Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txundimen 1 iz txunditzea. ik txundidura.

Barruan daukadan ron bizigarriari neskaren ukitu leunak azaleratu dizkidan sentipen kilikagarriak gaineratzen zaizkio, eta horri hizketarako duen jakinduriak eta patxadak sortutako txundimena.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 36. orr.

Margolariek dagerrotipoaren aurkikuntzaren aurrean izan zituzten erreakzioek -txundimenetik higuinerainokoak-, [...].  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 243. orr.

-Amontilladoa! -oihu egin zuen nire lagunak, bere txundimenetik atera ezinda.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 124. orr.

Emango zuen neskak urtebete-edo han lanean, eta halako batean dendatik desagertu zen, haren miresleen txundimenerako.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 131. orr.

Gure herria egurrez, harriz eta zotal lurrez egindako etxola multzo bat besterik ez zen, eta, denon begien txundimenera ageri den itsasadar zabal bera ere, ez zen halamoduzko ertz-mugetan ur zabalera arrunt samarra zeukan ibaia baino.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 13. orr.

2 (izenondoekin)

Txundimen handiena eragiten zuten nesken artean bazen ilehori bat, oso polita, ikusgarria oso.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 93. orr.

Martinek eta Bautistak halako txundimen komiko batez begiratzen zioten elkarri.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 189. orr.

Hemen bat-batean isildu nintzen berriz ere, eta txundimen gogorreko sentipen batez oraingoan, zeren dudarik batere gabe une horretan bertan entzun bainuen [...] garrasi edo kirrinka hots guztiz ezohikoa, apala, itxuraz urrunekoa, baina lakarra eta luzea.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 52. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus