Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
1937ko martxoaren 20an iritsi zen Olerongo uhartean prestatutako udalekura Bilbotik abiatutako lehen ebakuatu multzoa, bost eta hamabi urte bitarteko 450 ume taldea. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 24. orr.
Badator, oraingoan bai, haurrak hamabost egunerako udalekura eramango dituen autobusa. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 13. orr.
Oporrak hurbil zeuden, eta gaztea udalekuetara hamabostaldi baterako bidaltzeko proposamena egin zion Mirenek amari. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 182. orr.
Udan udalekuetan begirale aritzen ginen koadrilako batzuk. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 58. orr.
Hik ez al dakik, udalekuko ligeak ez duela balio hortik kanpo? Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 156. orr.
Udalekuetan egon berria naiz, eta han oso gaizki jan genuen, asko gogoratu naiz zutaz, baina ez otordu txarrak ematen zizkigutelako bakarrik. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 106. orr.
Ezin zuen jasan udalekuaren ardura zuten mojen diziplina itsua, eta, apala eta txiki samarra izanik, beste haurren irainen eta are erasoen jomuga bihurtu zen. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 113. orr.
Handik hamar egunera, udalekura zihoazen umeak geltokira bidean eliza aurretik igaro zirenean, On Camillo korrika joan zitzaien agur egitera eta santu-irudiak banatzera. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 223. orr.
Aste bikaina eman nuen autistentzako udaleku batean, Camp Winstonen, Ontarion. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 239. orr.
Udan, bertso-udalekuak antolatzen dira Aubixan. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 179. orr.
Egungo hezkuntza-sistemaren gabezia zenbait berdintzeko moduko ikasgaiak beregana ditzake bertso-eskolara edo bertso-udalekuetara doan gaztetxoak. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 156. orr.
Taldeka doaz alde batetik bestera, berdintsu jantzita -bisera gorria, alkandora zuria, aurrezki kutxaren anagramaz apaindutako bizkar-zorroa-, eta begirale gazteen zaintzapean: egun erdiko hiri-udalekuen denboraldi betean gaude. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 15. orr.
bertso udaleku (3)
bertso udalekua (3)
bertso udalekuak (5)