Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Adinekoek zauriak, ubelduak, hausturak, urradurak, buru edo aurpegiko lesioak, erredurak edo harramazkak izaten dituzte. Berria - Euskal Herria 2004-05-18
Uste dut ubelduak edo beltzuneak bilatu nahi dituela. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 54. orr.
Emakumeak lepoan zituen ubeldu batzuk seinalatu ziren. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 238. orr.
Anak ubelduak zeuzkan gorputz osoan, baina laster oneratu zen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 147. orr.
Ubelduak nituen matrailetan eta kokotsean. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 100. orr.
Koadroetako gorputz haien azalean gauza asko falta ziren, dudarik gabe: ez zeukaten mailaturik, ez eta ubeldurik, hozkarik edo ziztadarik ere. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 165. orr.
Ez garatxo bat, ez mantxa bat, ez ubeldu bat. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 166. orr.
Lotsaturik, bere hankako ubelduari begira atzeman ninduela ohartu nintzen. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 72. orr.
Seguru asko, nire begiko ubeldua froga bat irudituko zitzaien. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 125. orr.
Atzaparka egiten zidan edo ubelduak egiteko moduko alimaleko zapladak. Zirkulu biribila bilakatu zen ubeldua, arrosa ilun-iluna. Ez zen batere erraza izaten hortxe, eskuinaldeko bularraren juxtu goitiko aldean, neukan ubeldua ezkutatzea. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 48. orr.
Biharamunean aurkitu ninduten, dena ubeldu eta zauri, nire bila irtendako adiskide batzuek. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 127. orr.
Ezkerreko begiaren inguruan ubeldu zurbil bat ari zitzaion zabaltzen Blacki, eta sudurretik odola zerion. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 276. orr.
Dakiena da galdeketa egin eta gero ostera zintzilik eta buruz behera jartzen duten gorputz gazteak ubeldu beltzak dituela bistan dituen gorputz-atal guztietan. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 178. orr.
Osaba Vernon geldi geratu zen, artean ukabila altxatuta, aurpegia ubeldu-kolorez itsusitua zuela. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 23. orr.
· Banekien iluntasun hura, odol ubelduaren kolorekoa, han urrunean zebilen haizearen abisua zena. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 367. orr.