Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ubel 1 izond kolpe baten edo hotz handiaren ondorioz larruazalak hartzen duen kolorekoa. ik more.

Argizaria bezain zuri, nire aurpegia, [...] zain ubelez zeharkatua, gorpu batena bezain nardagarria.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 13. orr.

Maddik orduan, presaka, atorra irekiz bularrak askatzen zituen eta niniaren ahoa esnez hantu titi ubeletan pausatzen zuen amultsuki.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 187. orr.

Bugainbilearen lore zurixka eta ubelak ikusten dira, eta kaktusak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 55. orr.

Goizalbaren lehen argi ubelak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 68. orr.

Eguzkiarekin batean jaiki eta mendi ubeletan iltzatzen ditu begiak.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 154. orr.

Berunezko hodei ubelak.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 134. orr.

Bularreko negal eta mantxa gorri eta ubelak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 169. orr.

Atorra ubela, biziki 'tendance', zapata berriak...  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 31. orr.

Tinta ubelaren antzeko orbanak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 23. orr.

Ikasle guztiek generaman [...] haren esku gogorraren oroigarri ubelen bat besoetan edo kaskoan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 113. orr.

Arratsalde jakin bateko nagitasun ubelak halako hiria dakarkit gogora.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 5. orr.

Petxua ubel-ubel egin arte, mea culpa.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 147. orr.

· Ganbarako beirateaz beste aldean, egun berria bazetorrela iragartzen zuen ortziaren ubel koloreak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 255. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Matelondoan luzitzen nituen gerla-pintura ubel-gorriek azalpenen bat eskatzen zuten.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 324. orr.

Poternako baratzea argiztatzen zuen zeru ubel-gorrira altxatu zuen soa.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 296. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gu hara iristen ari ginen uneantxe ari zen halako txoritzar beltz-ubel saldo oso bat errai-multzo bati tiraka.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 48. orr.

Neonezko argiaren eragina, suposatu nuen, eta eskuok lehortu nituen, hauek ere horiska-ubelak, orobat.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 13. orr.

Arestiko zurbiltasuna ezabatua aurpegia gorri ubela zeukala.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 267. orr.

Urdin-ubel kolorezko laino eder batek halako kapelu bat osatzen zuen eraikuntzen gainetik.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 164. orr.

Aurpegi txikian begi bizi-hezeak, ezpain fin-ubelak, ile apurrak atzeraka orraztuak.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 168. orr.

4 (adizlagun gisa)

Hodeiak ubel zeuden muino urdinxken gainean eta zerua purpura koloreko.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 263. orr.

Azazkalak ubel, besoak arre, eskuak zurixka, belakien kolore...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 125. orr.

Erorita zeukan begitartea, begi-hondoak ubel.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 120. orr.

Zaplaztekorik ez, esan zuen, ukabilkoa, kokotsa ubel-ubela utzi ziona.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 65. orr.

5 (izen gisa –en atzizkiaren eskuinean)

Ega ibarretik, eta atzerago Urederraren arrotik, Bargagorri eta Lazkuako harkaitzen atzetik, ilunabarraren ubela zetorkidan gainera ezari-ezarian.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 184. orr.

• 6 iz larruazalean kolpe baten edo hotzaren ondorioz gertatzen den orban ubela. ik ubeldu2.

Gauza asko hautsirik, barneko zauriak, hemorragia, ubelak, urratuak, denetik, eta biek zuten garuneko xoka.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 157. orr.

Behin odola garbituta, makilakaden ubelak besterik ez zituan geratzen.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 37. orr.

Azken hauek baieztatu dute zaindariek jipoitu zutela zigor ziegan sartzerakoan eta ubelak dituela behatzetan, besoan eta buruan.  Berria - Euskal Herria   2004-12-05

Biziagotu egin zen ubel hura, erabat ilundu arte.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 36. orr.

Neskaren begitarteko ubelak zenbatzen ahal nituen, ubelak eta odol idorra zerien urrakoak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 203. orr.

Elemenia opakuarena, errestoena, ubelena eta ubel bikoitzena, ihi xeheena.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 145. orr.

7 ubel-kolore izond

Tolosako Juanek utzia zidan ganbarako beirateaz beste aldean, egun berria bazetorrela iragartzen zuen ortziaren ubel koloreak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 255. orr.

Gilderoy Lockhart agertu zen oholtzan, aran ubel-kolorez jantzita distiratsu, eta laguntzaile gisa Snape bera zuela, hau ohi bezala beltzez jantzita.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 160. orr.

Hodeiak, ubel kolore, gehi soldagailuaren garraren ukitu urdinska.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 264. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus