Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Azterketak, ordea, ez ninduen urduritu, haren begirada ezinago adeitsua egin zitzaidan-eta. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 116. orr.
Urduritu eta are beldurtu ere egiten ninduen Ernioko gailur gurutzeztatuan aurki nezakeenaz pentsatzeak. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 147. orr.
Etxean, urduritzen ninduten gauzak ere bazeuden, baita -irrigarria izan arren- beldur ematen zidatenak ere. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 160. orr.
Prezioen joera horrek kontsumitzaileak urduritu egin ditu. Berria - Ekonomia 2004-04-01
Badakit ez lidakeela entzungo, baina mutila nik noiz bukatuko zain dagoela ikusteak urduritu egingo ninduke. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 127. orr.
Haren asmoa intuitzen jakin nuelako erabaki horrek poztu egin ninduelarik ere, aldi berean gehiago urduritu ninduen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 110. orr.
Egoera absurdoa iruditzen zitzaidan eta Antonioren begiradak are gehiago urduritzen ninduen. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 77. orr.
Oraindik ez zuten horretaz ezertxo ere hitz egin, eta horrek urduritzen zuen gehien. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 275. orr.
Eguna joan eta eguna etorri itxaron behar izateak, horretxek urduritzen nau, ez bestek. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 248. orr.
Behar bezalako maparik ez eskura, Swissair-enean ez bezala, eta ni informazio ergel haretxek urduritzen: Tampicorantz omen gindoazela. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 24. orr.
Alabaren gaixotasunak urduritua duenak ez baitu burua halako filosofia merkeetarako. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 93. orr.
Hain urduria zen, mintzaidea ere urduritzea lortzen zuen. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 127. orr.
Bukowski aterako zuten, Tom Waits pianoa jotzen, eta ni, Henry Maloy, etxean haxixa erretzen eta letra zikinaz orriak urduritzen. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 65. orr.
Telefonoz deitzen zidaten bakoitzean gizon hura izango zela pentsatzen nuen, eta ilusionatu eta urduritu egiten nintzen, nerabe maitemindu berri baten antzera. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 41. orr.
Neu izan nintzen urduritu eta bere onetik atera zena. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 46. orr.
Kokotsa dardarka zuen, halaxe jartzen zitzaion urduritzen zenean. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 58. orr.
Ni ikusi orduko urduritu-edo egin dira, baina gero, "mirri, mirri, mirri" xuxurlatu diedanean, gora begira bildu dira guztiak. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 69. orr.
Guztiz urduritzen zinen konturatzean zeu bakarrik zinela Ospitale osoan zakarrontzian gertatzen ari zen metamorfosi itzelaz ohartzen zena. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 36. orr.
Izugarri urduritzen nintzen, ezin nintzen geldi egon, gorputza bihurritzen zitzaidan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 114. orr.
Smithers andreak ez adituarena egiten zuen, baina urduritzen hasia zela konturatu nintzen. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 140. orr.
Urduritzen hasia zara, benetan urduritzen. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 75. orr.
67 zenbakirantz hurbildu ahala urdurituz nindoan. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 148. orr.
urduritzen hasi (11); urduritzen hasi zen (5); urduritzen hasia (9); urduritzen hasia nintzen (3); urduritzen hasteko (3)