Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hitz ulergarriak ez badituzue adierazten, nola jakin zer ari zareten esaten? Elizen arteko biblia 1 Ko 14,9
Gizonari aditzen zitzaizkion hitz ulergarriek ez zuten koherentziarik elkarren artean. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 48. orr.
Teoria ulergarri samar bat osatzeko. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 52. orr.
Antologia honetan, salbuespenak aparte, Rimbauden poema ulergarrienak aukeratu ditut, Jakina, ez dago inolako harreman ulergarririk munduko bekatuen eta munduko sufrimenduen artean. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 122. orr.
Elkarteak garestitze «ulergarrien» mugan direla azpimarratu zuen. Berria - Ekonomia 2004-08-08
Absurdoa, ez duelako inongo ordena edo helburu ulergarririk. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 321. orr.
Bere anaiak ezin jasan izan zuela klima hura, besterik gabe, oso gauza ulergarria niretzat. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 80. orr.
Poe zenez gero berak batxiler-tesia egiteko landu zituen idazleetako bat, gauza ulergarria zen bere idazlanaren gainean hitz egin nahi izatea nirekin. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 21. orr.
Nazionalitate-aldaketa horietatik erlijio- eta klase-aldaketak aztertzera igarotzen garenean, aurkitzen dugu hor ere familia dela, eta ez gizabanakoa, unitate ulergarria. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 326. orr.
-Euskara ulertzen dut -azaldu zuen emakumeak, euskara bitxi baina ulergarrian-. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 77. orr.
Gero kontu sinple eta, egoera honetan, ulergarri batzuk jakinarazi dizkigu. Gogora etortzen zitzaion lehengo irakaslea, zeinak, batere berotu gabe, modu ulergarrian hitz egiten baitzekien. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 98. orr.
Modu erakargarri eta ulergarrian erredaktatuta egon beharko dute. Berria - Gaiak 2006-05-09
Horiek egitate kontrolagarriak zituan, ukigarriak, hurbilak, fisikoak, nire kapazitateentzako dimentsio ulergarrikoak, humanoak. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 73. orr.
Ez baita ulergarria guri atsegina ematen jardutea, irainka ari gatzaizkion momentuan. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 184. orr.
Liburu honen abiapuntua histori azterketarako eremuak bilatzea izan zen, beren espazio- eta denbora-mugen barruan berez ulergarriak izango zirenak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 11. orr.
Hagridek armiarmei buruz esandakoa askoz ulergarriagoa zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 223. orr.
"Frantziako erregea"ren gisako deskribapen zehaztuak ulergarri lirateke nahiz eta ezer ez denotatu, hori osatzen duten terminoak ("Frantzia" eta "errege") zuzenean edota deskribapen bidez ezagutzen baititugu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 129. orr.
Ondorioz, ulergarri izanik ulertzen ez dudana ez dut oroitzen, ez maitatzen; eta alderantziz, ulergarrietarik oroitzen edo maitatzen dudan oro aditzen dut. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 320. orr.
Arraro samarra sentitu arren, ulergarria zitzaion artikulu gehientsuenetako euskara. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 19. orr.
Hainbat nazionalitatetako lagunek guztiok ulergarri dugun hizkuntza baten bidez adierazten dizkigute bizitakoak. Berria - Harian 2005-05-20
Bizitzak bihurtzen ditu ulergarri testuan esaten diren eta esan gabe uzten diren hainbat gauza. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 43. orr.
Ulergarri baina ez barkagarri iritzi nion poliziaren jarrerari. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 52. orr.
Beharrezkoa da hizketa ulergarria gerta dadin eta hizketa horrek ekar ditzan ekarri behar dituen ondorio guztiak. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 46. orr.
Buenos Airesen bi hilabete inolako emaitzarik lortu gabe ematea ulergarri eta barkagarria jotzen zuen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 140. orr.
Erredukzionismoa ontzat ematen badugu, "esanahi" kontzeptua (eta beraz, baita analitikotasuna ere) erabilgarri eta ulergarri egingo dugu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 131. orr.
Bere historia ulergarri egiteko, bere aurrekari historikoen sokan jarri behar zuela ohartu zen. giza arrazoimen mugatuari Jaungoikoaren Hirutasuna ahal den neurrian ulergarri egiteko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 243. orr.
Atzera begira, ulergarri egiten zaizkit. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 105. orr.
Oso harrigarria egin zitzaidan aipamen hura; orain, berriz, guztiz ulergarria egiten zait. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 82. orr.
Hitz egin dezagun lasai, bada, aurreuste faltsuak egin gabe, eta egoera askoz ere eramangarriagoa eta ulergarriagoa egingo zaizu. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 90. orr.
azterketa eremu ulergarri (4); ulergarri egiten (3)
erabat ulergarria (3); gauza ulergarria (3); guztiz ulergarria (5); ulergarria bihurtu (7); ulergarria bihurtzeko (3); ulergarria da (52); ulergarria da hori (3); ulergarria da oso (3); ulergarria iruditzen (6); ulergarria zen (8)