Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez dute ulertzen, ez bereizten; begiak itsu dituzte eta ezin ikusi, burua ere ilun eta ezin konprenitu. Elizen arteko biblia Is 44,18
Ixtorio huntan ere nork behar du zerbait konprenitu? Herria 2004-10-14
-Ederki konprenitzen zaitut. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 254. orr.
Kontatzera natorkin, hik konprenitzen naun eta. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 43. orr.
-Ez dut batere konprenitzen zer diozun... Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 14. orr.
Ez dut deusik konprenitzen. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 26. orr.
Ume hark ez zuen deus ulertu; ezin konprenitu noski, nolatan arin zezakeen ilunak trenaren lasterra. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 41. orr.
Bankoek nola utzi duten ere holako saltsaren muntatzerat, hori ere ezin konprenitua da. Herria 2002-09-19
Horra beste gauza bat ezin konprenitua eta ezin onetsia. Herria 2004-05-13
Chirac presidentak etzuen konprenitu mezua, aski argia zena bizkitartean! ez konprenitu edo hor ere ez konprenituarena egin. Herria 2005-06-02
Hitzak neurtuz mintzatu zen eta, polliki-polliki, haren xedeak konprenitu nituen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 156. orr.
Erran zituen guztietarik, hitz bat baizik ez nion konprenitu. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 137. orr.
Orain konprenitzen ditiat herritarren begirada zeharrak hitaz urguiluz ari nintzelarik. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 65. orr.
Baina gero konprenitu nuen esaldi hartan bazegoela mezu pribatu bat. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 113. orr.
Berehala konprenitu nuen etxe berrira joan behar genuela. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 15. orr.
Makur konprenitu ez banion, magia istorio zirtzilen bat. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 162. orr.
Eta bat-batean hobeki konprenitu nuen, zergatik, haurtzaroan bezala, inkontzienteki, ezpel-ondo txuriaren saihetsera joan nintzen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 122. orr.
Bainan hori aise konprenitzen ahal den gauza da. Herria 2003-01-14
Konprenitzekoa da haien harridura. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 157. orr.
65 urtez goitikoetan elebidunak dira % 35, euskara hein bat konprenitzen dutenak % 6, erdaldun hutsak % 59. Herria 2003-10-02
Nehork konprenitzen ez duen frantses hertsi batetan. Herria 2001-02-01
dena konprenitu (3); denek konprenitu (4); gaizki konprenitu (3); hobeki konprenitu (3); laster konprenitu (5); ongi konprenitu (7); ontsa konprenitu (6); orduan konprenitu (5); orduantxe konprenitu (3); untsa konprenitu (3)
ezin konprenitua (10); ezin konprenitua da (4)
hobeki konprenituko (3); sekula konprenituko (3)
denek konprenitzeko (3); hobeki konprenitzeko (5); konprenitzeko gisan (5)
aise konprenitzen (6); deus ere konprenitzen (4); deus konprenitzen (6); deusik konprenitzen (3); ederki konprenitzen (3); euskara konprenitzen (8); euskara konprenitzen dutenak (3); fitsik konprenitzen (4); frantsesa konprenitzen (3); hobeki konprenitzen (6); ongi konprenitzen (6)