Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
uhandi (corpusean urandi eta uraundi soilik) iz ur handia. ik ur 25.
Hala izango da miraz, Elantxobe aurrean badagoela Goierri izeneko urandi edo kala bat esaten dionean, edota Burgos bat Lekeitio parean, itsasmila batzuk barrura joanda. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 25. orr.
Halere, ia beti ohi denez, uholde, uraundi eta uriolak dira gehien akorduan iltzatuta gelditzen direnak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 189. orr.