Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zer ote dira txutxu-mutxu horiek guztiak? Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 73. orr.
Jendeak sexua hainbeste kakarekin lotuko ez balu -zitalkeria, zeloak, hisiak, ziurtasun-eza, txutxu-mutxuak, errezeloak, "ego" harrotuak, kaka eta kaka gehiago-, [...]. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 126. orr.
Handituz zihoan hiria izanagatik, txikiegia zen artean txutxu-mutxuak ziztu bizian ez barreiatzeko lau haizeetara. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 46. orr.
Ezin etxetik atera txutxu-mutxuak piztu gabe, etxekoak ere ezin kalera jaitsi atzetik zurrumurruren bat entzuteko beldurrik gabe. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 59. orr.
Nesken txutxu-mutxuak eta berbaroa apurka-apurka amatatu arte itxaron dute, gero, isilka-misilka, beren planari ekiteko. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 71. orr.
Poker jokalarien arteko txutxu-mutxuak eten dira. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 259. orr.
Dubarry andereak astean hiru aldiz irakurtzen zizkion erregeari hark idazten eta apaintzen zituen txutxu-mutxu pribatuak, zeinetan Parisko izen txarreko lekuetan gertatzen zen guztia kontatzen zen. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 305. orr.
Prest egoten zen halere jendearen txutxu-mutxu hutsalenak ere entzuteko. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 164. orr.
Txutxu-mutxu bizkor eta zoro batean hasi dira eta orduan egin dut aurkikuntza harrigarria. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 85. orr.
Paolak konfiantzan esana ziolako, sofan, txutxu-mutxu gordeetan. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 83. orr.
Azkenerako aski da ixxx bat ahoskatzea txutxu-mutxu berankorren bat isilarazteko. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 123. orr.
Ilforden ere esamesak eta ezkutuko txutxu-mutxuak erraz zabaltzen ziren, aho-mihietan ibilitakoak enteratu aurretik. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 165. orr.
Orduantxe entzun nuen, lehenengoz, Koronelari eta Otsemeri buruzko txutxu-mutxua. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 54. orr.
Nahiago dik dudarik gabe zuen hiru alaba txiki horiekin geratu [...] tertuliako txutxu-mutxu gupidagabeak entzutea baino. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 100. orr.
Aspaldion tratu txarren gaineko salaketak ikuskizun eta txutxu-mutxu bihurtu dituzte telebistetako hainbat programetan. Berria - Euskal Herria 2004-07-16
Txutxu-mutxu eta marmar ibili dira pixka batean, zer galdetuko. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 89. orr.
txutxu mutxu (13); txutxu mutxuak (11)