Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez nahiz luzatuko hain adigai ulerterrazen azalpenean. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 275. orr.
[Prokofieven] Romeo eta Julieta obra ulerterraza da, ezaguna eta maitatua baita. Berria - Kultura 2004-08-31
Lajos hizketan ari zen bitartean, zerbaitez jabetu nintzen, nahiz eta ez nuen asmatuko egia ulerterraz eta lasaigarri hura hitzez egoki adierazten. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 127. orr.
Egia hain ulerterraz horiek, obratzeko hain ezti horiek, zertan dira bada izu-ikarazkoak? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 264. orr.
Ez argiago edo ulerterrazago, ez; potenteago eta karisma handiagoz azaltzen zituen gauzak E. H. Beregorrek. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 33. orr.
Bere ustez, kritikariak ilunak ziren, kriptikoak; artista onak, berriz, gardenak, ulerterrazak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 122. orr.
Jainkoaren justizia ez zen hain ulerterraza, hiltzeko kondena orokorraz aparte infernuan ezartzen zituen zigorren krudelegia esate baterako. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 335. orr.
Informazioa eta jakintza eskuragarriak dira, ulerterrazak eta kalitatezkoak, baliabide mota bat azken batean beste ezer baino gehiago. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 101. orr.
Zenbat eta ezagunagoa izan kirola bera, hainbat eta ulerterrazagoa izango dugu araudia. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 13. orr.
Erabaki nuen liburu laburretan idatzi beharko nuela irakurle guztientzat askoz ere ulerterrazagoak izan zitezen; horrekin lortuko da inolako oztoporik ez sortzea ulermenarentzat. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2150. orr.
Erdiguneko hizkera zenez, [euskara giputza] euskaldun guztiendako ulerterraza eta ikasterraza gertatzen zen. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 73. orr.
Nola azal daiteke modu ulerterrazean zer den bularreko angina bat? Berria - Gaiak 2006-03-19
Maila handiko fisikariak dira, eta, beraz, Einsteinen lanak modu ulerterrazenean azaltzeko egokienak. Berria - Harian 2005-02-11