Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txorro1 1 iz txorrota edo kideko batetik ateratzen den turrusta. ik zurrusta.

Hamar txorro daude hemengo dutxategi luzean.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 170. orr.

Bainuontzi biribil ikaragarri hark txundituta utzi ninduen, ia lurraren mailan zegoen eta urre-koloreko ispilu eta txorroek diz-diz egiten zuten.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 11. orr.

Erdi-erdira apuntatuta ere txorroak beti ateratzen zituela zipriztintxoak, eta barkatzeko errealismo eskatologikoa.     «Kuskue tanden», 2004 - 21. orr.

Gorputz-arimetako gogorruneak beratzeagatik edo, itsasoari kendutako uretan sartzen naiz gozoro ("talasoterapia" deitzen diote): txorroa han eta txorroa hemen, klase denetako txorroen mendean entregatzen dut nere izate gogortuegi hau.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 99. orr.

Zupoarekin ekin zien, txandaka, untxi maniako baten gisara, eta batari nola besteari espermazko txorro koloreaniztun emankor, oparo, naro bana oparitu zien, eskuzabal.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 90. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Hazi-txorroari jarein nionean bere barnemuinetan, zerua buru gainera erori zitzaidala uste izan nuen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 69. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus