Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

udaleku (orobat uda-leku g.er.) 1 iz udaldia igarotzeko lekua; eskuarki haur talde batek beren begiraleekin udako egun batzuk igarotzeko lekua. ik udaleku.

1937ko martxoaren 20an iritsi zen Olerongo uhartean prestatutako udalekura Bilbotik abiatutako lehen ebakuatu multzoa, bost eta hamabi urte bitarteko 450 ume taldea.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 24. orr.

Badator, oraingoan bai, haurrak hamabost egunerako udalekura eramango dituen autobusa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 13. orr.

Oporrak hurbil zeuden, eta gaztea udalekuetara hamabostaldi baterako bidaltzeko proposamena egin zion Mirenek amari.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 182. orr.

Udan udalekuetan begirale aritzen ginen koadrilako batzuk.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 58. orr.

Hik ez al dakik, udalekuko ligeak ez duela balio hortik kanpo?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 156. orr.

Udalekuetan egon berria naiz, eta han oso gaizki jan genuen, asko gogoratu naiz zutaz, baina ez otordu txarrak ematen zizkigutelako bakarrik.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 106. orr.

Ezin zuen jasan udalekuaren ardura zuten mojen diziplina itsua, eta, apala eta txiki samarra izanik, beste haurren irainen eta are erasoen jomuga bihurtu zen.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 113. orr.

Handik hamar egunera, udalekura zihoazen umeak geltokira bidean eliza aurretik igaro zirenean, On Camillo korrika joan zitzaien agur egitera eta santu-irudiak banatzera.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 223. orr.

Aste bikaina eman nuen autistentzako udaleku batean, Camp Winstonen, Ontarion.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 239. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Udan, bertso-udalekuak antolatzen dira Aubixan.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 179. orr.

Egungo hezkuntza-sistemaren gabezia zenbait berdintzeko moduko ikasgaiak beregana ditzake bertso-eskolara edo bertso-udalekuetara doan gaztetxoak.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 156. orr.

Taldeka doaz alde batetik bestera, berdintsu jantzita -bisera gorria, alkandora zuria, aurrezki kutxaren anagramaz apaindutako bizkar-zorroa-, eta begirale gazteen zaintzapean: egun erdiko hiri-udalekuen denboraldi betean gaude.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 15. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bertso udaleku (3)

bertso udalekua (3)

bertso udalekuak (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus