Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txolindu, txolin, txolintzen da/du ad edanean apur bat igaro. ik txispatu.

Nozdriovek bi katilu te edan zituen -ez ronik gabeak, jakina-, eta, txolindurik, denetariko ergelkeriak botatzen zituen bata bestearen atzetik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 251. orr.

Inauterietan txolindutako jendearen marmar alaia ere entzuten zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 60. orr.

Edateko ohitura faltagatik edo, txolindu samar zebilen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 82. orr.

Ikaragarrizko beldurra zuten Freddy Malins txolindurik etorriko ote zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 262. orr.

Denak ere hasirik zeuden txolintzen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 138. orr.

Orduan konturatu zen Selifan txolindurik zegoela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 68. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus