Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Juan Bautistak bazekien [...] filibusteroen txistua jotzen, hala deitzen baitzuen berak, filibusteroena, lau hatz ahoan sartu, mihia tolestu eta oso errime egiten zuena. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 69. orr.
Mihiaren aurrealdea goiko hortz-hobietara hurbiltzen da, eta hurbiltze-gune horretatik igarotzen den aireak txistu moduko hotsa ateratzen du. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 99. orr.
Zuk badakizu, Peppone: txistu bat, eta hasiko gara. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 352. orr.
Txistu batzuk entzun dira. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 294. orr.
Jende artean zeuden slytherindarrek ere entzunarazi zituzten beren txistu eta oihuak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 143. orr.
Aldi berean ordea, oihu eta txistuen gainetik, adi-adi zegokien Patriciari eta aldameneko neskameari. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 56. orr.
Arretagabe nenbilen, kaletik txistua joaz. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 169. orr.
Gauzainak esan dit: "ez da txistua jotzen". Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 169. orr.
Isekaz eta txistuz hartu zituzten besteek Alberten hitzak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 135. orr.
Txistuak eta txaloak, eta txalorik gabeko txistuak. Berria - Kirola 2004-03-06
Mallorcaren aurkako partidan Sadarren entzun behar izan zituen txistuak ahaztu ez dituela argi utzi zuen Krutxagak. Berria - Kirola 2004-03-19
Oihu eta txistu ari zaizkizue. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 44. orr.
Ahoa oker, ilea haizeari emana, bere zintzur idorretik txistu ulertezin bat baizik ateratzen ez zela. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 153. orr.
Bere arnasa larriaren txistua besterik ez dut entzuten. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 175. orr.
Munduko lore ederrenak dira han heltzen eta xori arraroenen txistuak entzuten. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 68. orr.
Txitxikov izutu egin zen halako txistua entzutean, zeren bai baitzirudien gela sugez bete zela bat-batean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 73. orr.
Haren putzak ere ezin izan zitezkeen kornamusa edo xirula baten txistu zerutiarrak baizen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 178. orr.
Londongo zerua Gernikakoa halako hamar, hogei, berrogei, sirenen txistua baino mingarriagoa arranoen amiltze astuna. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 89. orr.
Merkantzi tren baten triki-traka geldia eta lokomotoraren txistua aditzen ziren. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 540. orr.
Trenaren txistua entzun genuenean, denbora justua izan genuen trenbidetik apartatzeko. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 46. orr.
Trumoi-hots eta haize boladen txistuen artean. Tartetxo batez ez baitzen haizearen txistua beste ezein hotsik aditu han. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 13. orr.
Edozein soinu bereizten genuen: fusilak kargatzen zirenekoa, granaden txistuak parabolaren goiengo puntuan zeudeneko une mutua, [...]. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 132. orr.
Bidezainaren txistua entzun zuenean trena martxan jarri zuela. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 165. orr.
Txistu arin bat egin du, begiak zabaltzen dituela bidenabar. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 227. orr.
Arnasa botatzeaz batera, txistu luze bat jaulki zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 42. orr.
Txistu desafinatu bat atera zitzaidan. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 49. orr.
Latexari eskumutur parean tira egin eta txistu desatsegin bat egin zuen eskularruak, egurraz jabetzen ari den suaren antzekoa. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 132. orr.
Laster hasiko ziren estreinako txistu erre ozpinduak. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 123. orr.
Kanpoaldetik, kakahuete-gurdi baten txistu amaigabea etorri zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 138. orr.
Txistu zorrotz hezea bihurtu zen tutua. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 46. orr.
Upelaren erpinak, garabiko gurpiltxoaren txistu zorrotzaren musikaz, agur moduan egiten zion nasako beheari. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 60. orr.
Haren hitzak ia deus ez aditzeraino estali zituzten eltzean frijitzen ari ziren xingarren txistu alaiek. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 133. orr.
[Ura] gainerakoan alferrik irakiten egoten da, txistu leun etengabe batez. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 60. orr.
Haizeak amorruzko txistuak egiten zituen gau eta itsaso beltzen gainean. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 128. orr.
Itxi belarriak infernuaren txistu maltzurrei. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1205. orr.
Sasien artetik joan ginen herrestan, ra-ta-ta, txistu seinale bat egin eta belar luzeen artean ezkutatu ginen. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 33. orr.
Harridura-oihuak, miresmen-txistuak eta denetariko esklamazioak entzun ziren. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 13. orr.
Tsiganokek lau hatz sartu zituen ahoan, esku bakoitzeko bi, basapiztia baten antzera begiak biribil-biribil zabaldu, eta benetako lapur-txistu basati batek urratu zuen epaiketa-aretoko aire geldoa. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 44. orr.
Arnasestuka ari dira gizajoak, eta batek bular-txistua egiten du. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 191. orr.
Zumezko bagoien gurpil txikien txilioa, zerra txistua zirudiena. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 253. orr.
Ba zuen Karmenek argibiderik mendez mende alderrai omen dabilen Mateo Txistuk eragindako haize-txistuarentzat ere. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 246. orr.
Musika esaldi kementsu horren erdian, parmesanoak txirula txistu mehe bat jaurtitzen zuen noizik behinka. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 328. orr.
Berak jotzen zuen goizetan iratzartze-txistua. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 153. orr.
Txistua eta danbolina ez ziren isiltzen. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 87. orr.
Jendea poz-pozik aritzen zen txistuaren eta danbolinaren soinuarekin dantzan. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 25. orr.
Soinu tresnetan, hor dira segur txistua, xirula, txiribita, txanbela, silbotea eta holako batzu. Herria 2004-04-29
Malkoak zerizkiela ikusi ditiagu Zazpi Urteetako gerratean borroka latza egindako sentonak, berriro ere odolak zirakielarik, eta txistuek eta dultzainek airea inarrosten zutela. Txillardegi «Putzu», 1999 - 107. orr.
Sevillanak trikitixa eta txistua baino maizago entzuten baitira gure auzoan. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 77. orr.
Uzkur begiratzen dio Soroak instrumentu guztiak, dultzainak eta panderoak, txistuak eta danbolinak dantza korroetatik baztertzen ari zen deabruaren tresna hari. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 35. orr.
Txistuaren eta pianoaren elkartze bitxi eta harrigarria gutxi balitz dantzarien erakustaldia gehitu zitzaien. Berria - Kultura 2004-08-18
Txistu eta trikitri doinuen laguntza izan zuten. Berria - Euskal Herria 2004-09-26
Manifestazioa koloretsua eta zaratatsua izan zen: txistu, danbor eta adar hotsak nagusi izan ziren ibilaldi osoan zehar. Berria - Euskal Herria 2004-06-20
Denbora guti eri egonik, pausatu da Narkiz Diez de Ibarrondo txistulari eta txistu erakasle famatua · Hiru-lau lagunek solfeoa eta txistua be ikasi eben. Herria 2004-04-08
Zulo bakarreko txistua hantua susmatzen zuen. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 20. orr.
Annie ogia egiten ari zela, eta ni egurrezko txistu bat zizelatzen ukuiluaren gaineko mandioan. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 42. orr.
Zitara eta harpa, danbolin eta txistu-soinua eta ardoa ugari zuen janaldietan. Elizen arteko biblia Is 5,12
Zergatik gelditu zara, bada, eskortetan, Ruben, artzain-txistuak entzuten? Elizen arteko biblia Epa 5,16
Jo dizuegu txistua eta zuek dantzarik ez; hiletak jo eta zuek negarrik ez. Elizen arteko biblia Lk 7,32
Ahoa txistuz betea neukan. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 197. orr.
–Heriotz... -txistua eztarrian behera pasa ezinik geratu zen- heriotza baten berri ematera natorkizu. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 137. orr.
Frantziskok bere txistuaz begiak igurtzi zizkion hiru bider Hirutasun santuaren izenean, eta desiratzen zuen argia itzuli zion. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 449. orr.
Beheko ezpainari hozka egin zion Santosek, eta txistuaz hezetu aho inguruak. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 173. orr.
Tabakoak txistuaren konposizioa aldatu eta ahoko minbizia sor dezake. Berria - Gaiak 2004-06-03
Eztarria garbitu eta farol baten oinera txistua bota zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 67. orr.
Paraguayko selekzioko jokalari bati txistua bota ziolako. Berria - Kirola 2004-06-18
Txistua bota zuen eskuetara ilean artesia egin aurretik. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 58. orr.
Bigarren ordezkari nagusia familian! -esan zuen, harro-harro txistua irentsiz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 56. orr.
Mingainarekin gorputza txistu lodiaz zikinduz. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 124. orr.
Orain, adur txistu lodia egin! Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 190. orr.
Elias Elortzak [...] nahiko lan izaten zuen hitz egiteko, eta, berez notarioak ez ikusiarena egin zuen arren, txistu zipriztinen bat edo beste joan zitzaion haren mahuka gainera. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 15. orr.
Barrako gizonak txistu-antzeko hots bat jaulki zuen letaginen artetik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 21. orr.
-Hi, adiskidea, alferrikako borrokan ari haiz hor -esan zion ispiluak txistu-antzeko ahotsarekin. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 49. orr.
Orduan Riddleren txistu-antzeko ahotsa entzun zuen: "hil ezazu". Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 265. orr.
"Sss", txistu egiten dio berriro Ryan-ek. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 251. orr.
-Zer iruditu? -txistu egin zuen harriturik-. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 16. orr.
Joan zen astean patronalaren egoitzan egindako bileran, esaterako, lehen ministroari txistu egin zioten. Berria - Mundua 2006-04-06
Iluntzean txistu egiten diot lotara etor dadin. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 67. orr.
Piztia gutxi batzuek txistu egin zuten. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 170. orr.
Trenmakinak txistu egin zuen. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 89. orr.
Hooch andreak ozen txistu egin zuen bere zilarrezko txilibituaz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 167. orr.
Estazioburuaren txilibitua hartu eta txistu egin nuen indar biziz. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 49. orr.
Zartailuak txistu egin du airean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 298. orr.
Arnasa zelan hartzen duten aztertzeko, bularrean entzungailua jartzen badiegu, ikusiko dugu txistu egiten dutela. Berria - Gaiak 2004-12-02
Belarri barnean txistu egiten zidaten oraino egunbete lehenago nire andreak ate horretaz haraindi erran itsuskeria guztiek. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 227. orr.
Isil-misilka txistu eginez tren jasorantz jo eta aldirietako trena hartu zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 215. orr.
Aurrena, pentsatzen hasten zara hainbeste mesedez ez dela parte onekoa, eta gerora, esaten dizuten bakoitzean belarriak txistu egiten dizu. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 170. orr.
Etxeko taldeari bere zaleek txistu egiten diotela ikustea aurkariarentzako atsegina omen da. Berria - Kirola 2004-05-11
· Haizeak putz eta txistu egiten zuen arbolen adaxka biluzietan eta sasietan. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 95. orr.
[Zooan] ez baita inoiz jakiten zerk dagien txistu, marmar edo kurrinka, musika modernoaren antzeko arrabotsa: izan zitekeen tximua, edo txoria, edo agian basakaturen bat, auskalo zer, arreske edo herio-suhar orroka, ezin ba jakin... Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 61. orr.
Ni ez, nik txistu-hotsa egiten nuen bi behatz ahoan sartuta bestearen alde nengoelako. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 164. orr.
Gizon-ahotsak entzun ziren nahasi-mahasian, gero isilune bat eta, bat-batean, aizkora baten txistu-hotsa eta danbateko garbia. Obusen txistu-hotsa eta aiene-zinkurina, gureganantz hurbiltzen ari direlarik. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 268. orr.
Gero, esan zion ez irteteko eguerdiko txistu-hotsa entzun artean. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 269. orr.
Grebaren bosgarren egunean sirenak eta txistu hotsek hartu zuten Donostia eguerdian. Berria - Ekonomia 2004-05-15
Tren baten txistu-hotsa entzun zuten. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 246. orr.
Harryk biziki azeleratu zuen, haizeak txistu-hotsa ateratzen ziola belarrietan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 252. orr.
Ibaiertz elurrez estali hartara seinalatu zuen, nondik baitzetorren txistu-hots luze sarkor bat. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 307. orr.
Birikek txistu-hots itxuragabea egiten diote. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 17. orr.
Kanarioak kaiolan txistu hots baketsuak egiten zituela. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 151. orr.
Lurrun-zorrotada bat irten zen txistu-hotsez kameratik. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 154. orr.
Griphookek txistu jo eta burdinbidean orga txiki bat etorri zen ziztu bizian haiengana. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 71. orr.
Léak txistu jo zion berriz, bestelako doinuz. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 152. orr.
Ez da bidezkoa izan Sanzoli txistu jotzea; hori ez zait gustatu. Berria - Kirola 2004-09-19
Lokomotorraren lurruna arnasaren gisa mehe eta zuri arratsalde hotzean, txistu jo zuen arropa zabaltzeko sokaren azpitik pasatzean. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 55. orr.
Txalo eta txistu jotzen diote bere etxetik alde egitean. Elizen arteko biblia Jb 27,23
Jo nuen txistu, egin nion dei, baina alferrik, ez zen ageri. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 125. orr.
· Ronen anaia bikiak txistu jotzen ikusi zituen Harryk. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 110. orr.
Txistu jotzen saiatu zen emeki-emeki, baina atera zitzaizkion soinuek ez zuten antzik itxuratu nahi izan zuen doinuarekin. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 105. orr.
Nik ez entzuna egin nion, eta txistu joka jarraitu nuen. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 76. orr.
Gure bozina eta txistu-jotze aski maiz errepikatuek inolako erantzunik ez baitzuten jasotzen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 79. orr.
Berari eta Sabin Bikandi txistulari, Bilbao musika eskolako zuzendari eta etnomusikologian adituari Jose Inazio Ansorenak txistu jotzaile eta katedradunak trikiti irakaskuntzaren inguruko diagnostikoa egiteko eskatzean. Berria - Kultura 2004-09-29
Badakizu, Strabon gure geografo ezagunak, Hispania aldeko populu txistu jotzaile bat aipatu zuen! Haietarik dugu. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 115. orr.
egiten zuen txistu (3); txistu antzeko (3); txistu artean (3); txistu egin (40); txistu egin zuen (15); txistu eginez (9); txistu egingo (4); txistu egitea (3); txistu egiten (37); txistu egiten zuen (11); txistu hots (21); txistu hots txiki (3); txistu hotsa (22); txistu hotsa entzun (9); txistu hotsak (6); txistu hotsez (4); txistu jo (15); txistu jo zion (4); txistu jo zuen (6); txistu joka (10); txistu jotzen (5); txistu luze (4); txistu luze bat (3); txistu mehe (3); txistu mehe bat (3); txistu soinua (5); txistu zorrotz (3)
haizearen txistua (4); txistua bota (18); txistua bota zion (3); txistua botatzeagatik (14); txistua botatzen (6); txistua entzun (5); txistua irentsi (17); txistua irentsi zuen (12); txistua jo (14); txistua jotzen (10); txistua joz (6)
egindako txistuak (3); pianoak eta txistuak (3); txistuak entzun (18); txistuak entzun ziren (3); txistuak entzutea (7); txistuak entzuten (4); txistuak jo (4); zaleen txistuak (5)
txistuen artean (3)
txisturik ez (4)