Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ulertu, uler, ulertzen (orobat ulert g.er.) 1 du ad zerbaiten esanahiaz, izaeraz, zergatikoaz jabetu; norbaitek dioenaz jabetu. ik aditu; konprenitu.

Honek, berriz, aitona-amonei ez die ulertzen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 6. orr.

Ez diat ulertzen mutil hau!  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 353. orr.

Egia esan, ez dizut ulertzen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 81. orr.

-Ez nauzu ulertu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 38. orr.

Uler iezadazu ongi.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 150. orr.

Gauzei usain egin eta usaina hartu beharrean gauzak ulertzera (eta izendatzera, bataiatzera... dena alfer samarrik) tematzen dena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 21. orr.

Asko zor diogu, esan zidan, eta nik ulertu nuen dirua zor geniola.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 40. orr.

Denok ulertu genion adierazi nahi zuena.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 72. orr.

Uler ezazu behingoz.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 109. orr.

Ez zuen Juanen portaera ulertzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 271. orr.

Bere izaera berezia ulertzeko, egitate ordena berri bat sartu behar da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 42. orr.

Frantsesek edo alemaniarrek sekula ez dituzte atzemango ez ulertuko xehetasun eta desberdintasun horiek guztiak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 78. orr.

Ez dut ulertu galdera.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 37. orr.

Ez nion izena ulertu: motorren burrunbadak uzten ez, banan-banan probatzen ari baitziren gasaldi osoan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 7. orr.

Nik den-dena ulertu nuen eskutitzak irakurri nituenean, eta ordutik aitari modu oso bestelakoan begiratzen diot.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 87. orr.

Adela ahozabalik geratu zen, ulertuko ez balu bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 86. orr.

Ulertzen, Herrenko?  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 20. orr.

Hasteko, zera utzi nahi dizut argi eta garbi, ez naizela profesionala, ulertzen?  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 97. orr.

Zer arraio ulertu behar du horrek!  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 166. orr.

Niri neuri, aitzakia hutsa iruditzen zait euskara giputza ulertzeko zailtasuna.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 55. orr.

Azkenaldi honetan garunaren funtzionamendua ulertzeko egin diren ia aurrerapen guztiek iradokitzen dutenez, [...].  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 57. orr.

Ulertzen ez nik zergatik ekin zion barreari bat-batean emakume beltzak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 14. orr.

Perpausaren zentzua argia da ulertu nahi duenarentzat.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 67. orr.

Gertatzen dena ulertzeko, beste behin ere, Maimonen esoterismora jo beharra dago.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 14. orr.

Ulertuko duk noski isil-isilik egongo naizela kontu horri buruz, lotsa onez.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 13. orr.

Ez da ulertzen oinetakoen zientzia zer den, zientzia zer den ulertzen ez denean.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 90. orr.

-Ez baduk ulertu nahi ez alkate eta ez hire abeltalde horretako buru bezala, ulertu behintzat seme baten aita haizelako.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 222. orr.

Frantziskok inor gutxik bezala ulertu zuen eta bizipen bihurtu Ebanjelioaren muina.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 22. orr.

Ume hark ez zuen deus ulertu; ezin konprenitu noski, nolatan arin zezakeen ilunak trenaren lasterra.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 41. orr.

Hori ez zegoen ulertzerik, ez zegoen jaterik inolako moduz.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 205. orr.

-Ez diat deus ulertu, bota nion.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 53. orr.

Honi, ordea, ez zaio tutik ulertzen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 79. orr.

Gero Bibliako istorio horrekin topo egin nuen, eta ez nuen fitsik ulertzen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 65. orr.

Ezerez alemanez, ulertu bakarrik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1128. orr.

Metafora gisa uler bedi.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 13. orr.

Sentimenen irudia, ahalik eta bizkorren atxikia, tresna gisa ulertua.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 32. orr.

Dena ulertzeko modukoa da.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 82. orr.

Berehala ulertu zuen, Joanesek, gerlako preso zela.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 10. orr.

Azkenean ulertu dut zer gertatu zaidan.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 14. orr.

Hamar urte eman zituen Dursleytarrekin, inoiz ulertu gabe zergatik eragiten zituen gauza arraroak nahi gabe ere.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 11. orr.

-Gaur ulertu diat erroarena ondo -egiten dio Gabinek Hausterri-.     «Kuskue tanden», 2004 - 215. orr.

2 (adizlagunen eskuinean)

Ongi ulertu beharra dago, zeren garrantzi handikoa baita, [...].  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 22. orr.

Nik, ordea, oso ongi ulertzen ditut nirea eta zurea.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 44. orr.

Ez dakit ondo ulertu diodan.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 173. orr.

Ez nuen ondo ulertzen Angelen zalaparta, ez nekien nortaz ari zitzaidan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 112. orr.

Hau ederki uler daiteke nire oinarri-esakuneen arabera.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 86. orr.

Hiru dimentsio horiek aise uler daitezke intuizioz, oinarritzat gure gorputza eta gorputzak espazioan duen kokaera harturik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 39. orr.

Guatemala aldera omen zihoan, berehalaxe aditzera eman zidanez, negoziotara, oker ulertu ez banion.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 8. orr.

Ez iezadazu gaizki ulertu.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 57. orr.

Guztiaren gainetik, ordea, gure karitate gaizki ulertua bere helburuaren kontra bihurtzen zen.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 180. orr.

ik beherago 4.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Bilbon polemika sortu da, Unamuno-k bere burua gaizki ulertua sentitu du.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 128. orr.

Baina une bat geroago, garbi ulertu zuen kontua.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 69. orr.

Erlatibizatuz, hala hobeto ulertzen baita -bestela, azken batean, nekez uler daitekeen zifra bat besterik ez da-, [...].  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 227. orr.

Nire adinetik esaten diat hori, nahiz eta hiretik nekez ulertuko duan.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 92. orr.

Erraz ulertzen da: Husarren 4.eko kapitain baten emaztearen maiteminez ari den herritarra zara.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 94. orr.

Bazirudien ez zuela guztiz ulertzen gertatzen ari zenaren esanahia.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 33. orr.

Ongi baino hobeki ulertu zuen eutsi egin behar ziola ama besoetan hartzeko grina biziari.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 292. orr.

Ez da horrela ulertu behar, beste honetara baizik: [...].  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 175. orr.

Bastosi bihotza erdiratu zitzaion, bertatik ulertu baitzuen: motorretariko bat orduantxe hondatua zen, noski.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 25. orr.

Brastakoan ulertu nuen: iniziatiba hartu behar nuen eta adorerako irudimena erakutsi, hori zen froga.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 82. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hainbeste interpretazio eta ulertu-beharren erdian, filologoa hitz gordinaren maiteminean etzaten da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 54. orr.

Hark: "zeer? zer iruditzen?", eta zuk, ulertu-plantak eginez ezinbestean: [...].  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 174. orr.

· Sorbaldak harrotu zituen, ez-ulertu plantak eginez bezala.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 167. orr.

4 gaizki ulertu (orobat gaizkiulertu) iz

Berehala sartu da Esther gaizki ulertua argitzera.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 129. orr.

Gaizki-ulertu bat izango zen tartean, kartzela oso hotz batera eraman baininduen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 89. orr.

Beldur dio gaizki ulertuen mekanismoa aktibatu izanari.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 22. orr.

Istripu baten edo gaizki-ulertu baten antzeko zerbait.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 205. orr.

Albert Camusek Gaizkiulertua izeneko antzerkian.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 73. orr.

Beharbada, aipatu egin beharko genuke, gaizkiulerturik ez gertatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-04-29

Hala behintzat ez zen gaizkiulerturik egongo.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 241. orr.

Agiriak aurrerantzean sor litezkeen gaizkiulertuak saihestuko ditu.  Berria - Kirola   2004-04-24

Gaizkiulertu guztiak uxatuta, autora itzuli ginen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 333. orr.

Bien arteko gaizkiulertua bulego kontuek eragin zutela gogoratu zuen.  Berria - Kirola   2004-11-17

Lehen planoan ageri den liskarraren atzetik, elkarrekiko jakin-nahi bera eta gaizki-ulertu berberak daude, elkar aditzeko desira erreal bat ezkutaturik.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 142. orr.

Ez zegoen gure arteko engainurik ez gaizkiulerturik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 272. orr.

Gaizki ulertuen beldur ginen, ez genuen hamasei urteko jendeak berezkoa duen xalotasun eta naturaltasuna erakusten gure iritzietan eta kritiketan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 75. orr.

Hura guztia gaizkiulertu erraldoi eta ikaragarria zela.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 107. orr.

5 ulertu ezin (orobat ulertuezin g.er.) iz

Hain luze joak ziren gure itzalak, gure aditu ezinak, gure ulertu ezina.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 31. orr.

Baina baita harridura ere, ulertu ezina, dolua, subjektu horren hondamena ikusirik.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 101. orr.

Pare bat segundo iraun du Martinen begiradako ulertu ezinak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 131. orr.

Ahaztu, mesedez, izan ditugun ulertuezinak, asteburu batez behintzat.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 15. orr.

Ulertu ezina sortzen da orduan.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 90. orr.

Zenbateko ulertu ezina, zer nolako inkomunikazioa elkarren ondoan egonda.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 25. orr.

Olaizolak ingurumena, lesbianismoa eta gurasoen eta seme-alaben arteko ulertu ezinak jorratu ditu.  Berria - Kultura   2006-01-08

Mendebaldeko kulturaren gaixotasuna irizten zion Snowk bien arteko ulertu ezinari.  Berria - Gaiak   2004-06-17

6 ulertu ezinezko izlag ezin ulertuzkoa.

Ulertu ezinezko nerbio gorabeherak izaten ditu.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 206. orr.

Behin eta berriro ikusi zuen ametsetan gizon zuri handi bat, antzinako modura jantzia, hatzaz bekokian jo eta ulertu ezinezko hitzak esaten zizkiona.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 40. orr.

Paper bat erakusten dit; ulertu ezinezko froga mordo bat zirriborratu du han.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 37. orr.

Eta miragarriro, ulertu ezinezko moduan, sugea plasta! erori zen lurrera.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 165. orr.

Zeren, paperean argia izanik ere, guztiz ulertu ezinezkoa bihurtzen baitzen, eta baita zentzugabea ere, osinaren trumoi haren pean.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 64. orr.

7 ulertzekoa izan da ad

Ekainaren 12an, ostiralean, goizeko seietarako esnatuta nengoen dagoeneko, eta ulertzekoa da, urtebetetzea nuen-eta.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 13. orr.

Cervantes militar ohi bat zen: ulertzekoa da haren erabakia. Alde batetik ulertzekoa duk haren jokaera, zeren betidanik jakin izan baitik hi Euskaltzaindikoa hintzela.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 41. orr.

Euskaltzaleen zalapartak ulertzekoak dira.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 105. orr.

Uste dut ulertzekoa dela bere alargun gazteaz aparte, Margak [...] Marcel Martinengan zuten konfiantza zertan oinarri zitekeen jakiteko nuen beharra.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 257. orr.

Ulertzekoa zen zorigaitzeko aita hark kezka txarrak eta nahigabe saminak edukitzea.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 424. orr.

Harrituta zeunden, eta ulertzekoa izan liteke, lehenengo aldia baitzen zure bila ezertara jotzen nuena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 36. orr.

Ulertzekoa den bezala, Iturrinori ezagutzen diogun bertso-sorta bakar paregabeaz hasi ginen hizketan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 160. orr.

1900-1950 liburuaren egileak dioenez, guztiz ulertzekoa da maisuak ikaslearengan eragin hori izatea.  Askoren artean   «Rataplan» - 87. orr.

· Ulertzeko da, bere bizitza eredutzat daukan jendea izatea oraindik, eta bere azainak kontatzeko kemen puska harroa izatea ere.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 205. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

azkenean ulertu (10); bakarrik ulertu (8); bat batean ulertu (9); behar bezala ulertu (10); benetan ulertu (6); berehala ulertu (68); berehala ulertu zuen (29); berehalakoan ulertu (9); beti ulertu (6); den dena ulertu (6); dena ulertu (37); dena ulertu nuen (7)

ederki ulertu (10); elkar ulertu (30); erabat ulertu (8); esanahia ulertu (6); ezer ulertu ez (6); ezer ulertu gabe (14); ezin da ulertu (35); ezin nuen ulertu (15); ezin ulertu (41); ezin ulertu nuen (6); gaizki ulertu (67); gaizki ulertu bat (8); garbi ulertu (7); gizarteak ulertu (7); guztiz ulertu (8); hala ulertu (21); halaxe ulertu (12); hitzak ulertu (10); hobeto ulertu (25); honela ulertu (6); horrela ulertu (19)

laster ulertu (14); nola ulertu (61); nola ulertu behar (30)

oker ulertu (10); ondo ulertu (110); ondo ulertu zuen (10); ongi ulertu (89); ongi ulertu zuen (8); orain ulertu (8); oraindik ulertu (7); orduan ulertu (68); orduan ulertu nuen (34); orduantxe ulertu (13); oso ondo ulertu (17); oso ongi ulertu (10); segituan ulertu (8); testuinguruan ulertu (9); testuinguruan ulertu behar (8); txarto ulertu (7)

ulertu ez arren (17); ulertu ezin (34); ulertu ezina (11); ulertu ezinezko (11); ulertu ezinik (49); ulertu gabe (83); ulertu nahian (26); zer ulertu (19); zera ulertu (7); zerbait ulertu (12); zergatia ulertu (6)

ez ulertua (10); ezin ulertua (12); gaizki ulertua (28)

ezin ulertuak (11); gaizki ulertuak (28)

aise ulertuko (10); berehala ulertuko (9); erraz ulertuko (8); errazago ulertuko (9); gaizki ulertuko (8); hobeki ulertuko (7); hobeto ulertuko (23); inoiz ulertuko ez (6); nekez ulertuko (12); ondo ulertuko (6); ongi ulertuko (10); orduan ulertuko (6); sekula ulertuko (10)

ezin ulerturik (9); gaizki ulerturik (7)

gaizki ulertutako (6)

ezin ulertuz (12); ulertuz gero (17)

ezin ulertuzko (11)

elkar ulertze (20); gaizki ulertze (18); ulertze aldera (20); ulertze bat (9)

elkar ulertzea (43); gaizki ulertzea (10); ongi ulertzea (6); ulertzea nahi (7); ulertzea zergatik (9); zaila da ulertzea (8)

ez ulertzeak (8); gaizki ulertzeak (9)

elkar ulertzearen (19)

behar bezala ulertzeko (6); egoera ulertzeko (13); elkar ulertzeko (58); erraz ulertzeko (7); ezer ulertzeko (9); futbola ulertzeko (6); gauzak ulertzeko (12); guztia ulertzeko (7); hobeki ulertzeko (14); hobeto ulertzeko (32); lana ulertzeko (8); mundua ulertzeko (22); musika ulertzeko (10); ondo ulertzeko (11); ongi ulertzeko (13); politika ulertzeko (7)

ulertzeko ahaleginak (6); ulertzeko aukera (9); ulertzeko beste modu (7); ulertzeko bidea (6); ulertzeko era (17); ulertzeko eran (8); ulertzeko ezinbesteko (6); ulertzeko gai (46); ulertzeko gai izan (6); ulertzeko gauza (34); ulertzeko gauza denak (14); ulertzeko gauza ez (9); ulertzeko giltza (9); ulertzeko gisan (6); ulertzeko modu (42); ulertzeko modu ezberdinak (6); ulertzeko modua (17); ulertzeko moduan (47); ulertzeko moduari (8); ulertzeko moduko (11); ulertzeko modukoa (10); ulertzeko modurik (7); ulertzeko orduan (7)

erraz ulertzekoa (8); ulertzekoa da (96); ulertzekoa denez (7); ulertzekoa ere bada (10); ulertzekoa zen (16)

ulertzekoak dira (6)

aise ulertzen (9); bakarrik ulertzen (16); batere ulertzen ez (6); behar bezala ulertzen (10); berez ulertzen (7); dena ulertzen (31)

ederki ulertzen (10); egoera ulertzen (7); elkar ulertzen (34); erabat ulertzen (9); erraz ulertzen (29); erraz ulertzen da (11); errazago ulertzen (9); esanahia ulertzen (8); euskara ulertzen (11); gaizki ulertzen (8); garbi ulertzen (9); gauzak ulertzen (10); gutxi ulertzen (9); gutxiago ulertzen (13); gutxik ulertzen (7); guztia ulertzen (7); guztiak ulertzen (11); hala ulertzen (7); hizkuntza ulertzen (15); hobeki ulertzen (13); hobeto ulertzen (51); hobeto ulertzen da (7); honela ulertzen (8); horrela ulertzen (11); horrela ulertzen da (7); hura ulertzen (8)

inork ulertzen ez (13); jarrera ulertzen (6); nekez ulertzen (20); nola ulertzen (31); nola ulertzen duen (6)

ondo ulertzen (92); ongi ulertzen (70); orain ulertzen (69); orain ulertzen dut (34); orain ulertzen zuen (6); oraindik ulertzen (7); oso ondo ulertzen (38); oso ongi ulertzen (23)

ulertzen den bezainbatean (9); ulertzen dizut (26); ulertzen erraza (9); ulertzen lagundu (9); ulertzen lagunduko (12); ulertzen laguntzen (15); ulertzen saiatu (14); ulertzen saiatzea (6); ulertzen saiatzen (13); ulertzen zaila (7); zerbait ulertzen (14)

ulertzera iritsi (7); zerbait ulertzera (6)

ez dago ulertzerik (9)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus