Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Belaskok, erdi-erdian piztiaren aurrean, txua irentsi adorea berreskuratzeko, eta hortz artean esan zuen: [...]. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 106. orr.
Gainera, zerri halakoak lantzean behin karkax-hotsa atera eta segituan txua botatzen du lurrera. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 157. orr.
Bultoa lurrean utzi zuen, eta eskuineko eskuaz ganibet gorri handia atera eta txuaz busti zuen gero. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 225. orr.
Txua egin zidan aurpegira, apurtu egin zizkidan ezpainak. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 12. orr.
Pistoleroak menderatzen zuen prostitutak txu egin zion hilotzari aurpegian. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 87. orr.
Aitak aurpegira txu egin izan balio, zazpi egunez lotsatan egon beharko zukeen, ezta? Elizen arteko biblia Zen 12,14
Etxeko andreak ikusi ninduenean, txu egin zuen lurrera eta hiru hilabeteko kontu atzeratua ordaintzeko eskatu zidan. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 122. orr.
Eta gogotik txu egin zenion azalari, arrabiak lehertzear. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 68. orr.
txu egin (5)