Ezin ote zuten konformatu aurkitutako dama euskaldun hutsa izatearekin? Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 35. orr.