Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Esperimentu hartan, berun urtua isuri zuten pertzetik, eta irakaslearen alabak eskuak pasatu zituen, hatzak zabalik eta poliki-poliki, zurrustan zehar. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 84. orr.
ik beherago 5. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Koheteek buztan gisa uzten duten zurrusta zuria begiztatu dute beren etzatokitik. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 17. orr.
Erretilutik ere ginebra-botila hartu eta zurrusta luze bat hustu zuen edalontzian, izotz-puskak erabat estali zituen arte. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 11. orr.
Euri zaparrada hotsa zen hura, zurrusta tenteen jarioa, hoska eta ziliportaka. Paretan lehoi-buru bat ipiniz, ahoa zabalik zuena, nondik ateratzen baitzen ura zurrusta hotsandi batean, aska errektangular zabal samar baterat isurtzeko. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 154. orr.
Te-ontzia bat-batean makurtu, eta zehaztasun txundigarriz bota zuen edontzira zurrusta kiskalgarria. Laba irazekizko zurrusta luze eta mantso bat. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 228. orr.
Zurrusta bizian ateratzen zen ura kanilatik. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 137. orr.
Ur zurrustak maite zituen arrain txikiek bezainbeste. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 183. orr.
Dutxako ur zurrusta. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 32. orr.
Likore-botila hartu eta whisky-zurrusta on bat atera zuen berarentzat. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 271. orr.
Izerdi zurruzta ederra isuri nuen denbora gutian. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 125. orr.
Ezkerreko bentrikulutik aortara irteten den odol-zurrusta ez da oso urrun joaten hasieran. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 169. orr.
Lohi-zurrustak zipriztintzen genituen alde banatara, putzuetan barrena igarotzerakoan. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 102. orr.
"Ja ez dut hura maite", aitor dio Elisari gizonak; baina baita, hitz zurrusta berean: "Hutsik banengo bezala da...". Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 70. orr.
Han ikusi nituen irudiak -gizona hilik niri begira, odola zurrustan, lore moreak...- lanbro artean galtzen hasi zaizkit. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 180. orr.
Botilatxo berdeen mama goxoa ere neure eztarritik doa zurrustan. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 24. orr.
Lehen negar-anpuluak zurruztan ziren begi ertzetik beheiti. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 253. orr.
Orain itaxurak zurruztan, hots, gutitu dira edo ttuttuldu lehengo osaba zahar puxantak. Herria 2002-08-08