Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
txirotu, txiro(tu), txirotzen da/du ad txiro bihurtu. ik pobretu.
Thomas Hobbes Malmesbury-tik gertu jaio zen, txirotu egin zen apaiz anglikano baten etxean. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 8. orr.
Zeure zorroan ezer ez daukazunean, ez gehiago txirotu mailegaturiko dirua jaietan eralgiz. Elizen arteko biblia Si 18,33
Esku alferrak txirotu, beso langileak aberastu. Elizen arteko biblia EsZ 10,4
Kaltetuak gazteak, txirotutako giza taldeak, trafikante txikiak eta abar direlako. Berria - Euskal Herria 2004-11-25