Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txispatu, txispa(tu), txispatzen da/du ad apur bat mozkortu. ik txolindu.

Trago luze bat jo diot konbinatuari; gozoa dago, baina txispatzen ari naizela sentitzen dut: gauzak irreal bilakatzen hasten diren puntu horretan, hemen zer egiten dugun galdetzeko kemenak iraungitzen diren oren horretan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 335. orr.

Txispatu ginen batean mozkor-mozkor eginda amaitu genuen azken afarian.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 64. orr.

Han txispatu egin naiz -eta gara-, eta alkoholak ez ezik, Ruben aski irribarretsuaren begirakune umelak ere on egin dit.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 128. orr.

Gaur ere txispatuta zegoela ematen zinan.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 138. orr.

Janera baino gehiago edanera emana zen eta txispaturik zihoan.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 64. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus