Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

urdindu, urdin(du), urdintzen 1 da/du ad urdin bihurtu.

Leihoaz bestaldean gau beltz iluna gertu zegoen egunsenti hurbileko argiarekin urdintzen hasteko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 258. orr.

Zeru urdintzen hasiari argi urretsua zerion.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 125. orr.

Urre koloreko zerrenda zurbil bat atzematen da ortzemuga hotz urdintzen hasian.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 323. orr.

Lucasi begi grisak urtu ahala itsaso bihurtu zitzaizkion eta urdindu.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 30. orr.

Eguzkia galdu eta portuko paisaiaren marrak mugatu eta koloreak zehaztu egin ziren, haizea hotzagoa egin zen, eta itsasoa urdindu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 152. orr.

Etorbidea antzeman zuen lehendabizi [...] haren osteko hondartza amaibakoa gero, eta goiznabarraren argi ubelak urdintzen zuen itsasoa jarraian.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 133. orr.

Oraindik urdindu gabeko lizuna, hauts zuri harroa, txikitan hainbeste maite genituen sorgin-loreen antzekoa.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 31. orr.

Zeharo belzten ari zen zeru iluna urdindu egin zen Alavesentzat.  Berria - Kirola   2004-03-25

2 (era burutua izenondo gisa)

Udazkeneko zuhaitzek ilargiaren argi horitan distiratzen dute, iraileko ilargibetearen argitan, lanerako kemena ontzen duen argia, eta sastraka goxatzen, eta olatu urdindua lehorrera mihizka ekartzen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 127. orr.

Alpakazko berogailuaren gainean jartzen zituen esku urdinduak, hatzak berotzeko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 204. orr.

Txahalen buru eta zango urdinduen artean igaro zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 56. orr.

Berriz galdetzen zioten psikologoari zer zela-eta erakutsiko zuen Amaiak, hilzorian zegoela, halako irribarre xaloa bere aho urdinduan.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 29. orr.

Torturatuaren ile kizkurrak deseroso sentiarazten zuen, eta begi urdinduei zerien begirada gardenak ere bai.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 147. orr.

3 (ileaz mintzatzuz)

Maiatzean ezta ulerik ebagi bear, urdindu egiten da-ta. -Hogeita sei urte ditut, lokiak urdindu zaizkit jadanik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 197. orr.

Urdintzen hasitako bibote sarria zeukan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 214. orr.

Igogailuko ispiluan kosta egin zitzaidan neure burua ezagutzea, ilea urdintzen hasia zuen tipo lasai itxurako bat.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 89. orr.

Kokots-bizar ederra zuen, urdintzen hasia.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 26. orr.

Ez al da egia itsasoak ilea urdintzen hasitako ama baten antza duela?  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 116. orr.

Zeren bizitzaren eskolan beti baita zer ikasi eta zertan eskolatu, baita ileak urdindurik ditugunean edo garbal eta karsoil gaudenean ere.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 652. orr.

Zianosiak urdinduriko ezpainak arrain baten modura biribilduta.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 61. orr.

Ez zekitela esaten zuten nire adiskideek zer ikusi zion Monikak ilea urdindutako gizaseme horri baina, hala ere, neskak zoriontsu omen zirudien.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 136. orr.

4 (ileaz mintzatzuz, era burutua izenondo gisa)

Sukalde erdian zutik, bi esku dardaratiak buru atzera eraman eta motots urdindua apaindu du.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 57. orr.

Edwinen ile urdindua mendiburuko elurraren modukoa irudituko zaizu hor aurrean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 139. orr.

Bisaia ilaje eta bizar urdinduz estalia zuen hizlariak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 95. orr.

Piamonteeraz hitz egiten zigun bere auziaz, eta bitartean bere bizar urdindu narrasa leuntzen zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 175. orr.

Hartza bezain handia, bizar urdindua borobilean moztua.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 43. orr.

Altua zen, gizena, matrail-bizar beltz-urdindu luzekoa.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 128. orr.

Bi xakelariak zaharrak ziren eta isilean jokatzen zuten, beren buru urdinduak taulatik une batez ere altxatu gabe.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 29. orr.

Gure amak otzan-otzan segitzen zion pauso batzuk atzerago, bere esku-makilarekin, jertsea gerrian loturik, eta bere ile kizkur urdindua nahasiz.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 13. orr.

Levi-Álvarez hori gizon txikitxo bat zen, ilea horail-urdindua zuena, sudurra kakotua, bibotea zuria eta betaurrekoak urrezkoak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 131. orr.

· Agure ile urdindu bat, sorbalda erorixe eta begiratu aratz garbikoa.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 23. orr.

5 (era burutua izenondo gisa, irud/hed)

Bizia jakingarri, eskurakoi eta gogorakizun huts bihurtu zaion urte urdinduetan daki zaharrak dakien hori, eta ez bizia bere gorrian lehertzen zen sasoian.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 40. orr.

6 lizundu. irud/hed

Haragizko atseginaren janari haiek guztiak denborarekin urdinduz joan izan balitzaizkit bezala, edariak zurminduz,  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 503. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus