Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez-inoren lurraldea, zuria, estatu-muga berdeen arteko bi lerro urdin, ibaiak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 19. orr.
Txamar urdina, galtza gorriak, eta uhal dotoreak aurrealdetik gurutzaturik. Txillardegi «Putzu», 1999 - 115. orr.
Tunika urdin bat darama, oinetaraino, aberatsa oso. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 205. orr.
Uranok ere eraztun urdin bat du, eguzki sistemako bigarrena. Berria - Gaiak 2006-04-08
Lan-jantzi urdineko gizon batek palanka bat zerabilen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 104. orr.
Gona urdina zeraman batak, argia besteak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 206. orr.
Hamabi bat urteko mutikoa, bekoki urdineko amazona batekin. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 77. orr.
Uniforme urdinez jantziak. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 186. orr.
Zain urdinez beteriko esku bat estutu zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 115. orr.
Halaxe zihoan Hanna, aurretik, ile urdin eta motxeko andere hura, kareizko lenteduna, arrotz, ezezagun. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 200. orr.
Sabaiak armiarma-lanparaz hornituak zituzten areto gorri, urdin, berdeak. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 11. orr.
Eraztunek sugar txikiak pizten zituzten, urdinak, berdeak, horiak, moreak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 260. orr.
Neskatxa eta emakume asko ikusi genituen segidan, denak ere guztiz ederrak, beren ile txirikordatu, gerruntze gorri eta urdin bikain egindakoekin. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 15. orr.
Lau helizeak dirdiraka hantxe, zeru ezin urdinago hartan. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 28. orr.
Begirada urdin, ezpain sentsual eta su itzalezineko ofizialaren aurrean. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 14. orr.
Oliba-olioa eta arrain urdina jateak kontrakoa eragiten dute. Berria - Gaiak 2004-10-19
Begi urdin handiak zabalik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 27. orr.
Bularrekodun mantal urdin handi bat zeraman soinean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 151. orr.
Tximeleta urdin txiki bat zegoen han orratz batez zeharkatua. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 330. orr.
Gar urdin labur bat hasi da irteten errauts artetik. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 16. orr.
Aparatutik begiak aldendu eta kamiseta urdin tirantedun batekin egin nuen topo. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 120. orr.
Kolore samur horiek guztiak, edredoi bat zirudien beroki urdin polit hura, zira argia. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 35. orr.
Bere bekoki altu eta begi urdin garratzekin. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 11. orr.
Haren atzetik ertzain-auto ulukaria, goiko argi urdin birakariak piztuta. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 48. orr.
Jack Cunninghamen begi urdin alkoholikoak begira zituen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 454. orr.
Galtza zuriak, arraia urdin fin-finekin. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 37. orr.
Arrasto urdin galduak ageri dira batelaren izenaren letrak behar zutenen erretenetan. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 79. orr.
Ehun eta berrogeita hamar dolarreko kirol-oinetako urdin fosforeszenteak. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 28. orr.
Laku urdin garbi batera jotzen zuen gela batean bildu ziren. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 260. orr.
Haren bekoki urdin distiratsuan, lerro mehe ilun batek seinalatzen zuen zauri orbaindua. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 26. orr.
Haren begi urdin borobilegi eta doi bat irtenak. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 67. orr.
Nesken gonaska urdin kanpai-erakoak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 262. orr.
Begiak urdin obalatuak izango ditu, biziki argi eta ernaiak. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 29. orr.
Ondoren ilea, zeru urdin-lehertu hartan, pinu beltzaren adasketan trabatua zirudien ile gorri hura. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 172. orr.
Mantar zuri zimur bat zuen jantzita, eta "sukaldean jarduteko" erabili ohi zuen gona zahar urdina. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 62. orr.
Izaki sexugabe urdinak dira, robotak iduri. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 90. orr.
Zerbitzu militarretik libre gelditzen zela zioen Freistellung vom Wehrdienst oharra, letra gotiko urdinetan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 55. orr.
Juduentzat jotzen zuten, gela itxi txikietan, gela kez beteetan, gela lizun urdinetan. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 220. orr.
Arratsaldeko lau t'erdiak ziren eta kanpoan zerua urdin zegoen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 81. orr.
Elurra ari zuen, elkarrekin Tuilerietan eseri ginenean, elur-bisutsa, zerua urdin egon arren. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 150. orr.
Behin, badia bare eta urdin zegoela [...] Hernani kalean Kintana eta Zaragueta eskola lagunekin topo egin zuen egunaz oroitu zen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 18. orr.
Sailetan ikusten ditut langileak, denak urdin, denak bizikletan, astiro, ia oinezko pausoan. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 6. orr.
Lacaillek, garrazturik, ilea urdin jada, gauero bizkarra makur-makur Parisko kaleetan barrena betiereko bidaia eginda, [...]. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 165. orr.
Baina, argitasunez blai, ileak urdin, azala arrosa, besoak eta magala dir-dir. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 64. orr.
Zoragarri zegoen Sena ibaia, urdin-griskara, pintore flandriar bat gaixotzerainokoa. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 322. orr.
Beraren atzean, zerua urdin, dirdaitsu, garden. Txillardegi «Putzu», 1999 - 257. orr.
Begiak urdin eta handi, ezpain-matelak gorri. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 59. orr.
Zerua urdin eta garbi beti alderdi hartan. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 41. orr.
Zerua, aldiz, urdin garbia zegoen, bezperako langarraren inolako arrastorik gabe. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 203. orr.
Zauri inguruan halako puztura urdin-gorriska bat zuela erreparatu nion. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 194. orr.
Bitsezko olatu urdin-beltzetan itotzen ari zen, labanaren distira urrunak ebakiriko olatuetan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 37. orr.
Itsasoa mantso zegoen, olatuak bazterreko harrietan hausten ziren, eta urak eguneko urdinberdea galdua zuen betunaren alde. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 242. orr.
Haren ileak lumajearen antza zuen: beltza, distira urdin-berdeskaz zipriztindua. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 57. orr.
Begitarteak gantzatsuak zituzten, jaspeztatuak, zain urdin-horiz margotuak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 324. orr.
Gero Maríarena bere gorputz urdin laruz jantzitakotik bereizi zituenean. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 172. orr.
Zeruaren ganga eskerga urdin-anilaren azpian. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 377. orr.
Tarteka, bandera zuri-urdinak eta ikurrinaren bat ere ikusi ahal izan nuen gazte jendearen eskutan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 201. orr.
Uhartearen gaineko izotzezko geruza zuri-urdina. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 176. orr.
Bularrean marka beltz-urdin bat zuela esnatu zen goiz hura ere gogorarazi zion. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 21. orr.
Ñabardura gris-urdin amaigabeen tirabira lausoan. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 106. orr.
Oihan itsua besterik ez izaki, ordea, baztergabea, berde-urdina, laua, ozeanoa bezalakoxea... oihan itsua! Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 62. orr.
Napoli-ko badiaren bi pintura berde-urdinen artean pilaturik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 483. orr.
Marra zuri-urdineko korbata eta lastozko kapela zeramatzan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 20. orr.
Paretak faiantzazko xafla zuri-urdinez estaliak zeuden gizonaren garaieraraino. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 126. orr.
Minutuak aurrera, talde txuri-urdina suspertu egin zen. ik xuri 5. Berria - Kirola 2004-03-14
Annie Parmentier, esan dudanez, emakume horaila da, begi-urdina, alsaziar petoa. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 239. orr.
Buhame begi-urdin batek argitu zizkion erregeari begiak eta esperantza. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 77. orr.
Karrozan, ondoan eserita, gizon bizar-urdin bat zihoan. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 142. orr.
Zaindari txano-gorri eta txamarra-urdinen kasernatxoaren aurretik pasa. Txillardegi «Putzu», 1999 - 36. orr.
Ingeles kasaka-gorriak muino baten gainean dituk, frantses kasaka-urdinen erasoaren esperoan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 112. orr.
Txantxangorriez, txonta horiez eta eskilaso luma-urdinez. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 194. orr.
Txori txiki moko-luze kolore-urdinak. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 143. orr.
Neure oroimenean atxikitzen nuen irudian baino ile-horiago eta begi-urdinago. Txillardegi «Putzu», 1999 - 55. orr.
Haietako batean, uharteetako antzinako gerlariak -garaiak, sendoak, begi-urdinak- norgehiagoka ageri ziren. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 152. orr.
Ile-urdina bere gizonengana bihurtu zen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 199. orr.
Horizontean zeutzan hodeiek lilatik grisera egin zuten: mendi-islei itsatsiak, baina, zeru-urdin puska batzuk ikusten ziren, argiaren azken hasperenak urreztatuak. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 33. orr.
· Las Vegasko joko-etxe horietako batean [...] bozgorailuen burrunba, nire izena etengabe errepikatzen; automata urdin-gorri-horizko kaosa, non dirua irabaz zitekeen, loteria. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 20. orr.
Airea urdina da, zigarreten keak eta jantzi hezeei darien lurrunak eraginda. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 105. orr.
Isiltasuna urdina da. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 74. orr.
Ekuazioan hainbat ezezagun baldin bazegoen, bigarrena beltza zen; hirugarrena, urdina. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 190. orr.
Urdinak zituen zapatak eta urdinak zapata-sokak; urdina zuen gona eta urdina gona gaineko jaka; urdina zen jertsea estaltzen zuen berokia eta urdina hegal txikiko kapelua; urdinak ziren begiak, mineral kolorekoak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 250. orr.
Horia baitzuen ilea eta urdinak begiak. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 121. orr.
Buruan kapela, urdin iluna. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 214. orr.
Gaztelutikako militarrak ere bai, baionetak agerian, fusilak ordu laurdenero-edo besaburuan pausatzen zituztela; kapeluak eta galtzak gorri, eta txamarrak urdin. Txillardegi «Putzu», 1999 - 33. orr.
Lehen begiratuan gris-esnekara ematen zuen, ke-kolorea, baina, luzaroago begiratuz gero, kolore urdina agertzen hasten zen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 24. orr.
Kanpoko argitasun biziegiak ehunaren kolore urdin leuna margul ez zezan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 89. orr.
Itsas aingira, kolore urdin lokaztuko suge lodi hori. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 146. orr.
Hormak kolore urdin argi gris-antzeko batez pintaturik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 54. orr.
Zeren eta Thule izena kolore urdin ilunean imajinatzen bainuen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 35. orr.
Soineko erantsi bat darama, kolore urdin argikoa, eta gainetik lihozko txaketa. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 45. orr.
Pintzela kolore urdinean bustitzean, garai bateko iraganean ere busti zuen. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 170. orr.
Suaren indarrarekin bakoitzak bere izaera gaindituz, kolore urdineko egiten dira. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3510. orr.
Berotegi moduko bat, kolore urdin motelezko, arrosa kolore apalezko, berde kolore arinezko beirategi batzuek tapizeriazko poesia girozko paisajez inguratzen zutena. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 381. orr.
Bidexkatik, bi ume txiki doaz kolore urdin eta zuriko uniformearekin eskolara. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 16. orr.
Urdin kolorea jabetu zen gelaz, Ilargia zen, bere zenitaren goialdean. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 111. orr.
Sekulan ezagutu dudan zerurik argiena, urdin kolore bizi-bizikoa. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 69. orr.
Gauero oroitzapenak ordenatzen eta urdin-kolore pixka bat ematen saiatzen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 197. orr.
Haren masailak beltzera lerratzen zen urdin kolorekoak ziren. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 49. orr.
Edonon jaio ohi diren hortentsiak maite ditut, urdin kolorekoak batez ere. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 296. orr.
Elastiko bat eta urdin ilun koloreko txandal baten galtzak zituen jantzita. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 259. orr.
Zeruak urdin bizi-bizia zuen kolore. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 187. orr.
Zilueta gardenak zituzten, urdin hits kolorekoak. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 81. orr.
Zeruaren urdina zurbila zen. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 98. orr.
Euriaren urdina. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 120. orr.
Hormak urdina jaten zion. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 13. orr.
Etxetxo kareztatuak, burua galtzeko moduko urdinez margotuak ateak eta leihoak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 181. orr.
Kutxa bat urdinez pintatua. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 210. orr.
Oholtzako lau kantoietan, arkabuzero bana, zuri-urdinez jantzirik. Txillardegi «Putzu», 1999 - 364. orr.
Mika urdinek galdua zuten distira: haien urdina, harrigarriro, gris argia zen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 30. orr.
Jendetza handia zebilen, gazte ugari zuri-urdinez edo zuri-gorriz jantzirik Alde Zaharrean eta inguruetan. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 66. orr.
Armeniako urdinak eta indigoak, beraiek adierazten dute beren izenez zein lekutan sortzen diren. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3490. orr.
Euriaren urdina. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 120. orr.
Olibondo iladak, euren gris-urdin berezian. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 383. orr.
Gure aitona laurogeita hamar urte zituela hil zen, eta ez zuen ile urdinik ia. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 122. orr.
Biolinjolea, haizeak ile urdinezko xerlo batzuk soilune higatuan inarrosten zizkion bitartean, kapela luzatuz, jendetzaren artean zebilen eskean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 20. orr.
Gidaria emakumea da, emakume heldua, berrogeita hamar urte ingurukoa, ile urdinekoa. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 43. orr.
Lacaillek, garrazturik, ilea urdin jada [...] burgesen baretasun gozoari begiratzen zion begi uherrez. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 165. orr.
Haren ileak lumajearen antza zuen: beltza, distira urdin-berdeskaz zipriztindua. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 57. orr.
Ilea harrotuta izaten zuen, eta nahiz eta berez beltza izan, urdina zirudien hautsagatik. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 24. orr.
Ba nik utzi diot berezko koloreari, gaur, zuri bisitatzera etorri baino lehen, ileapaindegira joan eta nire urdin beneragarriak tindatu ditut. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 308. orr.
Alkandora urdin argi bat zeraman, bakeroa. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 11. orr.
Txarolezko oinetako urdin-argiak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 307. orr.
Sudurra painolu itxurako mukizapi urdin argi zabal batez estaltzen zuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 239. orr.
Urdin argia zen [telefono mugikorra], ikaragarri ñimiñoa. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 12. orr.
Galtzak urdin argiak ziren, garbi-garbiak, lisatu berriak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 209. orr.
Batez ere begietan, haren bitxirik ederrenak baitziren haiek: bi aintzira urdin argiak, gizonezko eta gaztetxo sentiberen igerileku. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 9. orr.
Horia zuen ilea, eta urdin argiak begiak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 44. orr.
Eguzkia aurki agertuko zen alde gero eta urdin-argi, urdin margulagorantz. «Kuskue tanden», 2004 - 187. orr.
Espaloiaren muturrean jantzi urdin argiko emakume gazte bat lasterka ari zen atzeraka. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 34. orr.
Lo egongo zen seguru asko, lasai ederrean, bere etxean, pijama urdin argiarekin. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 169. orr.
Urdin argiarekin kontrastean, hodeien gorri-laranja bizia. «Kuskue tanden», 2004 - 188. orr.
Traje galtzadun beltza, urdin argiz zipriztindua, eta oinetakoak ere beltzak, takoirik gabeak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 106. orr.
Harrigarriki aldatzen zen haien kolorea: gorri, hori, urdin argi, urdin ilun edo berde agertzen ziren, zein beirakitatik begiratzen zien. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 197. orr.
· Eguna argitzen ari zen, eta gero eta tarte urdin-argitsu gehiago ikusten ziren. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 79. orr.
Jantzi urdin ilunak dituen andre bat. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 89. orr.
Segituan iritsi zen Villoslada kapitaina, Seat 124 urdin ilun batean. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 182. orr.
Soineko urdin ilun diskretu batean biltzen zuen bere gorputz biribildua. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 250. orr.
Palto beso motx urdin ilun bat eta gerriko gorri bat atera zituen kutxa batetik. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 201. orr.
Begi urdin ilun parea nabarmena zen aurpegi biribil zurbil eta hauskor hartan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 189. orr.
Liburuaren azala urdin iluna zen; letrak, urre kolorekoak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 15. orr.
Jertse bat zeraman leporaino itxia, hegoaldeko itsasoaren kolorekoa, eta buruan kapela, urdin iluna. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 214. orr.
Mercedes berri-berri bat zen, urdin iluna. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 51. orr.
Zerua ere urdin ilun zegoen egunsentiko une hartan, mantxa laranja eta horiekin. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 263. orr.
Nini urdin ilunez zegoen jantzita, beti bezala, eta panazko gona urdin ilun bat eta kolore bereko brusa bat zeuzkan soinean. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 16. orr.
Urruneko mendietan berdea urdin bihurtzen zen, urdin ilun. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 263. orr.
Lorontzi estuan zut, bi arrosek tanto zuriak ipintzen dizkiote gelako urdin ilunari. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 287. orr.
Aurrez aurre neukan dorrea zeruaren urdin ilunaren azpian. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 198. orr.
Kanpoan zerua bizkor ari zen aldatzen; belusezko urdin ilunetik altzairuzko gris hotzera. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 44. orr.
Itsasoaren aurrera iritsitakoan ez zuen gerra itsasontzirik, ez arrantzale txaluparik ikusi, itsaso urdin-urdina, itsaso amaigabea baizik. Betile luzeek tankera malenkoniatsu eta tristea gehitzen zieten bere begi handiei, begi urdin-urdinei. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 234. orr.
Paradisu itxura ematen dioten ezti koloreko arrokez eta ur urdin-urdinaz inguratutako paisaiari esker. Berria - Mundua 2004-04-20
Morse andreak luzaroan begiratu zien bere eskumutur meheetako zain urdin-urdinei. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 170. orr.
Iratxo haiek urdin-urdinak ziren, eta hogei zentimetro inguru ziren altu. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 88. orr.
Zisne-lepo luzea zuen, begiak urdin-urdinak. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 32. orr.
Hori bai, begiak urdin-urdinak ditut. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 125. orr.
Zerua urdin-urdin zegoen, eguzkiak ertz batean egiten zuen argi. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 171. orr.
Urdin-urdina zegoen itsasoa. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 21. orr.
Zerua urdin-urdin jarri da bat-batean. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 69. orr.
Gela zeru-urdin bat zen, urrinez gozatua, zoruan piztia larruak zabalduta zituena. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 262. orr.
Errezel zeru-urdinen artetik argi izpiak iragazten dira. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 23. orr.
Barnealdea zeta zeru-urdinez forratua zuen kotxe baten atzealdean jarririk. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 32. orr.
Kolore zeru-urdina edo sagar-berdea zituen gustuko. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 259. orr.
Ohean etzanda zegoen, kotoizko txabusina zeru-urdin bat jantzirik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 128. orr.
Hainbat koloretako ohe-estalkiak ikus zitezkeen zintzilik bertan: batzuk, zeru-urdinak; beste batzuk, izokin-kolorekoak; eta beste batzuk, berriz, hori ilunak. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 29. orr.
Hain betaurreko lodi konkaboak zeramatzan, ezen, aurrez aurre so eginez gero, begiek, zeru-urdin ia zuri batekoak baitzituen, urrun-urrunak baitziruditen, burezur barrenean josiak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 160. orr.
alkandora urdin (6); ara urdin (8); argi urdin (13); argi urdin birakariak (5); azal urdin (4); begi urdin (83); begi urdin argi (4); begi urdin argiak (7); begiak urdin (7); begirada urdin (5); berde eta urdin (6); bere begi urdin (7); beroki urdin (4); bizar urdin (7)
eraztun urdin (4); galtza urdin (4); haren begi urdin (5)
ile urdin (14); jaka urdin (6); jantzi urdin (10); kasko urdin (7); kolore urdin (27); lerro urdin (4); lore urdin (5); marra urdin (5)
oihal urdin (6); oroitzapen urdin iluna (6); puska urdin (5); soineko urdin (10); traje urdin (10); txapel urdin (4); txuri urdin (29)
ur urdin (7); uraren urdin (4)
urdin argi (22); urdin argi bat (5); urdin argia (15); urdin argiak (20); urdin argiz (7); urdin berde (4); urdin bizi (4); urdin distiratsuak (6); urdin ederra (5); urdin garbi (5); urdin ilun (19); urdin ilun bat (4); urdin iluna (27); urdin ilunak (10); urdin ilunez (8); urdin koloreko (8); urdin leuna (4); urdin luzea (4); urdin txiki (7); urdin txikia (4); urdin urdin (11); urdin urdina (11); urdin urdinak (8)
xingola urdin (4); zain urdin (5); zapi urdin (6); zeru urdin (40); zerua urdin (32); zerua urdin urdin (7); zerua urdin zegoen (5); zeruak urdin (6); zeruaren urdin (5)
zuri urdin (4)
aste urdina (8); atorra urdina (4); begi urdina (10); berdea eta urdina (4); bezain urdina (5); elastiko txuri urdina (6); eremu urdina (5); gorri urdina (5); gorria eta urdina (7); ile urdina (10); itsaso urdina (4); izarbel urdina (4); jaka urdina (5); jertse urdina (4); karpeta urdina (8); koaderno urdina (10); kolore urdina (6); talde txuri urdina (24); tango urdina (7); txartel urdina (4); txuri urdina (45); urdin urdina (11)
zeru urdina (26); zerua urdina delako (7); zeruaren urdina (13); zuri urdina (13)
argi urdinak (13); begi urdinak (36); begi urdinak zituen (4); begiak urdinak (6); entrenatzaile txuri urdinak (10); ile urdinak (7); kasko urdinak (12); lerro urdinak (4); talde txuri urdinak (73); talde zuri urdinak (4); txuri urdinak (113); urdin urdinak (8); xuri urdinak (5); zeru urdinak (6); zuri urdinak (12)
talde txuri urdinarekin (5); zeru urdinarekin (4)
itoti urdinaren azpian (4); talde txuri urdinaren (9); zeru urdinaren (12); zuri urdinaren (4)
talde txuri urdinari (6); zeru urdinari (8)
aire urdinean (4); gela urdinean (5); koaderno urdinean (5); talde txuri urdinean (12); zeru urdinean (18)
txuri urdinei (4)
begi urdinek (11); kasko urdinek (8); txuri urdinek (72); xuri urdinek (4); zuri urdinek (7)
ile urdineko (4); kolore urdineko (6); talde txuri urdineko (13)
begi urdinen (4); dirua urdinen alde (4); ile urdinen (4); kasko urdinen (6); txuri urdinen (29); urdinen alde (9); urdinen alde irten (4); zeru urdinen (4)
zeru urdinera (5)
begi urdinetan (4)
berdez eta urdinez (4); boligrafo urdinez (4); tinta urdinez (5); urdinez jantzia (4); urdinez jantziak (4); urdinez jantzita (10); urdinez jantzitako (12); zuri urdinez (5)