Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ubide (orobat urbide g.er.) 1 iz urak joateko bidea, gizakiak egina. ik erreten; itsasarte.

Urtegiko horma nagusia, bigarren horma, Nafarroako ubiderako sarrera eta haren lehenengo hiru kilometroak egiteko, 235 milioi euroko inbertsioa egin behar izan du Espainiako Gobernuak.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 44. orr.

Tausteko ubideak uraren % 30 galtzen du, obra zaharra delako.  Berria - Harian   2005-01-18

Panamako ubidearen auzian.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 197. orr.

181 kilometro luze izanen da ubidea, obrak amaituta.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 31. orr.

Aurrera jarraitu zuen Scotten gabarra ubidean atrakaturik zegoen lekuraino.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 213. orr.

Bisigodoen legeak ibaien ubide-erdia hartzen uzten zien partikularrei, baldin eta beste erdia sare eta ontzientzat libre geratzen bazen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 55. orr.

Hango ubideak eta hango zubiak, hango gondolak, hango piazzak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 244. orr.

Ubidearen zoruak izan beza gutxienez ehun oin bakoitzeko oin-erdi bateko malda.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3950. orr.

Zurezko bi zubi dauzka, pilote gainean eraikiak, ubidearen zabalera osoa nabigaziorako libre uzteko moduan jarriak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 417. orr.

Tutuz egindako ubideek abantaila hauek dituzte: [...].  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4010. orr.

Horra nire ubidea ibai bihurtua eta ibaia itsaso.  Elizen arteko biblia   Si 24,31

Karrika estua eta harresipekoa zen, ibai bat ubidean nola, harlanduzko zorua zuena.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 106. orr.

Gorpuak zakuetan bildu eta herri erditik igarotzen den ubidera jaurti zituzten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 67. orr.

Ubide eta ibai-bazter guztietan gainez egingo du urak.  Elizen arteko biblia   Is 8,7

Osinetik sortuz, lur azpiko ubide batetik zehar ibiliz zazpi ibaien urek itsasoa ukituko zuten.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 109. orr.

Tom Hanks bera ere izango da ubideen hirian; filmaren aurkezpenean parte hartuko du.  Berria - Kultura   2004-09-01

Ubidearen Jarraipen Batzordearen bilera.  Berria - Euskal Herria   2006-02-22

2 ur laster baten ibilbidea.

Marea behera zegoela eta, argi ikus zitekeen ubidea sigi-sagaka, hareatza zabalak eta uharte arrokatsuak saihesten.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 79. orr.

Himalaya eta Tibeteko mendilerroetatik datozen errekastoen ubideak aldatzea ere aukera bat dela uste du Pekingo gobernuak.  Berria - Gaiak   2004-01-28

Urak sekulako abiada hartzen zuen harri eta sastraken arteko ubide estuan behera.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 343. orr.

Bidaiaren amaiera aldera inguratzen ari ziren, Aiaran bertan jaiotzen zen Nerbio ibaiaren ubideari jarraituz.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 132. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Urak zazpi urtegitan itxiak zituztenean, zazpi ubide berri egin zituzten langileek holandarraren zuzendaritzapean. Errekaren ubide lehorrera jaitsi zen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 110. orr.

Aldapa leunean behera iparraldera zihoazen, eta hondoan erreka baten ubide lehor eta kiskalia igarotzen zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 242. orr.

Marea berriak irakiten zuen orduan ubide sakonetan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 223. orr.

Ibai eta ubide zabaleko lurraldea izango da; baina etsaien arraun-txaluparik ez da handik igaroko, ez ontzi handirik bertan ibiliko.  Elizen arteko biblia   Is 33,21

Herbert Raas, Iparreko itsaso hotza eta Nederlandeko ubide lasaietako ur bareak utzita Timorreko irlara etorri zenean, [...].  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 45. orr.

Ubide harritsuaren beste aldean, bidezidor oso erabilia ikusi zuten, mendebaldeko haitzen oinaldean sigi-saga.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 242. orr.

Ibai bakoitza bideratzeko kobrezko ubide bana egin zuten osinean, estutuz zihoana.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 111. orr.

Itzuli egiten dira ureztatzeko ubide bati jarraituz.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 83. orr.

Erreka bera geratzen zaie, ubide nagusia: «nagusia, itsasadarraren beraren ardatza delako, baina baita kutsadurarik gehiena hor batzen delako ere».  Berria - Euskal Herria   2004-02-26

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Goiko urtegiko ubide-muturrean, oihal-garbitzailearen sororako bidean, aurkituko duzu.  Elizen arteko biblia   Is 7,3

Beltzak dira hiriko urak, ustel usaina darie, Baltikoan hartutako sardinatzarraren biltegiek ubide ertzetako moiletara jotzen baitute.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 20. orr.

Jebustarrei eraso nahi dieten guztiak sar daitezela ubide-zulotik, David gutxiesten duten itsu eta herren horiengana!  Elizen arteko biblia   2 Sm 5,8

Ubide-kate hori inoiz ez zen bat etorri muga politiko batekin giza historiaren hasieratik lan hau idazten ari naizen garairaino.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 274. orr.

5 irud/hed

1909an, Louis Blériotek Manchako Ubidea gurutzatu zuen hegazkinez.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 57. orr.

Danubio sarea bezalakoa izan da beti: ekonomia eta kultura garraiatzeko balio izan du, benetako ubidea izan da.  Berria - Kultura   2004-07-23

Ni ubidea naiz, ibaitik ura hartu eta baratzera daramana.  Elizen arteko biblia   Si 24,30

Oihu bat bertze bati zerraion, eta haiek, noiz eta tristeak baitziren, sufrimenduaren ubideetarik eramanak ziruditen, eta, noiz eta alegerak baitziren, munduaren bizigogotik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 603. orr.

Energia sortzaile hori, erlijiozko babespean, ubide sekularretara isurtzen ikusten dugu gizarte-bizitzako ekonomia, politika eta kulturaren mailan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 102. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus