Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez txundidurarik ez eskandalurik, apika; apika, harridura apur bat, hutsaren hurrengoa. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 176. orr.
Maelen begietan txundidurak eta haserreak bat egin zuten. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 70. orr.
Nire aurrean, judu zaharraren aurpegia perlesiaturik gelditu zen txundiduraren eta izu-laborriaren arteko keinu errukarri batean. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 120. orr.
Golek bekainak uztartu zituen, harritu itxurak eginez, Maelek, txundidura eta beldurraren artean, zera galdetzen zuela: [...]. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 139. orr.
Aurreko bietan txundidurak baizik ez baninduen jo, oraingo aldian sentipen ernegagarri bat ernatu zen nire baitan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 171. orr.
Lager-eko arrotz kutsuko alemanerak harridura moduko bat, txundidura moduko bat salatzen zuen nire ustez erresumina baino gehiago. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 190. orr.
Berean berehala ikusi nuen txundiduraren antzeko zerbait, izu gisako bat, oro har itxaropen gabeko gaixoei, kondenatuei edo, esan dezagun, kutsatuei begiratzen zaien bezalakoa. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 176. orr.
Antza zenez, ederki nabarmentzen zitzaidan sentitzen nuen txundidura. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 119. orr.
Beste ezerk ez zion hainbeste barrena goxatzen, bizitzaren aurreko txundidura arintzen, eta bertako zamak mirariz bezala altxatzen, botere goren honek adina. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 51. orr.
Gertaera gorabeheratsu samarra izan da, eta oraindik ere ez zait txundidura pasatu. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 177. orr.
Ez nintzen txundiduratik irteten; inoiz ez nuen usteko halako gauza batek jota utziko ninduenik. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 137. orr.
Txundiduraren distira zeukan begietan. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 54. orr.
Txundidurazko begirada ikusi diot Lotinantari aurpegian, belaunburuen gainera erori denean, zerbait esan nahi izan balit bezala. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 146. orr.
-Egiaz diozu? -esan zuen mutilak, txundidurazkoa zirudien ahotsez, mindutakoaz bainoago. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 112. orr.
Rosie Judori ere bizia barkatu zioten, txundidura handiz, 1.500 voltioko deskarga elektrikoa bere gorputzetik batere kalterik sortu gabe pasatzen zela ikusi ondoren. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 100. orr.
Ukitu epel, umel eta apur bat itsaskorra sentitu nuen, eta txundidura atsegina segidan. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 44. orr.
Hala nagusitu zen nigan gutxika-gutxika, ez harridurarik edo txundidura zohardirik gabe, ideia bat, susmo bat. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 182. orr.
Hasierako txundidura gaindituta, gerlari ilehoriak ere bizkarretik eraso zion. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 10. orr.
Aurreneko txundidura pasaturik, jendea lasterka abaildu zen haiengana, jipoitzeko asmoz. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 150. orr.
Gertaera gorabeheratsu samarra izan da, eta oraindik ere ez zait txundidura pasatu. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 177. orr.
Aitak ustekabeko zartakoa jaso duenaren aurpegia zuen, mindua eta heriozko txundidura batek hartua. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 220. orr.
Lehenengo txundidura unea igarota, izua sentitzen hasiko zen. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 113. orr.
Higitu da, atzera jiratu, txundidura eta sumindura aurpegiz. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 95. orr.