Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Soinu tresnetan, hor dira segur txistua, xirula, txiribita, txanbela, silbotea eta holako batzu. Herria 2004-04-29
Xirula entzuten nuen, Gotainera hurbiltzen ari. Txillardegi «Putzu», 1999 - 384. orr.
-Zergatik ez dun herorrek ere xirula jotzen ikasten...? Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 244. orr.
Kantarien hatzek jotako xirulak. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 385. orr.
Jende guztia haren ondoren igo zen, xirula joz eta beren poza ozenki azalduz. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 62. orr.
Danborrak eta xirulak euren soinua barreiatzen dutela, tribuko gazteak landare haluzinogenoren baten eraginpean daudela. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 139. orr.
Bai, bere hezurrekin egin ditu gizonak, arma sakratuak eta xirula miragarriak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 262. orr.
Kornamusa edo xirula baten txistu zerutiarrak baizen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 178. orr.
Emakumezkoek beren nota zoliak, eta haurren ahots meheek xirula mehearen hotsak ematen zuten deboziozko burrunba suharrean. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 230. orr.
Biharamunean Maxkaradaren xirula hotsak esnatu ninduen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 384. orr.
Xirula soinu ezti xorrotx hori nahi nuen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 384. orr.
-Uste da nolabaiteko munstroren bat dagoela, Slytherinen oinordekoak bakarrik kontrola dezakeena -erantzun zion Binns irakasleak bere xirula-ahots lehorraz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 130. orr.
xirula eta ttunttuna (3); xirula jotzen (4)