Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zapaterok zer egin duen oso garbi dago: indar katalanistak zatitu, eta Estatutua urardotu goitik behera. Berria - Euskal Herria 2006-05-06
Bakarrak izen bakarra behar zuen Leizarragarentzat, Iaincoa: bestea, bi silaba gehiagorekikoa, puzte ergel bat baizik ez zen izango harentzat, berria, tribialegia, denik-eta misteriorik sakratuena urardotzen zuena. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 60. orr.
Nigatik sekula esango ez duten gauza bat (ez naiz horren ustetsu eta buruiritzia), baina nigatik eta nere hurko eta lagunengatik esatea desio nukeena, pixkaren bat arindurik eta urardoturik bada ere. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 278. orr.
ERCk une historiko honetan ez du onartuko edozein estatutu edota estatutu urardotu bat. Berria - Harian 2006-03-26
Erkiagak dei berezia egin zien «nazionalismo bigun eta urardotuarekin» etsita dauden abertzaleei. Berria - Euskal Herria 2004-02-08
Baina etsita zegoen ameslari urardotua baizik ez zela; nahi eta ezinaren irudi bakartia. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 18. orr.