Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Han, urrun, ezker, mendi hura: Iurramendia. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 45. orr.
Itsasoan urrun, Ogigia uhartea dago, non bizi baita Atlanteren alaba, Kalipso txirikorda ederduna. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 36. orr.
Argiontziekiko zaldi-kotxeak, bi jendarme sarreran, zaldizainen oihuak urrun. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 29. orr.
Urrun bai urrun egingo nuke ihes, basamortuan jarriko bizitzen. Elizen arteko biblia Sal 55,8
Santo Domingo begi bistan dut, baina oraindik urrun. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 86. orr.
Alde batean, ez oso urrun, pinudi urdinxka baten isla iluna atzematen zen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 42. orr.
Hain gertu, hain urrun. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 48. orr.
Urrun duk eta hurbil. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 81. orr.
Urrun izanik ere ez direla hain urrun. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 210. orr.
Ortzemuga urrun dago, hurrengo herria urrun, dena dago urrunago, eta distantzia honek txikitu egiten zaitu, kukutu. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 38. orr.
Antza zenez, nahiko urrun zegoen hirigunetik. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 145. orr.
Erredakzioan denek genekien zuzendaria kanpoan zegoela, urrun, modako hondartza batean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 67. orr.
Urrun samar zeudenak elkar joka ari ziren, jendetzaren artetik bidea urratu nahirik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 380. orr.
Sarritan borrokan ibiltzen baitzen, ez hainbeste auzoan bertan, baizik eta urrun samarreko auzo zein herrietan. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 9. orr.
Oroimena da urrun dabilenaren gosea zertxobait ase dezakeen jaki bakarra. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 138. orr.
Urrun joan gabe, mendiez beste aldean. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 155. orr.
Eastbourne urrun utzia genuen estiborretik, Brighton parean izanen ginen. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 76. orr.
Azken zupada jo dio txirriari, urrun bota du kartoitxo kiskaldua, eta lasai gelditu da. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 249. orr.
Murgil luzea egiten genuen geure zanbuilaren uberatik joan ahala urrun azaleratzek. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 143. orr.
500 kilometro urrunago dauden hirietara joateko. Berria - Gaiak 2006-03-22
Urtean zehar hainbatetan hitz egiten dugu hemengo eta urrunagoko profesionalekin. Berria - Ekonomia 2004-09-26
Neskatxoaren begirada, geroago eta urrunagotik begiratzen digula. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 48. orr.
Aberritik urrun banengoen ere, sentitzen nuen haren dei ahaltsua. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 215. orr.
Urkizutik ez zen urrun Lizardiren omenezko monumentua. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 49. orr.
Nik ondo ezagutzen diat hire bihotza, eta bazakiat ez duala luzaro jasango Ginebragandik urrun egotea. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 82. orr.
Nire etxetik urrun zegoen arren, ni Amaran bizi bainintzen, oinez joaten ginen moja bisitatzera. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 410. orr.
Eskolan ikasten den Historia da, gehienik, gizonen artean izan diren gerlak, han nonbait, hemendik urrun. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 96. orr.
Haren tiroa ez zen jopuntutik urrun ibiliko. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 191. orr.
-Eta hiria hemendik urrun dago? Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 74. orr.
Quark-ak elkarrengandik urrunago, eta interakzioa handiagoa baita. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 201. orr.
Orain Korsikan da, hemendik oso urrun. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 129. orr.
Kopetilun nabil, eguzki-argitik urrun. Elizen arteko biblia Jb 30,28
Metro t'erdiz barnera zeuden [...] lehen zulaketa egina zutenetik ez oso urrun. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 31. orr.
· Erregina Pauen zen, eta Paue urrun da Nafarroa Beheretik. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 114. orr.
Nahiz eta beti "Kaixo, Oliver!" alaiaz kasu egin, beti bezain gizalegetsu, serio eta urrun egon zen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 217. orr.
-Urrun iritsi haiz hi ezpataz, urrunago iritsiko nauk ni otoitzaz. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 205. orr.
Ordu arte, eta pairamenduan urrun heldurik ere, den mendreneko galdera ez zitzaidan hurbildu ere. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 58. orr.
Begiak berriro itxi eta, ametsaren azken kondarrari esker, urrun ikusi nuen neure burua, nire gela kapsula bat balitz bezala. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 14. orr.
-Ongi da, seme, ongi... -erran zidan amak, urrun eta hotz orduan ere. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 74. orr.
Galdegite guztiei gor eta sor, begiak urrun, medikuengan zuen fede apurra galdurik. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 183. orr.
Henrike, aldiz, haidor eta urrun ageri zen ez hain aspaldi anaia erran zionarekin. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 57. orr.
Halako liskar txiki bat izan genuen duela hilabete batzuk, eta adiskidetzea urrun dago oraindik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 94. orr.
EAJk eta Eak [...] duela lau urte baino urrunago ikusten dute orain Vital Kutxako kontrola. Berria - Ekonomia 2004-03-31
Normatik urrunagoko kontuak. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 154. orr.
Hau guztia urrunagotik zetorren. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 259. orr.
Argi zen, zinez, gure anaia eta aita Frantziskoren presentzia, hurbil ginenontzat ez ezik, profesaz eta bizimoduz urrun zirenentzat ere. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 174. orr.
Hi ez haiz urrun iritsiko ni gabe. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 11. orr.
Atomistengandik oso urrun dagoen Gersonidesek uste du kasu horretan atomistek dutela arrazoi. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 15. orr.
Ez zen nitarik urrun, ez ere haatik nahiko nuen bezain hurbil. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 33. orr.
Neskengandik urrun bizi izan nintzen, maitasunetik eta samurtasunetik urrun. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 76. orr.
Bakarrik honela lortuko zuen etorkizun dirdiratsu bat, miseriatik urrun. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 121. orr.
Bizi zibiletik urrun erretiraturiko familia handi batean munduratu zen Lukrezio. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 51. orr.
Gure erakundetik erabat urrun dagoen jendeagana ere iristen da. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 93. orr.
Neure bihotzetik hain urrun ikusi nuen aita, non ez bainuen ikusi ere egin. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 76. orr.
Baina, baketik eta atsedenetik urrun, osabak bere asmoak zituen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 284. orr.
Asmo horretarik ezinago urrun zen! «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 310. orr.
Guk eguraldi hotzera egokitzeko izan dugun modua urrun dago perfekziotik. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 80. orr.
Zeharo urrun dago, ordea, Historiaren Heroien estetikatik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 11. orr.
Asmo txarrez pertsegitzen nautenak hurbiltzen ari zaizkit, urrun dira zure legetik. Elizen arteko biblia Sal 119,150
Hango bizimodu lasai, geldi eta aspergarria urrun zegoen gerrako ekintza, oldarra eta suharretik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 9. orr.
Erlijio kristaua urrun dago despotismo hutsetik. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 125. orr.
Eta mitoa honaino hedatu zen, milaka kilometro urrun. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 515. orr.
Lehen baino 190 km urrunago. Berria - Euskal Herria 2004-09-17
Bizpahiru metro urrunago jartzeko agindu zidaten. Berria - Harian 2005-06-10
Egun hartan bertan, uztailak 22, arratsaldeko ordu batean bi tarantasak Tiumenera heldu ziren, hirurogei versta urrunago. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 177. orr.
Gizakietan, ez dago hezur-zelularik odol-hodi batetik 0,1 mm baino urrunago. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 27. orr.
Amazonas ibaiak 1.500 kilometro urrunago, itsasoratzean, izango duen kolorea. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 243. orr.
Eta urrun dago oraindik inspirazioaren erauntsi errukigabeak beste alde batetik joko dueneko eguna. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 199. orr.
Gero hori urrun dago. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 335. orr.
Gaur, gaur hori, urrun da, eta aspaldian. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 92. orr.
45eko Bazko ez zen urrun. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 131. orr.
Igandearen zain zegoen, eta igandea urrun ez. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 353. orr.
Historian oraino urrunago, horra Karrantzako Bartolome, nabartar apezpiku famatu baten gora behera latzak. Herria 2004-03-04
Hau guztia urrunagotik zetorren. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 259. orr.
Ene asmoen konplitzetik urrun nenbilen ni, orduan ere. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 381. orr.
Etsaiaren sareetara eroriak ziren eta sare haren erdian beha zeukaten lupua nolakoa zen asmatzetik urrun zeuden oraino. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 9. orr.
Aihertzeko indarra izatetik urrun, doi-doia gelditzen zitzaion zutik egoteko bezainbat indar. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 89. orr.
Bozkariozko une hartan, urrun nintzen zain genuen asturugaitza aldez aurretik ikustetik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 216. orr.
-Urrun hartan aurreztu ahal duzun guztia, alferrikako gastuak saihestu, eta ardoa eta txerrikia. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 147. orr.
Kanoikadak entzuten ziren urrun gorrian. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 128. orr.
Serioago pentsatzen jarrita, beharbada denboraren urrunak iruzur eginarazten dit. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 41. orr.
Bere baitan eguzki tipi bat gordetzen duena eta denboraren urrunetik, Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 317. orr.
Niretzat, Arantzazu Tibeteko monasterio urrun, misteriotsu eta itxia izan da beti. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 99. orr.
Semea Afrika urrun hartan galdu behar gainera! Txillardegi «Putzu», 1999 - 60. orr.
Unibertsoko leku urrunak arakatzeko. Berria - Gaiak 2006-04-21
Hiri hura ez zegoela bazter urrun batean galdurik, bi hiriburuetatik hurbil baizik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 299. orr.
Enkanteen burrunbek gortu egiten zuten kanpai urrunen danbadekin. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 189. orr.
Poloniako zoko urrunen batean. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 50. orr.
Herrialde urrun desagertuetan kokatuak. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 144. orr.
Ospa egiteko, mugak artean irekita zeuzkaten herrialde urrun, mitiko haietako batera aldatzeko. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 77. orr.
Demagun, esaterako, badela bulego bat -ez hemen, herrialde urrun batean baizik-. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 78. orr.
Eztanda urrun baten burrunba besterik ez zuen aditu. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 13. orr.
Irrati aparatu urrun bateko marmari monotonoa. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 17. orr.
Abesti urrun baten doinua. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 320. orr.
Lizardiko gerizpean nengoen [...] noiz eta oihu urrun haiek aditu bainituen, desesperatuak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 369. orr.
Goizeko Ponferrada urrun zait, biziki urrun, etapa laburra izanikan ere bizkitartean. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 189. orr.
Esperantza urrun hori gauzatu egin zen, ordea. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 145. orr.
Haur galduaren ahots triste eta urrun hura. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 20. orr.
Kontzientzia bera argitzen den gure baitako sortalde urrun eta ilun horretatik. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 17. orr.
Badia bateko ur arbeltsu hilak ikusten zituen, itsaskiaren higidura urrunak ozta-ozta inarrosten zituenak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 168. orr.
Ekialde Urrunaren boterearen igoaldia. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 65. orr.
Asiari dagokio batez ere garapen-bideko munduaren indarraren gorakada, eta, zehatzago, Ekialde Urrunari. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 130. orr.
Gehien maite zituen lagunak ilunpetarantz joan ziren, Ekialdeko zeru urrunean. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 198. orr.
ik beherago 15. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Ekialde Urruneko bi gizarteek bide desberdinak hartu zituzten hasieratik. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 208. orr.
ik beherago 16. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Amazonia urruneko oihan tropikal batean galdurik. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 42. orr.
Zu maparantz inguratuko zara, izen horrek modu sekretuan zeure sorterri urrunera deituko zaituelako. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 264. orr.
ik beherago 18. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Bere jatorri urrunetik hasita eta gaur egungo betetasun-puntura arte. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 146. orr.
ik beherago 19. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Txina urrunetik nator, onean etorri ere, eta han gauza miresgarrien lekuko gertatu naiz. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 123. orr.
Gailur urdineko mendi urrunetara. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 15. orr.
Baserri urrunetako biztanleak plazara jin ziren. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 186. orr.
Gaua zetorren, eta berarekin ostalaria eta neskame bi, zuriak biak, zurbilak biak, urrunak biak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 89. orr.
1920ko urte urrun hartan. Eta 1981 urrun hartan gertatutakoa xehetasun guztiekin [...] deskribatu zidan Madame Margueritek. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 15. orr.
Negu urrun bateko otsoak. Umetako egun urrun harekin gogoratu nintzen. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 160. orr.
Halaxe errana nion Ibarrari aurreko azaroko egun urrun hartan. Bulebarreko leiho argiztatuak ikusten zituen berriz ere, eta orduko emakume trufariak, eta urtarrileko gau urrun hartan utzitako hiri sabelkoi berbera. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 29. orr.
Orain gerta daitekeena aurreikusi nahi dute iragan urrunari begira. Berria - Gaiak 2006-02-19
Menturaz uholde nagusia baino lehenagoko den garai urrun batean. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 121. orr.
Haurtzaroko garai urrunetan. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 124. orr.
Etorkizun urrunean Rioquemado ikertuko duten paleografoek topatuko dute, antigoaleko fosil eta zeinu grafiko ugariren artean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 422. orr.
Garai ez urrun batean haitz-horma bati ekiten genion aldarte berean oldartu nintzen lanera. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 207. orr.
Sasoi dagoeneko oso urrun batean. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 25. orr.
Hilketa hura ez litzateke harro egoteko modukoa izango, baldin eta Goi Erdi Aro urrunean ere, egun bezala, etsai mairuaren kontra den-dena zilegi izan ez balitz. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 125. orr.
Antzinate urruneko gertakari harrigarriak. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 25. orr.
Antzinako aro urrunetako gertakariak errepikatu edo konbinatzen dituztela dirudi. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 98. orr.
Hebreeraren irazkia, arbasoen bitartez aspaldi urrunetik kosta ahala kosta ekarria. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 23. orr.
Tren bat entzun dut: lehenaldi urrunetik datorren murmurio bat, ezagutzen ez dudan etorkizun urrunerantz doana. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 78. orr.
Halere, hurbilketa honek esnarazten dizkien gauzak bereziki interesgarriak dira urrun-ustekoontzat, haiek gu oraindik iritsi ezin gintezkeen areto batean egonak baitira. Pako Aristi «Note book», 2005 - 93. orr.
Baliteke, gainera, horren esplikazioa urrun-gordean eta metafisikan bilatu beharrik ez izatea. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 236. orr.
Gizonaren itzala, distantziaren eraginez, handitu, luzatu egingo da, urrun-baxu dagoen argiak gertuan dituen objektuekikoan egiten duen legez. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 67. orr.
Hondarrean, urrun-hurbil ibiltze hori bere naturan da. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 50. orr.
· Beititik ere, kanpoan zegoen pikondoa gogoratzen nuen beste ezer baino gehiago [...] eta hurbil-urrunak ere distortsionaturik nituela ohartu naiz. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 123. orr.
Zergatik zegoen Gretta hain gogo-urrun? Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 322. orr.
Geure familiako ahaide urrun bat. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 104. orr.
Zerrendako Eusebio nire lagunaren aita zen, ez ahaide urrun bat. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 210. orr.
Fantasiatsu irudikatzen zituen nire arbaso urrun baten ibilerak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 106. orr.
Jakizu, aldi berean, ezen gure aita ahaidetasun urrun hartaz baliatu zela, hain zuzen ere, bai jaun Marcel gure prezeptore izendatzeko. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 104. orr.
· Kolore beltz-urdinak baieztatu zidan metala kadmioa zela, harako herensugearen hortzen ereile Kadmo haren seme urruna. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 262. orr.
-Nik Florent dut izena, urrundik nator. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 20. orr.
-Edo ergela haiz, atzerritarra, edo urrundik hator. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 53. orr.
Jendearen bozak urrundik heltzen zitzaizkion. Tiroa urrundik entzun zuen. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 143. orr.
Nik urrundik ikusi nuen kaperako leihora hurbiltzen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 356. orr.
Horrelakoak iristen ziren nire belarrietara, baina urrundik bezala bizitzen nituen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 75. orr.
Gotorlekuaren zaintzaileak, giza usaina urrundik somatzen du. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 271. orr.
Urrundik datorren promesa baten lurrina. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 43. orr.
Beste gauza asko ere isiotzen dira urrundik, garra hurretik barruratu aurretik. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 443. orr.
Medikuntzan, gaur egun operazio batzuk urrundik egiten dira, medikua eta eria bi tokitan daudela, konputagailuen bidez. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 118. orr.
Gainerako atentatuak, aldiz, urrundik agindutako lehergailuen edo mortero jaurtitzeen bitartez eginak izan ziren. Berria - Mundua 2004-03-03
Emakumea oso urrundik zetorren, inondik ere. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 25. orr.
Hura ez zen, urrundik ere, gihar mendi erraldoi hari buruz zebilen zurrumurrurik okerrena. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 51. orr.
Nik egin nezake neure ekarpentxoa, baina ez litzateke nahikoa izango, ezta urrundik ere. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 125. orr.
Nik ez nuen antzeko ezer nabaritzen, ezta urrundik ere, baina zain nengoen, noizbait iritsiko zelakoan. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 59. orr.
Buruz buruko inkontruetan [...] gutarrak urrundik hoberenak izan zirelako. Txillardegi «Putzu», 1999 - 191. orr.
· Inguruan, gazte ilara bat haiei entzuten zegoen, konfiantzaz baina begirunez, urrun samarretik. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 108. orr.
Zertatik hornitzen dira itsasoko barne iturriak eta urrundiko kanpo ibaiak? Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 45. orr.
Trumoia urrunean. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 217. orr.
Urrunean, haranaren sakontasunean, bost bat legoara zuzen-zuzen, Ibai Handia zihoan. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 34. orr.
Txalupariak entzuten ditut urrunean kantari. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 126. orr.
Aireplano bi itzulinguruka dabiltza urrunean, zapelatzak antzo. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 124. orr.
Ahots sendo bat garrasika ari zen urrunean: "Txikoria!". Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 33. orr.
Jenisei ibaia begietatik galtzen zen urrunean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 348. orr.
San Martin auzoko etxeen gainetik, berriz, urrunean, Aldapetan behera, dilijentzia zaratatsu bat zetorren. Txillardegi «Putzu», 1999 - 98. orr.
Luzaz "herria" izena eliza eta plazaren inguruko, baita ere urrunago edo urrunean kokatuak zeuden auzoen etxe eta eremuei zegokien. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 40. orr.
Urrunean galtzen ziren hegazkinei tarteka begiratuz. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 23. orr.
Begirada urrunean galdua. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 204. orr.
Begiak urrunean galtzen zituela, malenkoniaren besoetan harturik bezala, erran zuen-: [...]. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 253. orr.
Han, urrunean, itsasoa. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 228. orr.
Hogeita hamargarren mailan gaude eta nire parean, han, urrunean, milaka izar nahasten dira Hong-Kong portu famatuaren ur dirdiratsuetan. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 77. orr.
Urrunean, oso urrunean, denboren hasieratik datorren ahots bat aditzen diat, nire aitaren ahots goibel eta zuhurra. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 187. orr.
· Oso urrunean, haurtzaroan. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 17. orr.
Haiek [...] barre algaraka ikusteak, urruneko herrietako kantak abestuz, bihotzak pizten zituen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 384. orr.
Urruneko mendietan berdea urdin bihurtzen zen, urdin ilun. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 263. orr.
Iduri zuen 27. gela gero eta urrutiago zegoela mundutik, espaziontzi bat zela urruneko orbita batean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 191. orr.
Antzinako eta urruneko hizkerak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 234. orr.
Hain urruneko kontuak izanik, bitxia zen benetan bi oroitzapenak une hartantxe gogora etortzea. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 37. orr.
Gure begien aurrean gertatzen ari den aldaketaren urruneko aurrekariak hobeto agertzeko. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 99. orr.
Beti ematen du urrunekoak etxekoaren aldean aberatsa, dotorea eta jasoa, baina irudipen hutsa besterik ez da. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 151. orr.
Urruneko senideen edo aspaldiko lagunen argazki zaharrak. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 117. orr.
Hain urruneko kontuak izanik, bitxia zen benetan bi oroitzapenak une hartantxe gogora etortzea. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 37. orr.
Hortik dator bigarrenekorik, Jainkoa ez dela propioki deitzen ahal gauza berezien kausa urrunekoa. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 89. orr.
· Urruneko garai haietako zirkulazioaren hotsa egiten duen idazmakina. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 57. orr.
Bi muga urrunenek, hots, sentimenak eta adimenak, halabeharrez egon behar dute elkartuak irudimenaren funtzio transzendentalari esker. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 88. orr.
Baldintzen aldetiko ilara baten sintesiari, hots, agerpen jakinaren baldintza hurbilenetik urrunenera doanari. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 178. orr.
Berria herri urrunenetara ere ailegatu zen. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 22. orr.
Ia segundo bat behar baita hurbileneko egokitzapenetik urrunenekora aldatzeko. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 22. orr.
Zirriturik txikiena nahikoa zuen amaren gogoaren bazterrik urruneneraino sartzeko. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 232. orr.
Urruneneko mendigainak garden ageri ziren, hego haizearen lana. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 245. orr.
Leiho obaletik hurbilen dagoen mintz basilarraren aldeak maiztasun altuei erantzuten diela, eta urruneneko aldeak, berriz, maiztasun baxuei. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 116. orr.
Haurtzaro urruneneko baserri-katuren bat. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 164. orr.
Gure arbasorik urrunenen garaian. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 305. orr.
Miradorearen alderdi bat, kafetegitik urrunena, ilunpean zegoen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 317. orr.
Beraz, kausa eragiletzat, Bera da urrunena. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 175. orr.
Gainerako bidaiak, diren urrunenak ere, anitzetan modu estatikoan egiten direnak dira. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 155. orr.
· Gizonarengandik urrunen dauden ugaztunetarikoak dira. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 164. orr.
Etengabeko uhin-zirkuluak sortzen dira zentroan eta, ahalik eta urrunen zabaltzen joaten dira. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2250. orr.
Rogerrengandik ahalik eta urrunena egoteko hitza eman nion neure buruari. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 272. orr.
Urrunera, eskuin, Jurramendi, ezker, San Bartolome mendiak. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 198. orr.
Urrunera, zakur baten ehausiak, ardien marrakak. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 80. orr.
Auto baten argi ahulak ikusi nituen urrunera. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 15. orr.
Denbora aurrera eta gure ibilera gehienbat mantsoarekin, ezin izan gara urrunera heldu. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 239. orr.
Bide horretatik ezingo ginateke urrunera joan. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 15. orr.
Urrunera zoan bixta: alde batetik Manhattan deritzan auzoa, bi ibaien artean kokatua, [...]. Herria 2001-09-20
Orkoen ezkutua hartu eta urrunera jaurtiki zuen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 265. orr.
Urrunera begira itsas hegazti zuriak ikusi zituen, ibaiaren gainean eguzkitan hegan. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 183. orr.
Leihatila ondoan eserita, urrunera begira, trago laburrak eginez. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 39. orr.
Bizartegiaren atarian zegoen [...] osaba Kamili begira, eta, bien bitartean, bere pentsamenduek urrunera egin zuten. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 60. orr.
Nonbait, urrunera gabe, nondik ez zela, danbor hots bat entzuten zen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 114. orr.
Urrunetik, liluragarri ageri zitzaizkidan lurjabearen etxeko teilatu gorria eta tximinia zuriak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 166. orr.
Urrunetik gentozen autentizitate bila. Urrunetik ezagun zen axalaren kolore beldurgarria. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 41. orr.
Aita beti urrunetik etortzen zen. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 13. orr.
Karruseletik atera eta urrunetik begiztatu nuen eszena. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 198. orr.
Jende ainitz urrunetik so eta so, zer gertatzen ote zen. Herria 2004-08-12
-Ulertu didazu? -galdetu zidan urrunetik, ahots apalez. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 126. orr.
-Ez banaiz segituan azaltzen -oihukatu zuen Alexek, urrunetik-, ez egon nire zain. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 144. orr.
-Ene jauna -mintzatu zitzaion-, oso urrunetik nator eta olio hau bihar azokan saltzeko ekarri dut. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 106. orr.
Iruditu zitzaidan, nonbaitik, biziki urrunetik nentorrela. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 25. orr.
[Oihana] ez baitzen egiazki urrunetik zirudien bezain sarria. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 71. orr.
Zeren erresuma osoan ez baitzuen, ezta urrunetik ere, hainbat gari bihi. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 26. orr.
Tarteka urrungo trumoi-hotsen oihartzuna hedatzen zen inguruetan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 63. orr.
Aholkulari eta buruzagi kargu asko bete ditu bere sorterriko probintzian, haren omena heltzen zelarik urrungo leihorretaraino. Herria 2003-07-17
Ontzi gehienak urrungo itsaso haietan diren ekaitz eta bertze lanjerretan galdu ziren. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 38. orr.
Mapagileen begiak zentroren batetik begiratzen du, eta urrungo edo hurbilagoko zentro horretatik erabakitzen da, adibidez, zer dagoen eskuinean eta zer ezkerrean. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 217. orr.
Ikas urte huntan apezgaiak 6 dira Baionako semenarioan: bat gure eliz barruti edo diosesakoa eta 5 urrungo Uhartetarik jinak (La Reunion, Seychelles, Martinique). Herria 2005-05-19
Lurralde nordiko urrungo horietan, maiatz-leheneko sutzar hauek, gure sanjoan suen antz handia dizute. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 181. orr.
Zakarki gogorarazten zidaten Donostia urrun nuela. Txillardegi «Putzu», 1999 - 110. orr.
Egun, urrun dute ohiko harrabotsa. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 16. orr.
Ostalariak ez ditu urrun malkoak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 24. orr.
Herri honek ezpainez ohoratzen nau, baina niregandik urrun du bihotza. - 0. orr.
Urrun zuen gogoa, ordea. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 33. orr.
Horregatik nago negarrez, begi biak urtzeraino; urrun baitut kontsolatzailea, biziberrituko nindukeena. Elizen arteko biblia Nk 1,16
Abuztu horretako gertakizunen kontatzaile lana bizkarreratzean, urrun izan dut duin agertu nahia. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 259. orr.
Gazte sasoikoak ziren, ezkongabeak edo emazteak urrun zituztenak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 218. orr.
Tristura eta urrun-min kutsua hartu nion Templek hartaz esandakoari, are mingostasun pixka bat. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 283. orr.
Bilaketa horrek ekarri ziola Rothi bere lanetan nabaria den judu-eslaviar melankolia, haren kasuan Habsburgoen monarkiaren azken urteen eta Europa ekialdeko juduen mundu galduaren urrun-minaren forma hartu zuena. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 91. orr.
Mendiez bestaldeko herri urrun-urrun batetik heldu naiz. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 148. orr.
Lausoa da dena, eta galdu egiten naiz oroitzapen urrun-urrunean, ikuspen batzuk beste batzuekin nahasten ditut. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 133. orr.
Urrun-urruna zitzaion Ruche jaunari kontu hura. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 349. orr.
Begiek, zeru-urdin ia zuri batekoak baitzituen, urrun-urrunak baitziruditen, burezur barrenean josiak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 160. orr.
Urrun-urruneko hiri bat balitz bezala aipatzen zuen, hiri bat barregarria bezain arbuiatzekoa. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 35. orr.
Uholde handiarena, urrun-urruneko antzinatean gertatua. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 13. orr.
Orro sakon bat entzun zuen urrun-urrun, sendoa eta luzea. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 55. orr.
Hire atzetik joan nahi diat nik, urrun-urrun, noranahi, denbora askoan. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 56. orr.
Hantxe ageri zen itsasoaren distira, eta, urrun-urrunean, bapore bat bafadaka. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 99. orr.
Ederra zen Obabako harana: freskoak eta gazteak ziren aurreneko muino eta mendiak, hoteletik hurbil zeudenak; goxoak eta bigunak hurrengoak, herri-koxkorrak zein etxe bakartiak babesten zituztenak; urdinxkak, kearen kolorea eta arintasuna zutenak, urrun-urrunenak, azkenekoak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 295. orr.
ahal bezain urrun (13); arras urrun (9); aski urrun (39); bazter urrun (8); bestearengandik urrun (6); beti urrun (7); bezain urrun (58); biziki urrun (37)
egiatik oso urrun (7); egun urrun (6); elkarrengandik urrun (17); errealitatetik urrun (11); etxetik hain urrun (6); etxetik oso urrun (7); etxetik urrun (66); euskal herritik urrun (17); ez da urrun (22); ez dago urrun (8); ez hain urrun (31); ez oso urrun (46); ez urrun (80); ez zen urrun (12); ez zuen urrun (6); frango urrun (13); garai urrun (6); gizonarengandik urrun (18); gizonarengandik urrun bizitzeko (18); gugandik urrun (6); hain urrun (202); hain urrun zegoen (7); han urrun (30); handik ez urrun (11); handik urrun (17); hein bat urrun (13); helmugatik urrun (6); hemendik urrun (40); herrialde urrun (9); herritik urrun (40); hiritik urrun (8); hoin urrun (14); hoin urrun joan (6); horren urrun (10)
izatetik urrun (18); jaioterritik urrun (7); leku urrun (9); mailatik oso urrun (7); mailatik urrun (7); mundutik urrun (10); nahiko urrun (28); nahikoa urrun (11); nigandik urrun (18); niregandik urrun (11)
oraindik oso urrun (7); oraindik urrun (20); oso urrun (322); oso urrun dago (21); oso urrun dagoela (11); oso urrun daude (12); oso urrun ez (8); oso urrun gelditu (9); oso urrun geratzen (7); oso urrun zegoen (7); postuetatik urrun (9); sobera urrun (25)
urrun baitago (6); urrun baitzegoen (7); urrun behatuz (6); urrun bizi (44); urrun bizitzeko (19); urrun bizitzeko ohitura (18); urrun da (19); urrun dago (95); urrun dago oraindik (11); urrun dagoela (38); urrun dagoelako (9); urrun dagoen (36); urrun daude (49); urrun daudela (17); urrun daudelako (7); urrun dauden (21); urrun dela (8); urrun den (7); urrun dira (8); urrun diren (9); urrun du (7); urrun dute (7)
urrun egon (42); urrun egon arren (11); urrun egonda (8); urrun egongo (7); urrun egotea (12); urrun egoteko (9); urrun egoten (6); urrun entzuten (6); urrun eraman (9); urrun eramanen (6) urrun gaude (17); urrun gaudela (8); urrun gelditu (26); urrun gelditu zen (7); urrun gelditzen (19); urrun geratu (20); urrun geratzen (26)
urrun ibili (25); urrun ibiliko (15); urrun ikusten (38); urrun iritsi (15); urrun izan (28); urrun izana (8); urrun izana gatik (7); urrun izango (11); urrun izatea (6); urrun joan (76); urrun joan behar (8); urrun joan gabe (22); urrun joana (6); urrun joanak (10); urrun joanen (7); urrun mantentzeko (8); urrun nago (6); urrun nengoen (6); urrun nintzen (6); urrun samar (48); urrun samarretik (6); urrun sentitzen (13)
urrun urrun (6); urrun zegoela (17); urrun zegoen (64); urrun zen (10); urrun zeuden (19); urrun ziren (7)
zein urrun (39); zein urrun dagoen (6); zeinen urrun (8); zugandik urrun (19)
ekialde urruna (8)
aise urrunago (13); apur bat urrunago (9); are urrunago (36); askoz urrunago (20); baino urrunago (109); baino urrunago joan (9); gero eta urrunago (79); hori baino urrunago (7); kilometro urrunago (15); metro urrunago (8); pixka bat urrunago (7)
urrunago dago (12); urrunago dagoela (9); urrunago daude (13); urrunago doa (11); urrunago egon (7); urrunago eraman (19); urrunago eraman dituzte (8); urrunago ere (42); urrunago ere joan (8); urrunago heltzen (6); urrunago ikusten (12); urrunago iristen (10); urrunago iritsi (7); urrunago jo (7); urrunago joan (91); urrunago joan gabe (12); urrunago joan zen (8); urrunago joanen (7); urrunago joanez (8); urrunago joango (6); urrunago joateko (14); urrunago joaten (10); urrunago sentitzen (7); urrunago zegoen (7)
zenbat eta urrunago (10)
urrunagotik ere (6)
ezta urrundik (6); hain urrundik (9); oso urrundik (10); urrundik ere (19); urrundik ikusten (10)
ekialde urrunean (18); han urrunean (17)
urrunegi dago (7); urrunegi daude (6); urrunegi joan (33)
ekialde urruneko (63); mendebalde urruneko (6)
ekialde urrunekoa (13)
ahalik eta urrunen (32); urrunen dauden (6)
urrunera begira (7); urrunera begiratu (7); urrunera begiratzen (6); urrunera joan (9)
biziki urrunetik (7); frango urrunetik (7); oso urrunetik (10); urrunetik etorri (6); urrunetik heldu (6); urrunetik jinak (7)