Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txirula (orobat txulula g.er., xirola g.er. eta xirula g.er.) 1 iz flauta. ik xirula.

Turuta, txirula, zitara, alboka, harpa eta beste musika-tresnen hotsa entzun orduko, [...].      - 0. orr.

Purpura koloreko egunsentian txirula baten soinua ateratzen zen etxe barrenetik.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 18. orr.

Txirulak eta harpak soinu gozoa dute: bi horiek baino gehiago mihi atseginak.  Elizen arteko biblia   Si 40,21

Galdua zuten Jakoben ondorengoek poza, isilik zeuden txirula eta harpa.  Elizen arteko biblia   1 M 3,45

Angel Unzuk gitarra jo du, eta Javi Alzolak saxo altua eta txirula jo ditu.  Berria - Kultura   2004-12-01

Jende guztia Salomonen ondoren igo zen bozkario handiz eta txirulak joz.  Elizen arteko biblia   1 Erg 1,40

Baziren txirula joaz sugeak dantzarazten zituztenak ere.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 134. orr.

Txirula jotzea hauspo eta hortz kontua zen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 34. orr.

Peter txirula alai-alai jotzen geratu zen apur batez.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 165. orr.

Greziera, zurezko txirula, airea bera apenas zauritzen duena; turkiera, danborra, lurraren soinu, mendien oihartzun.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 40. orr.

Lurrean jesarrita eta bere txirulari hots jasangaitzak ateraz.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 84. orr.

Gu hutsaren gainean ibiltzen gara sigi-saga, idazketa orri zurian ibili ohi den bezala, txirularen notak isilunean legez.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 113. orr.

Txirulen soinuak eta jendearen algarek alaitu egiten zuten giroa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 442. orr.

Txirularen soinuan mendia ibili egiten zen, eztanda egiten zuten malkarrek, elurrausoek, izotz-gauek, izarrek-.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 19. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Batzuek dutara jotzen zuten, masustondozko gider luzeko mandolina [...]; besteek tschibizga, kanaberazko txirula luzea.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 315. orr.

Gelan gora eta behera ibiltzen hasi zen, alai joz bere txirula gupidagabea.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 153. orr.

Barruan zurezko txirula bat zegoen, zabar landua.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 180. orr.

Basa apaiz bat etorri zen haien aurrean kanaberazko txirula bat jotzera.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 122. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ziegatik heldu zen txirula-soinua aditzean bere onera etorri zen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 51. orr.

Hiritik taiko-danbor eta txirula doinuak zetozen, bihotza bizkortzen zioten doinuak.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 82. orr.

Israelen Harkaitz den Jaunaren mendira txirula-doinuz erromes doanak bezala.  Elizen arteko biblia   Is 30,29

-Non dago? -esan zuen batzordekideak txirula-ahotsez-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 325. orr.

Oso istorio politak zekizkien, elezahar miragarriak, bildots eta aingeru txikiz beteak, bere txirula ahotsarekin serio-serio esaten zituenak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 81. orr.

Gero eta arinago ibili ziren itsuaren hatzak soken gainean, gero eta arinago juduaren hatzak txirula zuloak itxi eta ireki.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 92. orr.

4 irud/hed

Txirula hartu eta inbertsiogile txiki eta handiak liluratu zituen bere musika alaiarekin.  Berria - Ekonomia   2004-05-01

5 txirula-jotzaile (orobat jole) iz txirula jotzen duen pertsona.

Trio Philarmonia eta Freyr Sigurjonsson txirula jotzailea ariko dira Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin zenbait emanalditan.  Berria - Kultura   2006-03-10

Magnus Lindgren saxo eta txirula jotzaile suediarra da Hendricksekin batera ariko den taldearen arima eta gidaria.  Berria - Kultura   2004-07-04

Ni txirula-jotzailea naiz, ez koblakaria.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 35. orr.

Eguzkia gordetzen den unean berean, txirula-jotzaileak jotzetik gelditu, txirulak berriz gerrikoan sartu eta zutitu egiten dira.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 16. orr.

Hobe nuen haren atzetik joan izan banintz, hari segika joan, Hamelingo txirula-jolearen atzetik bezala.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 182. orr.

6 (izenondo gisa)

Batez ere albo batean ageri zen neskatila txirula-jolea iruditzen zitzaidala liluragarria.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 166. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

txirula atera (3); txirula jo (4); txirula jotzaile (5); txirula jotzailea (3); txirula jotzen (11); txirula magikoa (3)

danborrak eta txirulak (3); txirulak atera (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus