Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zuk eta Gordonek Letra Gorriminaren eskuizkribu bat faltsutu behar duzuela? Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 147. orr.
Idazki inportante bat faltsutzen duenari. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 96. orr.
Sinadura faltsutu. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 50. orr.
-Barne dokumentuak faltsutzeagatik. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 54. orr.
Lajosek kanbio-letrak faltsutu izanaren frogak aurkitu genituen. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 132. orr.
Halaxe deitu zion, pasaportearen auzia, eta espresio harekin agiri ofizial bat faltsutzearen arriskuak biltzen eta ezkutatzen ari zen, pistola bat liburu eder hustu batean ezkutatzen den bezala. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 157. orr.
Testamentu bat faltsutu du! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 533. orr.
Bost milioi boto faltsutu izana leporatzen diote Gobernuari. Berria - Mundua 2004-11-24
Ezin pentsa zitekeen billeteak faltsutzeko gauza zenik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 284. orr.
Faltsutu itzazu agiriak. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 172. orr.
Nik beste inork ezingo zuen eraztuna faltsutu. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 107. orr.
Haien produktuak imitatzen eta faltsutzen baitzituzten. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 28. orr.
Era horretan konkurrentziaren baldintzak faltsutzeko arriskua saihesten da. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 68. orr.
Elkarri pentsamendu soilak faltsututa komunikatzea. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 257. orr.
Ez ezazu nire pentsaera faltsutu! Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 151. orr.
Josebaren ordenagailura joan ziren, eta txosten faltsutua atera. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 150. orr.
Metropolisek amaitu gabe zeukan eskuizkribuaren lana, eta lan faltsutu osoa Trumbell-i emateko modurik ezean, [...]. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 238. orr.
agiriak faltsutu (3); agiriak faltsutzea (7); agiriak faltsutzeagatik (3); bat faltsutu (3); datuak faltsutu (3); datuak faltsutzea (3); dokumentuak faltsutzea (7); eta dokumentuak faltsutzea (4); faltsutu egin (6); faltsutu eta (7); faltsutu zituela (3); faltsutua izan (3); faltsutzea egotzi (4); faltsutzea egozten (4); faltsutzea egozten diote (3); faltsutzea eta (6); faltsutzea leporatu (3); kontuak faltsutzea (3)