Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
urrundanik adlag urrutitik.
-Zer erran diezu? -galdegin zion, ohartuz gizonak ez zirela ostatutik atera eta doi bat urrundanik, noiztenka begi ukaldi bat botatzen zietela. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 263. orr.
Egun gogotik behar dut aitortu asmo hori ez dezakedala gaitzets, zeren ez baitzituen hark aldez aurretik ikusten ahal nihaurk ere urrundanik igurikitzen ez nituen gertakariak. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 390. orr.
Haatik, baldin urrundanik gosta ahala gosta egiten badizut uko, zer gertatuko litzateke bada zu hemen bazina? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 385. orr.
· Urrundanik eguna hautatu eta iduri luke ezin helduzko epea dela. Herria 2003-07-31