Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

unadura 1 iz nekea, unatzea. ik akidura.

Haserrea eta unadura elkarren kontra dabiltza bere baitan.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 14. orr.

Azkenean unadurak bereganatu nau.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 146. orr.

Unaduraren bortxaz, deusek ez zidan loa arintzen, deusek ez ernatzen, iratzargailuak bere lan zakarra egin artean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 60. orr.

Hala ere, berehala lokartu nintzen, azken asteko unadura guztia batera etorrita.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 216. orr.

Maitasunaren ondorengo unadura.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 143. orr.

Bere gelatxoko ohe meharrean hamaika jira eta biratan aritu ostean egunaren tentsio eta unaduraren poderioz loak azkenik bere menean hartzea lortzen zuenean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 49. orr.

Unadura gehiago senti, ez lehen bezain laster berritzen indarrak.  Herria   2005-10-13

Unaduraren unaduraz, poxi bat lasaitu zara.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 140. orr.

-Ez zakinat lotsa den... -eta artegatasun unadurazko bat saiatu nuen Ada irabazteko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 164. orr.

2 (izenondoekin)

Ramsay andrea ez zen sentitu gorputzez bakarrik nekatua [...] zeren bere unadura fisikoa beste jatorriko sentsazio desatsegin samarren batek ere likisten baitzuen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 43. orr.

Une batetik bestera aldatzen zen nostalgiaren eta unadura psikikoaren arteko oszilazioa.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 78. orr.

Halakorik suposatze hutsa -desegintzarre, mesfidantza eta unadura hilgarrizko hondo-irudi haren gainean- errealitatetik kanpo zegoen guztiz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 289. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus