Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ukitu1, uki, ukitzen (orobat ikutu g.er. eta ukutu g.er.) 1 du ad gorputzaren zati batez, hatzen puntez eskuarki, edo gauzaki batez, norbaiten edo zerbaiten gainaldea iritsi. ik hunkitu 3.

Ukimen animaliak gara; bizitzeko, beharrezkoa dugu uki, laztan eta musuka gaitzaten.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 146. orr.

Ikusi, aditu, ukitu edo probatu gabe, harrizkoak lirateke gure sentimenduak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 128. orr.

Sentitu ahal izateko, ikusi egin beharra daukagu aurrena, edo entzun, ukitu, usaindu edo probatu.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 28. orr.

Ez bainuen neska ukitu nahi.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 129. orr.

-Uki, uki, ez dik ausiki egiten-eta -burlatu da presonerra.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 46. orr.

Ezinezkoa zait lo hartzea ukitzen nautenean.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 117. orr.

-Hator hurbilago, seme; ukitu egingo haut, egiaz nire seme Esau haizen jakiteko.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 73. orr.

Santuak, errukiz beterik, eskuak ukitu eta sendatu egin zizkion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 223. orr.

Ukitu egin nahi zuen animalia, alde guztietatik haztatu.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 140. orr.

Lur osoko Jabe den Jaunaren itun-kutxa daramaten apaizen oinek Jordaneko urak ukitu bezain laster, eten egingo da ibaia.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 25. orr.

Jakaren poltsikoan eskua sartu eta gutuna ukitu zuen, seilurik gabe heldu zitzaion gutun bakarra, gutun beltza.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 260. orr.

Irrikatan nengoen erositako liburuak ukitu, haien paper- eta tinta-usaina sentitu, eta orriak banan-banan pasatzeko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 10. orr.

Ez, har ezak, ukitu eskuaz belarriak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 105. orr.

Eskua luzatu nion, bizkarra ukitzeko.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 178. orr.

Ohearen ertza belaunez ukitzen nuela, Bibotea eta betaurrekoak obsesiboki ukitzea.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 480. orr.

-Kontuz, ez uki!  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 52. orr.

Pasatu eskua eta ukitu: zuen eskuek ez dute hain mihise leunik gozatu.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 150. orr.

Hatz baten ertzarekin bularra ukitu zion arinki.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 32. orr.

Neskatoaren ezpain itxiak ukitu zituen bere ezpainekin.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 86. orr.

Zeren oinaztura batek argitu baitzuen ene beldurraren eta ene bertze mugen baso iluna, haren ezpainek eneak ukitu orduko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 604. orr.

Aurrera noa, eskua luzatu dut, mugarria ukitzen dut.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 103. orr.

Bere eskuak kristala ukitu gabe, ateak bira egin zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 536. orr.

ik ukitugabe.

Gogor zentzatu zuen dirua eskuekin ukitu zuen anaia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 321. orr.

Orduan haren zakil gogorrak masaila ukitzen ziola sentitu zuen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 64. orr.

Edalontzia pixka bat okerturik, mihi-puntaz ukitu zuen edaria.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 94. orr.

Kristala emeki ukitu beharra zeukan bi hatz erakusleen azazkalez.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 95. orr.

Buxi doktoreak, azken bonbardaketak iraun bitartean, lizunkeriaz ukitu zuen neskatxa bat babesleku antiaereoan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 35. orr.

Erregeak urrezko makila luzatu eta Ester ukitu zuen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 142. orr.

Edan nuen, bada, eta makilatxoaz ukitu ninduen, neure izenaz deitzen zidan bitartean: [...].  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 67. orr.

Begietako nerbioak orratz ikustezin batez ukitu balizkidate bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 463. orr.

Zilar nitratozko soluzio baten tantatxo batekin ukitu nuen jalkina.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 262. orr.

Hurbildu eskua poliki-poliki pantailara, ukitu pantaila poliki-poliki, ia sentitu gabe.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 101. orr.

2 irud/hed

Bat-batean Jaunak bihotza ukitu zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 585. orr.

-Jainkoak guztiok ukitzen gaitik behin edo behin, eta hi ere ukituko hau egunen batean, zeren eta hi ez baihator honat kasualitatez, baina Jainkoaren borondatez.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 535. orr.

Badira gauak izpirituek ukitzen zaituztela iruditzen zaizunak, arimak zergatik gabe ikara hartzen duena.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 217. orr.

Jainkoaren garaziak ukitu baininduen eta aldatu, baita gogoberritu eta biziberritu ere.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 344. orr.

Libertatezko sentimendu handi bat neureganatzen nuen, gorputz haiek ukitu orduko libertatearen lurrak ukitu banitu bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 502. orr.

I. jaunaren ikusmen-kortex primarioa funtsean ukitu gabe zegoen, eta kortex sekundarioa zen [...] lesioaren ia zama guztia jasan zuena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 49. orr.

Argi ikusiko da zein erro sakonak egin dituen eslabiarrengan beste herriak azaletik soilik ukitu dituen dohain horrek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 325. orr.

Adela ez zuten ukitu, eskuren baten babesak kalte orotatik libratu izan balu bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 72. orr.

Gizon asko ukitu zuten azotearen hatz beltzek.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 30. orr.

-Ukitzen duzuen guztia baldartzen duzue.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 78. orr.

3 aldatu; erasan, eragin.

Erdiko gangei eusten zien zutabea besterik ez zuen utzi ukitu gabe.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 10. orr.

Bitariko zatiketa honek, ordea, ez du ukitzen liburuaren mamia.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 7. orr.

Bozkatu aurretik Sharonek ez du koalizioa ukituko.  Berria - Mundua   2004-10-14

Arima garbi daukagunok, ez gaitu horrek ukitzen.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 131. orr.

Bereizketa logikoa baino ez da eta ez du edukia ukitzen.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 50. orr.

Arnasari eusten zion ezkila itxurako oihal baten kurba, besape gunea, [...] gona baten jauskera berriz ukitu, zuzendu edo atzera trazatzerakoan.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 69. orr.

Aspergerrek berak aipatzen zuen "adimen autista", tradizioak eta kulturak ia ukitu gabeko adimen mota.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 246. orr.

Adibide hauetan guztietan, erradikalaren elementu bat ukitu da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 197. orr.

Halere, geografiak, berez, ez du hizkuntzaren barruko organismoa ukitzen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 48. orr.

–Bizkaiko haizeak ukitu ziok hari ganbara!  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 92. orr.

Iruzur horrek eta berari buruzko ardurak, ordea, idealismoa zein dualismoa ukitzen dituzte.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 168. orr.

Inork aukera behar bezala eta zuzenki egin badu, aukera aldakorrari dagozkion gauzez eta ez haragiari eta munduari ukitzen diotenez [...].  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 111. orr.

Bisita hark bizitza osorako ukitu baininduen, markatu ninduen eta zigilatu ninduen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 61. orr.

Erregeren barkamenak Joanes Lüküzeko baroia bera ukitu zuen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 60. orr.

Etxetik irten nintzenetik ez nuen egunerokoa ukitu ere egin, eta Elsbethekin, berriz, oso bakanetan oroitu nintzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 200. orr.

Orain arte ez dut inoren eskubiderik ukitu, ezta inorengandik eskupekorik jaso ere.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 188. orr.

Karlos Setimok gauza bat erakutsi nahi zion batez ere bere anaiari: Lizarra Espainiako hiriburu "normala" zela; nahiz gerraren irautearen ondorioz militar kutsuak galanki ukitua.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 188. orr.

Alta, Jainkoa (gorets bedi!) nola edo hala pasiboki ukitua balitz, Bera ez den zerbaitek bere baitan eragingo luke, alegia, aldaketaren bat lekarkiokeenak.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 137. orr.

Gizakien Erregeetako bat, garai hurbilagoetan jaioa, baina Arraza Zaharraren jakinduriak eta tristeziak ukitua.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 97. orr.

Estatuek, lehenik eta behin direktibak ukitutako sektore bakoitzak doan zenbat karbono dioxido isuri dezakeen erabaki dute.  Berria - Ekonomia   2004-11-27

4 (ezezko esaldietan) erabili.

Ukitu ere ez dut egin zure papertxo hori!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 189. orr.

Mahai gainean ukitu gabe zeuden libreta eta grabagailuari zehar-so egin zien.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 103. orr.

Isilpean jaiki, oinetakoak jantzi; pijama ukitu gabe eguneko arroparekin sartuak geunden ohean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 47. orr.

Salto batean jaiki nintzen eta, janaria ukitu ere gabe, plazara joan nintzen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 106. orr.

Ez zuen pizza ukitu ere egin mahaian aurrean jarri ziotenean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 165. orr.

Gelak airea behar zuen, ordea, bakarrik geratu eta hirugarren asterako berriro erretzen hasi bainintzen, bost urtean tabakoa ukitu gabe egon ondoren.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 48. orr.

Oihan zoragarria da, ukitu gabea, eta ez da gizakirik bizi han.  Berria - Gaiak   2006-02-08

Haren gauzak erakutsi nizkien, bere lekuan denak, ukitu gabeak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 92. orr.

-Ez ukitu leku hau.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 66. orr.

5 bi gauza elkarren ondoan gertatu, tartean hutsarterik gabe; indarrik gabe jo.

Hurbildu eta hurbildu, eta behin ere ukitzen ez.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 142. orr.

Ontziak kaia ukitu orduko, ontziratu, eta bidaiarien puskak miatzen hasten dira soldaduak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 150. orr.

Lehen aldiz, kometa bat ukitzen saiatuko da NASA, 2005. urtean.  Berria - Gaiak   2004-01-23

Azkoitiko joera, dantzan suelto, elkar ukitu gabe, zuan paradisua, eta Zumarragako balseoa, aldiz, infernua.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 29. orr.

Gerta liteke likido-geruza lubrikatzailea ezin mantendu izatea, eta bi gainazalak ia elkar ukitzea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 41. orr.

Elkar ukitzen ez zuten plano eta lerro paraleloak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 49. orr.

Ahoek elkar ukitu zuten eta musua ezpain eta mihi jate erabateko bihurtu zen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 347. orr.

Arietea harrapatuz, danbor baten bitartez dibidietak biraraziz eta arietearen burua airean esekiz, ez zioten utzi harresia ukitzen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5290. orr.

Erromatarren teatroan lau triangeluren aldeek ukitzen zuten zirkunferentzia, eta teatro grekoaren kasuan, lau karraturen angeluek ukitzen dute delako zirkunferentzia hori.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2430. orr.

Atzera egin zuen, bizkarrarekin fatxada ukitzeraino.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 119. orr.

-Jar nazak etxeko zutabeak ukitzeko moduan, atseden har dezadan haietan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 42. orr.

Zirkulu bat egingo da proszenioaren ezkerreko aldea ukitzeraino.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2430. orr.

Bat-batean zerbaitek aurpegia ukitu zidan.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 94. orr.

Hatz-mamien eta bizkarraren tartea are estuagoa bihurtu dut, ia-ia ukitu arte, ia-ia azal biluziarekin bat egin arte, ia--ia...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 80. orr.

Eguzkiak ez du ia ezkutaldirik izanen, gauerdian uraren muga ozta ozta ukitu eta berriro hasiko da igotzen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 267. orr.

Autoa txikia zen, utilitario bat, eta gorputza aurrerantz makurtuta gidatzen zuen, bolantea sudurraz ukitzeraino ia.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 85. orr.

Urak egundo ez zuen haren begitartea ukitu, ezta haren gorputza ere.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 82. orr.

Bonbek herriko zubia ukitu ere ez zuten egin?  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 189. orr.

Sofistikatua baina ez gehiegi, utzikeria-ukitu ondo estudiatu batzuekin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 144. orr.

Ukitzeko bezain gertu iragan naiz haren aldamenetik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 63. orr.

6 gai batez aritu, eskuarki gaingiroki.

Kapitulu honetan ukitu diren arazoetan zertxobait sakontzeko aukera ematen duten sarrerako bi obra.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 73. orr.

Lehenago ere gai hori ukitua dugu.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 165. orr.

Apaizak, hasierako asmoa utzita, zalduneria gairik ez ukitzeko asmoa alegia, Don Kijoteren sendatzea egiazkoa ala axal-hutsekoa ote zen ikusi nahi izan zuen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 101. orr.

Erabateko eta guztizko desadostasuna zen; edozer gai ukitzea aski zen aiherkundea piztu zedin.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 38. orr.

Denetariko gauzez hitz egin dik, gaingiroki ukitu ditik gai guztiak, liburuetan irakurritako guztia esan dik, hitz ederrez gainera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 256. orr.

Badago gai bat oraindik ukitu ez duguna: entitate abstraktuak gramatikan.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 173. orr.

Gure helburua ez dela kapitulu horretan bereziki ukitu den gaiari buruz arreta piztea.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 53. orr.

Margolan indartsu baina nahiko beldurgarri eta arrotz haietatik, hogeita hamar urtez ukitu ez zituen gaietara pasatu zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 35. orr.

Bertsolaritzak orain arte ukitu ez zituen forma eta eremuak bilatzearen alde.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 63. orr.

7 hunkitu.

Biziki ukitu zuen berri txar hark, ezagutzen ez zuen pertsona haren heriotzak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 180. orr.

Jakitun zela horretaz, ez zutelako alemanen bihotza benetan ukitu, haiekin erabilitako propagandak ez zituztelako erdi-erdian jo.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 192. orr.

Evak ezin izan zuen orduz geroztik Adanen anima ukitu.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 27. orr.

Azken honek zentzu batean bakarrik daki bihotza ukitzen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 272. orr.

Horra bihotzean ukitu nauen hitza.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 167. orr.

Nola ukitu ninduen aitaren erran hark, eta nola sentitu nituen bi ele haiek -garaile eta galtzaile- [...] gaua eta eguna bezala!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 46. orr.

8 (era burutua izenondo gisa).

Halako oroitzapenak operazio-gelan ere sorraraz daitezke, baldin eta operatzean elektrodo bidez estimulatzen bada lobulu tenporaletako alde ukitua.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 174. orr.

Honetan ahotsa du xake-jokalari intransigenteen esaerak, peza ukitua, peza jokatua, Alekhine maitea, idatzi dena idatzita dago.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 78. orr.

9 ezin ukituzko izlag ik ukiezin.

Horregatik agian hartu izan da, gaur egun arte, ezin ukituzko elementutzat.  Askoren artean   «Rataplan» - 85. orr.

Ben Evansen dendako neska bat bezain orbangabe eta ezin ukituzkoa zen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 107. orr.

Jainkoak [...] ez du irudi beharrik, ariman egiten du lan, hobeto esan, arimaren ezin ukituzko zolan, sekula irudirik iristen ez den hartan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 43. orr.

Museoko paretaren kontra katilu bat teren truke itxurak egiten zituzten emakume gaizto, zarpailengatik, eta modako aldizkarietatik ateratako emakume perfekto ezin ukituzkoengatik.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 120. orr.

10 ukitu/uki ezinezko izlag ezin ukituzkoa.

Teilatua eta alboak urdinak eta ukitu ezinezkoak zituen oskol bat, ortzi biribila bezain altua eta hutsa.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 164. orr.

Elizaren gangan margotuta dagoelarik, uki ezinezkoa izateak ematen dio, aurrekoez gainera, bere ilusioa eragiteko indar eutsi ezinezkoa trompe-l'œil ospetsu horri.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 98. orr.

11 giharrean ukitu

Zure jatorri erromantikoaren kondairak [...] nire izatasunaren barren-barreneko giharrean ukitu nau, jakina.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 60. orr.

Auzi korapilatsuan sartu zarete, eta giharrean ukitu duzue.  Berria - Ekonomia   2004-08-15

· Amaren bizitza errukarriaren ikuspegiak gihar-giharrean ukitu zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 58. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

arinki ukitu (5); asko ukitu (4); aurpegia ukitu (7); baloia ukitu (7); belauna ukitu (4); bera ere ukitu (4); bera ukitu (4); berriro ukitu (5); besoa ukitu (5); bihotza ukitu (6); bizkarrean ukitu (4); bularra ukitu (5); bularrak ukitu (5); doi doi ukitu (6); doi ukitu (6)

elkar ukitu (21); elkar ukitu gabe (8); elkar ukitu zuten (4); emeki ukitu (4); ertza ukitu (10); ertza ukitu zuen (4); eskua ukitu (9); eskuak ukitu (8); eskuarekin ukitu (4); eskuaz ukitu (8); eskuekin ukitu (6); eskuez ukitu (4); eskuz ukitu (11); ezer ukitu (10); ezpainak ukitu (8); gorpu bat ukitu (4); gorputza ukitu (5); harria ukitu (4)

ia ukitu gabe (4); ikusi eta ukitu (5); ilea ukitu (6); inoiz ukitu (4); inork ukitu (7); kontu handiz ukitu (4); lurra ukitu (17); luzatu eta ukitu (7)

oihala ukitu (6); pixka bat ukitu (6); puntaz ukitu (5); sekula ukitu (4); sorbalda ukitu (10)

ukitu eta esan (8); ukitu eta ukitu (4); ukitu gabe (118); ukitu gabe zegoen (6); ukitu gabea (6); ukitu gabeak (6); ukitu gabeko (12)

ura ukitu (8); urak ukitu (4); zakila ukitu (7); zerbait ukitu (7); zerua ukitu (5); zorua ukitu (5)

elkar ukituz (9)

elkar ukitzea (4)

elkar ukitzeko (8); eskua ukitzeko (4); ukitzeko aukera (5); ukitzeko gogoa (7); ukitzeko moduan (11)

aldiz ukitzen (4); apenas ukitzen (4); asko ukitzen (7); baloia ukitzen (9); berriz ukitzen (5); bihotza ukitzen (4); bizkarra ukitzen (4); doi doi ukitzen (6)

elkar ukitzen (22); elkar ukitzen zuten (6); ertza ukitzen (4); gaiak ukitzen (4); guztia ukitzen (4)

ikusten eta ukitzen (6); lurra ukitzen (13); masaila ukitzen (4); nola ukitzen (5); ozta ozta ukitzen (4); ozta ukitzen (4); soilik ukitzen (4); sorbalda ukitzen (4)

ukitzen dituena kutsaturik (4); ukitzen duena kutsaturik (5)

zakila ukitzen (5); zerua ukitzen (10); zerua ukitzen zuen (6)

ukitzera ausartu (4)

ia ukitzeraino (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus