Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bere hotsa oso mehea zen, xuxurla bat. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 169. orr.
Tupustean, isiltasuna entzuten hasi nintzen ozen-ozen: gurasoei arazoak eta oinazea beste deus ekarri ez zien egoera baten xuxurlak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 139. orr.
"Che vuol dir", abesten du, ahotsa xuxurla baino doi-doia gorago. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 273. orr.
Zatozte! -dei egin die ikaskideei ahotsa xuxurlaraino apalduz. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 114. orr.
Une batez xuxurlak baino ez ziren aditu. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 111. orr.
Xuxurlak eta zotinak entzuten ditut. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 100. orr.
Hura ilun zegoen, eta xuxurla, hego-hots eta begi distiratsuz betea. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 77. orr.
Ahotsen xuxurla entzuten zuen Harryk, baina ez zien inolako zentzurik hartzen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 147. orr.
Zatika entzuten zen ahopeko elkarrizketaren xuxurla. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 105. orr.
Errekaren xuxurla entzuten zen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 369. orr.
Haizearen marmarra eta uraren xuxurla. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 245. orr.
Berriro ere haizeak hostoekin sortzen zuen xuxurla entzuten zen garbi. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 334. orr.
Kanta baten xuxurla ezpainetaratu zitzaidan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 269. orr.
Orduan sentitu nuen metala nire izterretan; guardia zibil baten xuxurla nire belarrietan, ez mugitzeko esanez. Berria - Euskal Herria 2004-12-29
Itsasertz hau dena xuxurlaz betea da. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 66. orr.
ik beherago 6. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Adaxkek apurtzean ateratzen zuten kraska-hotsaz edo hostoen xuxurlaz gainera, ea beste hotsik entzuten zuten. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 228. orr.
Egunak igaro ahala gorpuzgabeko ahots haren xuxurlarik ere ez zen entzuten. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 211. orr.
Ulergarriak egiten zitzaizkien elkarren arteko irribarre, keinu eta xuxurlak, bataren aldarte-aldaketak sekreturik ez balu bezala bestearentzat. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 190. orr.
Luze gabe entzun zuen gizonaren xuxurla: "Niregana itzuliko zara". Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 259. orr.
Atera daitezela bertatik, kearekin eta "denbora alferrik galduaren xuxurlarekin" batera, hainbat gogoeta eta hainbat zenbaki. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 60. orr.
Gau giro epelak xuxurla xumea eragiten dio ontzietako masten artean dabilen aireari. Iruditu zitzaion xuxurla ahul bat zetorrela liburuetatik. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 119. orr.
Eguerdi arrunt bat, tirainik ere apenas, uhinen xuxurla leuna soilik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 237. orr.
Animaliek, ostera, basek zein etxekoek, ez dute sonailurik behar, ez inude samurraren xuxurla bigunik. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 321. orr.
Vernerrek Tsiganoken xuxurla kartsu itoa entzun zuen hurbil, belarrian bertan. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 107. orr.
Elkarrekin poema tristeak irakurtzen zituzten, xuxurla minduaz murmuriatuz. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 78. orr.
Zarata eta zalaparta horiek guztiek halako iratzartze bikain burrunbatsu baten xuxurla goxoaz betetzen zuten artean lokarturiko giro hura. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 24. orr.
Haizearen fereka, pinudi hurbilaren xuxurla magikoa. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 14. orr.
Xuxurla txiki batzuk sentitzen ditu. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 125. orr.
Xuxurla isil eta asaldatu bat entzuten zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 174. orr.
-Oso etxe polita daukazu -laudatu diot etxebizitza, tratularien xuxurla koipetsuan. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 45. orr.
-Jabetzen zarete zein arduratuta egon naizen? -esan zien Weasley andreak xuxurla beldurgarri batean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 34. orr.
-Hobe duzu irekitzea, Ron -esan zion Nevillek, xuxurla herabe batean-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 77. orr.
Barruko xuxurlen mundua azaleratzen dut nire margoetan. Berria - Kultura 2004-05-16
"Konfidentzietarako egokia", pasatu zitzaidan burutik, Julien Sorelen eta Mathilde Rênalen maitasunezko xuxurla eta malkoak gogoan. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 106. orr.
Uraren kristalezko xuxurla entzun zuen, soinu argi eta gardena. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 67. orr.
Berehala entzun zen ahopeko zurrumurru eta xuxurla-hotsa jangela osoan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 111. orr.
Halako batean sentitu ninan nola hurbiltzen zitzaidan eta inguruan jiraka hasten erlauntza halako trinkoa zen xuxurla-berbaro hura. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 86. orr.
Xuxurla antzeko bat. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 149. orr.
Ematen zuen Kaweah errekaren ur xuxurla portxeraino iritsi behar zitzaigula. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 27. orr.
Etxe barruko kantuek eta orroek arestian ikusitako ur-xuxurla leunak estaltzen zituzten. Txillardegi «Putzu», 1999 - 110. orr.
Pailazokeriarik ez!, oihukatzen zion, Ternik, bere mirespen-xuxurlak eginez. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 25. orr.
Tarteka xuxurlan aritu da, eta otoitz egiten duenak bezala mugitu ditu ezpainak. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 94. orr.
Neskak kopeta ilundu zuen eta xuxurlan esan zion: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 115. orr.
Ez zion Kirxa jaunari zeharrez begiratzeari utzi, harik eta, haren belarrira makurturik, xuxurlan galdegin zion arte: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 197. orr.
Kontu-kontari egon ginen ia denbora osoan, baina zu nola ote zeunden ikustetik nentorren batean, kanta horrexen xuxurlan aurkitu nuen zure aita. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 131. orr.
Jendetza banatu egin zen, hunkituta xuxurlan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 55. orr.
Sierra Maestra, xuxurlan, izarrez zintzilikatua. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 95. orr.
Harengana korrika abiatzekotan zen, baina eskua ezarri nion besoan eta xuxurlaz esan, "Oraindik ez, Lucy”. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 277. orr.
Sortutako barailaz baliatu zen Mathilde senarrari xuxurlaz esateko: [...]. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 211. orr.
Hizketan jarraitu zuen xuxurlaz: [...]. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 233. orr.
-Bai, noski -esan zuen Lisak xuxurla batean, berriz ekin gabe-. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 211. orr.
Tira, tira! -esan zuen Alcide Jolivetek berekiko xuxurla batean-. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 264. orr.
Ahapeka, ordea, ia xuxurla batean, frantsesek aurpegi txarrez begiratzen ziguten-eta beste hizkuntzaren batean, alemanez batez ere, aritzen ginenoi. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 309. orr.
Emakumeak, xuxurla batean, bere etxean ere ostatu har nezakeela jakinarazi zidan. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 68. orr.
Michael Wendyren ondora joan eta, dardarka, xuxurla batean esan zion: [...]. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 214. orr.
Eta doktore hura, amarekin xuxurla batean hizketan, amaren erreguei entzungor, burua ezezka mugituz. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 106. orr.
Susanak xuxurla egin zidan belarrira: "Ez du merezi borroka egitea, David”. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 141. orr.
Ahots ezagun batek egin zidan xuxurla belarrira, atzetik: [...]. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 208. orr.
Mintzo hark batzuetan xuxurla egiten zidan eta beste batzuetan, berriz, aginduak oihukatu. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 297. orr.
haizearen xuxurla (4); ia xuxurla batean (4); xuxurla batean (30); xuxurla entzuten (5); xuxurla entzuten zen (3)
esan zion xuxurlan (3); esan zuen xuxurlan (3); xuxurlan esan (3)
barruko xuxurlen mundua (3); xuxurlen mundua (3); xuxurlen mundua azaleratzen (3)