Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baliteke -ni bezala, artegatu egingo zara- Auschwitzen aipatzen entzun zenuen leku horietako bat izatea, gaixoak ogiz eta eztiz elikatzen dituzten horietakoa, gero zatirik zati hesteak ateratzeko, jakintzaren alde, zientziaren onerako. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 205. orr.
Kristo pittin bat artegatu zen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 246. orr.
Baina artegatzen ari da; nerbiosturik, itzuli eta erdi jauzi bat egiten du -hau kai-geltokia da, ezta?-. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 96. orr.
Eta, ez baitzen erraza sentimendu horiek agertzea, unean baino unean gehiago artegatzen eta hunkitzen zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 241. orr.
Sangarre ez zen batere artegatu Ivan Ogareffek galdera berriro ere errepikatu ziolako. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 294. orr.
Nahiz eta bidaiagatik nahikoa nekatuta zegoen (Madrilgo aireportuan atzerapen-ordu luzeak tarteko), gaizki egin zuen lo, artegaturik. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 136. orr.
Enigmaren beste alderdi batzuek artegatzen dute Ryan. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 98. orr.
Galdetzen dio Einsteinek bere buruari, eta garai guztietako zientifikoak artegatu dituen galdera izan dela dio, nola den posible matematikak horren biribilki eta beteginki egokitzea errealitateko egite eta gertakariei, izanik matematikak esperientzia orotarik beregain den giza pentsamenduaren sorkari bat. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 43. orr.
Debekatua zuten ehizan zebiltzan bitartean beste ezerengatik, ezergatik ere, artega zitzaten. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 122. orr.
Gutxien espero zuena aurkitu zuen, eta istorio guztien ertz ilunetara eta bigarren planoko paperak jokatzera ohitua, erabat artegatu zuen, tupustean, bere burua zurrunbilo ilunaren erdian, historiako protagonista bihurturik ikusteak. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 190. orr.
Hori gutxi balitz, zubikoaz geroztik Rubenek luzatu dizkidan begirakuneak -eta isiluneak- are gehiago artegatu naute. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 300. orr.
-Joango al gara gora? -galdetu diot; betiere halako barne ximiko baten harrak artegatzen ninduelarik. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 70. orr.
Bestalde, horixe bera zen ni aztoratzen, artegatzen ninduena, eta nire ziurtasuna nolabait ahultzen zuena: azken batean, zentzuz begiratuta, ezin nuen arrazoirik ikusi, ez nintzen gai zio onargarri, ezagun edo ulergarri txikiena aurkitzeko zergatik nengoen hemen eta ez beste nonbait. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 210. orr.
Honorioren legeak heriotza-zigorra ezartzen zuen jaregin bat jopu gisa erosten edo artegatzen zuenari. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 261. orr.
Neure egitekoak abandonatu izanak artegatua sartu nintzen hara, baina zerbitzariak mahaigaineratutako gosariak hobera bidean ninduen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 42. orr.
Haren hitz-urriak artegatu egiten ninduen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 39. orr.
Zuen ikaslea arrisku honetaz jabetzen bada, galdua dago, haren bihotza eta gorputza artegatuak geratuko dira betiko. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 38. orr.