Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kolomen parean geratzen direnak zulatu egin behar dira teiletatik euri-ura hartzen duen erretenera iritsi arte. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1750. orr.
Ibaira joaten ziren, burdinazko zubiko tuerkak sartzera, edo ubideetako erretenetara, presako harresiei porlana ematera. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 29. orr.
Euria egin du; uraren zurrumurru mehea dator bidezidor-ertzeko erretenetatik. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 20. orr.
Erreten bat zulatu zuten hesiaren ezpondaren eta kontraezpondaren artean, eta Angararen urez bete zuten. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 417. orr.
Erreten horretan ura jarriko da, eta urak erretenaren goiko ertzak denean berdin ukitzen baditu, jakingo da sestran dagoela jarrita. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3950. orr.
Gizonak aurpegia garbitu zuen erreteneko urarekin eta zapiaz aurpegia txukatzen ari zen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 259. orr.
Aldarearen inguru guztian hogeita hamarren bat litro har zezakeen erretena egin ondoren. Elizen arteko biblia 1 Erg 18,32
Ahateak atariko eskailera zaharren azpiko erretenera joaten ziren, eta hantxe geratzen ziren igeri eta krazkaka. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 49. orr.
Han zihoan ura aldare inguru guztian, erretena betetzeraino. Elizen arteko biblia 1 Erg 18,35
Orduan, Jaunak tximista bidali zuen, dena kiskali zuena: oparia, egurra, harria eta hautsa; eta erreteneko ura ere idortu egin zuen. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 77. orr.
Auto abarrikatu baten pusken artetik agertzen diren soin-adar zatikatuak, bide bazterretako erretenean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 203. orr.
Hogei indio haiek erretenak lubakitzen jarri nituen, ura haietan barrena itzur zedin. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 255. orr.
Aldare inguruan erretena zegoen, sakon eta zabal metro erdi zena. Elizen arteko biblia Ez 43,13
Inguruan tabako-sailak, erretenez bereziak, giza lan txukun eta zuzenak, baina gizakirik inon ez. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 77. orr.
Hala, danbor horizontalak bira bat ematen duen bakoitzean harri bat eramango du zulora, eta erretenetik botako du. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4990. orr.
Kolomak diametro berdinekoak izanik ere, neurketa-lerroak ez dira biak berdinak izango, ildaxka edo erretenetatik pasatzen dena bestea baino luzeagoa izango delako. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1970. orr.
Labanaren puntak eskekoaren besotik azkeneraino segitu zuen arrakalako erretena, harik eta zerbaitekin topo egin zuen arte. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 141. orr.
Pisuergaren erretena ja pasatua dut. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 125. orr.
Erdiko parteari izter forma emango zaio, grekoek meros deitzen dutena egiteko; izter horren alde banatara erretenak zizelkatuko dira, erretenaren aldeak angelu zuzenean paratuz; erretenen ezker-eskuin, eta ordena berdina jarraituz, beste listel batzuk jarriko dira. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1930. orr.
Eraikinaren kanpoaldean argiaren instalazioa jartzeko erretenak markatzen ari zen palet baten gainean. Berria - Ekonomia 2004-12-17
Oroitu behar genuke nolakoa zen artoa ereiteko tramankulutxoa, bi erreten axalekotan, erruberatxoa bueltatu ahala, arto ale pare batekin babarrun bat edo beste jausten uzten zuen txulo ttikiarekin. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 168. orr.
Ilea atzerantz bildu eta eskuez kolonia apur bat zabaldu du sama aldean... eta alkandorak bistan utzi duen bularren erretenean. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 37. orr.
Nire kuleroari alde batera eginez, txizari utzi nion haren bizkarreko erretenean zehar irristatzen. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 61. orr.
Nire ipurdiko erretenean zehar isuri zen hazia, potxotxeko ileetaraino. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 38. orr.
Makurtzen denean, musker laranja-berde bat agertzen zaio ipurmasailen arteko erretenaren gainean, tatuatuta, jakina. Berria - Kultura 2004-08-12
Hatzetako bat neskaren erretenean erdi sartu eta eragiten hasi nintzaion, emeki-emeki. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 276. orr.
Gero arin-arin lehortu, eta bizkor orraztuz zuzendu zuen ileko erretena. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 125. orr.
ik artesi.
Buruko ileak bi zelai berdintsutan banatuta erreten luze eta markatu batez. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 236. orr.
Elizabethek nebaren eskuak hartu, eta kiromantiko baten moduan pasatu zituen hatz-puntak nebaren esku-ahurreko erreten txikietatik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 71. orr.
Nire sabela bere kasa mugitzen zen, xurgatzeari utzi nion eta neure erretenera eraman nuen eskua, masturbatu beharra nuen, dena emanda nengoen. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 16. orr.
Bakea nahi nuen, bake apur bat, neure bizitzaren erretena txukuntzeko. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 29. orr.
John Deeren bizitza bi atal nagusitan banatuta dago, bi atalen artean sineskeriak eta erlijioak egindako erreten zabala dagoela. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 50. orr.
Negarrez jarraitzen zuen, etsi-etsian, eta bazihoan, gelditu egiten zen, bazihoan berriro, antsiarik gabe, xirripa bat hondarrean zehar bezala, erreten bat zabalduz gelaren ilunpean, gauaren isiltasunean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 369. orr.
Renek ondo ezagutzen ditu Kubako bizimoduaren azpijokoak eta lurpeko erretenak. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 246. orr.
Buia lerroek seinalaturiko erretenetik nabigatu behar duzu. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 154. orr.
Poesia ez baitago lerroen etenetan, hizkuntzaren erretenetan baizik. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 47. orr.
Ertzetako aldeetan, erreten-erdiak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1930. orr.
Ur, lurrun, huts, gas, gasolina eta abarren hoditeria guztiak, edo lurpeko erreten-zuloz zihoazen, edo zimenduan hormarteraturik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 155. orr.
Erretxinaren txorrotada lodia erreten-buruko askatxoan hantxe baratu zen, ispilu beltz dirdaitsu bat osatuz. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 218. orr.
Landa guztia zingira bat zen, bide guztia ur-erreten bat. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 158. orr.
Bare eta barraskiloak goizean goiz zainduko zituen, ea ur-erretenetik asko aldendu ziren. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 39. orr.
Herbertengatik bakarrik jarraitu genuen aurrera, zoritxarrez jarraitu ere, handik pixka batera ibai bateraino iritsi baikinen, hots, ibai-erreten bateraino. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 74. orr.
Begipean nuen neskaren bular-erretena gero eta sakonagoa. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 211. orr.
Neskatxak, mutilaren harridurarako, zilarrezko giltza bat atera bular-erretenetik eta portalea ireki zuen. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 161. orr.
Agurearen tabako-sailera zeraman bidea ohandotarren sail batetik abiatu eta Zitadelako babes-erreten batetik igarotzen zen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 36. orr.