Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Turuta, txirula, zitara, alboka, harpa eta beste musika-tresnen hotsa entzun orduko, [...]. - 0. orr.
Purpura koloreko egunsentian txirula baten soinua ateratzen zen etxe barrenetik. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 18. orr.
Txirulak eta harpak soinu gozoa dute: bi horiek baino gehiago mihi atseginak. Elizen arteko biblia Si 40,21
Galdua zuten Jakoben ondorengoek poza, isilik zeuden txirula eta harpa. Elizen arteko biblia 1 M 3,45
Angel Unzuk gitarra jo du, eta Javi Alzolak saxo altua eta txirula jo ditu. Berria - Kultura 2004-12-01
Jende guztia Salomonen ondoren igo zen bozkario handiz eta txirulak joz. Elizen arteko biblia 1 Erg 1,40
Baziren txirula joaz sugeak dantzarazten zituztenak ere. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 134. orr.
Txirula jotzea hauspo eta hortz kontua zen. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 34. orr.
Peter txirula alai-alai jotzen geratu zen apur batez. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 165. orr.
Greziera, zurezko txirula, airea bera apenas zauritzen duena; turkiera, danborra, lurraren soinu, mendien oihartzun. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 40. orr.
Lurrean jesarrita eta bere txirulari hots jasangaitzak ateraz. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 84. orr.
Gu hutsaren gainean ibiltzen gara sigi-saga, idazketa orri zurian ibili ohi den bezala, txirularen notak isilunean legez. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 113. orr.
Txirulen soinuak eta jendearen algarek alaitu egiten zuten giroa. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 442. orr.
Txirularen soinuan mendia ibili egiten zen, eztanda egiten zuten malkarrek, elurrausoek, izotz-gauek, izarrek-. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 19. orr.
Batzuek dutara jotzen zuten, masustondozko gider luzeko mandolina [...]; besteek tschibizga, kanaberazko txirula luzea. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 315. orr.
Gelan gora eta behera ibiltzen hasi zen, alai joz bere txirula gupidagabea. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 153. orr.
Barruan zurezko txirula bat zegoen, zabar landua. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 180. orr.
Basa apaiz bat etorri zen haien aurrean kanaberazko txirula bat jotzera. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 122. orr.
Ziegatik heldu zen txirula-soinua aditzean bere onera etorri zen. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 51. orr.
Hiritik taiko-danbor eta txirula doinuak zetozen, bihotza bizkortzen zioten doinuak. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 82. orr.
Israelen Harkaitz den Jaunaren mendira txirula-doinuz erromes doanak bezala. Elizen arteko biblia Is 30,29
-Non dago? -esan zuen batzordekideak txirula-ahotsez-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 325. orr.
Oso istorio politak zekizkien, elezahar miragarriak, bildots eta aingeru txikiz beteak, bere txirula ahotsarekin serio-serio esaten zituenak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 81. orr.
Gero eta arinago ibili ziren itsuaren hatzak soken gainean, gero eta arinago juduaren hatzak txirula zuloak itxi eta ireki. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 92. orr.
Txirula hartu eta inbertsiogile txiki eta handiak liluratu zituen bere musika alaiarekin. Berria - Ekonomia 2004-05-01
Trio Philarmonia eta Freyr Sigurjonsson txirula jotzailea ariko dira Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin zenbait emanalditan. Berria - Kultura 2006-03-10
Magnus Lindgren saxo eta txirula jotzaile suediarra da Hendricksekin batera ariko den taldearen arima eta gidaria. Berria - Kultura 2004-07-04
Ni txirula-jotzailea naiz, ez koblakaria. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 35. orr.
Eguzkia gordetzen den unean berean, txirula-jotzaileak jotzetik gelditu, txirulak berriz gerrikoan sartu eta zutitu egiten dira. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 16. orr.
Hobe nuen haren atzetik joan izan banintz, hari segika joan, Hamelingo txirula-jolearen atzetik bezala. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 182. orr.
Batez ere albo batean ageri zen neskatila txirula-jolea iruditzen zitzaidala liluragarria. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 166. orr.
txirula atera (3); txirula jo (4); txirula jotzaile (5); txirula jotzailea (3); txirula jotzen (11); txirula magikoa (3)
danborrak eta txirulak (3); txirulak atera (3)